L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Euskera

(iarraipena)

 

O. ta O.

 

        149. Zenbaketa itza cálculo esateko utzirik, numeración esateko bapanaketa artuko dugu. (Larraun'en bapanaka (bat-banaka): uno por uno).

        Euskeraz bapanaketa ogeialdioro berritzen dugu: ogei, berrogei, irur-ogei, laur-ogei. Bertso zar batean ageri da bostogei ere, eunen ordez.

 

        150. AINBATENEKOAK: cardinales (el uno, el dos, el... tantos)

1 Bat11 amaika21 ogeita bat40 berrogei
2 bi12 amabi22     «       bi41     «       ta bat
3 iru13 amairu23     «       iru42     «       ta bi
4 lau14 amalau24     «       lau50 berrogei ta amar
bost15 amabost25     «       bost51     «       ta amaika
6 sei16 amasei30     «       amar52     «       ta amabi
7 zazpi17 amazazpi31     «       amaika60 irurogei
8 zortzi18 emezortzi32     «       amabi61     «       ta bat
9 bederatzi19 emeretzi33     «       amairu62     «       ta bi
10 amar20 ogei34     «       amalau63     «       ta iru
70 irurogei ta amar100 eun10.000 amar mila 
71     «       ta amaika200 berreun20.000 ogei mila 
72     «       ta amabi300 irureun30.000 ogei ta amar mila 
80 laurogei400 laureun40.000 berrogei mila 
81     «       ta bat500 bosteun100.000 eun mila 
82     «       ta bi600 seireun  
83     «       ta iru700 zazpireun200.000 berreun mila 
90     «       ta amar800 zortzireun300.000 iruren mila 
91     «       ta amaika900 bederatzireun  
92     «       ta amabi1.000 mila, anei1000.000 miloi, unei 

        151. Oarkizun.

        1) Mila ordez hamarr-ehun ageri da iñoiz; hameun (S.P.)

        2) Zenbaketarako obe genuke zerbait aldatu, amarraldia ontzat artuz: birramar, iruramar, bostamar, seiramar, zazpamar, zortzamar, beratzamar. Berreundik gora ongi goaz lengoan.

        3) Amabi-ehun, hamalau-ehun eta abar bizi dira. Beude ele-ederrerako.

        4) Bat, bere izenaren ondotik erabilli oi dugu; ez ordea ogeitik ara: ogei ta bat gizon, ez, ogeita gizon bat; berrogei ta bat gizon, ez, berrogeita gizon, ez, berrogeita gizon bat. Berez «bat gizon» bear lizake, «zenbat gizon» galdegiten baita, ez, gizon zenbat».

        5) Bi, bere izenaren ondotik, orobat.

        6) Ez genuke esan bear «esker mila, esker aunitz», ez baita galdegiten «esker zenbat». Zenbat esker? — Mila esker, aunitz esker.

 

        152. Ainbatgarrenekoak. (los cuantésimos u ordinales; el de uno. el de dos...)

        Batgarren ordez, lenengo, lenbiziko esan oi dugu; bukatzeko, azken. Bai ta ere, Azpeiti aldean, lenen, atzenen. Adib: lenen dator, atzenen dabil. Besterantzean -garren ezarriz banako bakoitzari: bigarren, irugarren... ogeigarren t.a. Eren esan oi zan gure aurretik irugarren ordez. Erenegun: anteayer, tercer dia; erenegu-aitzin: trasanteayer. Eren: un tercio.

        Bigarren, irugarren t.a. izenen aurretik ezar etzazu, galderak nai bezala: bigarren eguna, irugarren gaua, laugarren etxea, t. a.

        Bigarren Pilipe (zenbakarren Pilipe?), ta ez Pilipe bigarrena. Gaizki esanik daude berebat «ilaren laua, bosta», t.a. «laugarrena, boskarrena» ordez.

 

        153. Ugaritzekoak. -kun, -koitz, aldaska ezarriz. Adib. bikun: doble, irurkun: triple; okotz bikun: barbilla doble. Bikoitz: doble, irukoitz: triple.

 

        154. Banatzekoak, -na'ren bidez: bana, bina, iruna, launa, t. a.

 

OARKIZUN. Kartetan ez esan bata, bia, trua, bateko, biko, iruko, ordez.

 

        155. Ainbateneko mordoa, -urren ezarriz: iru-urren, beratzi-urren t.a.

 

        156. «Zenbaten buruan» esateko, -garrenean ezarriz. Adib: urte betegarrenean, bost urtegarrenean.

 

        157. Orrenbeste ta koska esateko, geiago ta zenbait'en bidez. Adib: amar eta geiago; ogeita zenbait.

        Oinbeste eskas edo urri esateko, osta'rekin: ogei urte osta zitun. (Ez ozta)

        Bi edo iru esaten ere da bizpabirur

        bi edo lau esaten ere da bizpalau

        bost edo sei esaten ere da bospasei.

 

        158. Aunitz aldiz esateko, amaika aldiz, bost aldiz: amaika aldiz esan nion! «Bost aldiz eman diot eskutik apurra» (Arruiz'ko zakurra).

 

        159. Banakoaren zatiak -en'ekin aipa oi ditugu. Adibidez:

        eren: 1/3; lauren: 1/4; amarren: 1/10.

        4/7: lau zazpiren edo zazpitatik lau

        3/10: iru amarren edo amarretatik iru.

 

        160. Oinbesteko oinbeste: euneko bost 5 %

                                «        iru 3 %

                                «        amar 10 %

 

        161. Zenbat aldiz esateko -etan erabili oi dugu. Adib: biètan, irurètan, laurètan, amarrètan.

        Bat aldiz ez-baiña bein esaten dugu. Ortik gora, bi aldiz, iru aldiz, bi bider, iru bider, t.a.

 

        162. Urrenez urrengoak: lenik, bigarrenik, irugarrenik.

 

        163. Ainbanakakoak: banaka, binaka, irunaka, t.a. -naka erauntsiz.

 

OARKIZUN. Utsa esateko: batere ez, ezer ez, arean ez, deus ez. Pares e impares esateko, bakotxi (bat-goiti), bikotxi. «Sorgiña ez da bikotxi io bear; bakotxi iota il ba'ledi ere, bigarren tiroak piztu egiten du».

 

 

ADITZ-LAGUNA

 

        164. Beste izkuntzetan ez-bezala, gurean izenlagun eta adizlagun berdintsu aldaskatzen dira. Aditz-lagunak toki-izenen aldaskak artzen ditu noiz-nongoetan: -ko, -go, -dik, -tik, danik, -n, -ra, -tara, tatik.

        Gaiñera bere berekiak, beste izkuntzetan bezala.

 

        165. Noizaldiko.

        erabateko: noizbait, iñoiz, bein, beti, goiz, berandu, usu, bakan, maiz, berriro

        oraiñaldiko: orain, aurten, gaur, egun, oraintxe, oraindanik

        lenaldiko: len, aspaldi, atzo, erenegun, ereneguaintzi, bart, barda, berdantzat (anteanoche), igaz, igazlen (hace dos años), gaurgero, onezkero.

        geroaldiko: berela, bertan, sarri, biar, etzi, etziaintzi, etziramon, geurtz (el año que viene).

        Noizdaniko: lendanik, betidanik, egundanik, gaurdanik, geroztik.

        Noizarteko: biar arte, -etzi arte, gero arte.

        Noizko: atzoko, egungo, gaurko, biarko, etziko, igazko, aurtengo, oraingo.

        Izen arruntak aldaskatuz: aintzin-ean, -etik; ondo-an, -tik; ordu-an, -tik arte-an, -tik; azkene-an, -tik.

 

        166. Nongo edo tokiko: emen, emendik, emen barda, emen gaindi, emen zear.

        Non, nora, nondik, iñon, iñondik, nonbait, nonnai, orotan;

        -ra: gora, bera, barnera, gaiñera, azpira;

        -an: barnean, gaiñean, azpian;

        -dik: bertatik, urrundik, gaiñetik, azpitik;

        -tara: eskuiñetara, ezkerretara;

        -tatik: eskuiñetatik, ezkerretatik.

        Esaerak: an-emen; an-emenka; arat-onat; gain-bera; beitik gora; goitik bera.

 

OARKIZUN. Eguzki aldeko euskaldunek oker darabilte «goiti, beiti, goitira. beitira, gora bera ordez.

 

        167. Irautezko: -z, -aro ezarriz. Adib: luzez, luzaro.

 

        168. Nolazko:

        -ik, -rik, aldaskatuz: «Zure aizpak or daude ederrik eta galantik» (Alos -Torrea)

        -ki, rik, aldaskatuz: gizonki, aundizki, goraki, itsutuki

        -ka, aldaskatuz: arrika, laisterka, gordeka

        -ro, aldaskatuz: berriro, oparo, emaro, geldiro, astiro

        -kiro, aldaskatuz: pozkiro, legunkiro.

        Birraldaskatu ere ditenke onela: gizonkiago, geldiroago, obekien, obekienik, arrika-tze, laisterka-ri, gorde-keta, aldiska-ko.

 

        168. Ainbatekoak (erabat), -bat, -beste ezarriz: ainbat, ainbeste, bezainbat, bezainbeste.

        -nai, edo ezarriz: zernai, edozer, zenbatnai, edozenbat

        -ka, ezarriz: saldoka, metaka, ogeika, ogeitaka, eunka, eundaka.

 

        169. Aitortzeko: bai, baiki, naski, araiz, arauz, eiki, baietz, egiz, ziñez.

 

        170. Ukatzeko: ez, ezetz, ez naski, baterez, ezago.

 

        171. Zalantzakoak: auzaz, edo, ustez, bear ba'da, diotenez, omen, ei, agian.

 

 

LOKARRI ITZAK

 

        172. Elkartzeko:

        (e) ta: Ion eta Kepa; zu ta ni,

        ere, are: ark ere ikusi zun; etorri ere ez da egin; euki arren, are geiago nai.

        baita, bai eta: etorri zan, baita ikusi ere.

        ez eta ere: ori eramango? Ez eraman, ez eta ikutu ere.

        naiz... naiz: naiz egun, naiz biar, egizu ori.

        ala... ala: ala gizonen, ala munduaren aldetik.

        bai... bai: orrek bai ian, bai edan; bai au, bai ori eraman.

        dala... dala: dala goiz, dala berandu.

        baita ere: ikusi nun, baita arekin itzegin ere.

        ezta ere: ez nun itzegin, ezta ikusi ere.

 

        173. Bitan bateko (Bakantzeko)

        ala: bietatik zein? au ala ori?

        edo: gose ba'zera, gazna edo zerbait ian ezazu.

        edo... edo: edo ongi edo gaizki, egin duzun ori ekarrazu.

 

        174. Buruz-buruko:

        baiñan: egin duzu, baiñan ez ongi.

        ordea: ezen, ordea, nik ori egin.

        aldiz: zuk artu, arek, aldiz, eman.

        berriz: zuk iolas egin, arek, berriz, ikasi.

        bai ordea: zuk ez duzu ekarri, arek bai, ordea.

        alare: ikasi duzu, alare ez aski.

        baizik ere: etorri da baizik ere beranduegi.

        aitzitik: eman orde, aitzitik ere kendu egin diozu.

        orobat: aura langile da; zaite zu orobat.

        bestela: ekarrak, bestela ikusiko dut.

        ezperen: itzul zaite Iainkoagan; ezperen, galduko zera.

        ez ordea: egin zezala esan nion; arek ez ordea egin.

 

        175. Bederen'go

        alare: alare, etorri danean gaitzerdi.

        bada: egin duzu, bada.

        bederen: bat bederen ekarrazu.

        ori bai: etorri? ori bai, egin du.

 

        178. Ondoriozko:

        beraz: etorri zera beraz?

        ortaz: ortaz, geldi diteke.

        arren: ibili zan arren, ez zan iritxi.

        bada: on dala ikusi duzu? egizu bada

        geroz: geroz, gezurra zabaldu da.

 

 

EIAGORA ITZAK (Asperen itzak)

 

        179. Ezusteko: a! o! baiñan! Ez al da! Olakorik! Egundaiño!

        Miñesko: atx! otx! ai! oi!

        Laguntza eskatzeko: Ama! Iesus! El! Otoi i Arren! Urrikaltzeko: ondikoz! Gaizoa! Gizagaixoa! Errukarria! Doakabea!

        Nardatzeko: ut! utikan! Bo!

        Poza agertzeko: aupa! aufa!

        Naikarizko: agian! Balinba! Baldinbait! Baldinbait ere!

Biraozko: Ala Iainkoa! Alazankoa! Ala zipo! Ala fede!

        Dei egiteko: Iesus Mari ta Iosepe! Iaungoiko aundia! Ama Birkiña ederra!

        Zin egiteko: Iainkorako! Ene arimaz!

        Goitzarreneko: Eltze, lapiko, eltzagor, kaiku, kirten, otsaputz, kankailu, zoro.

        Egariteko (abereeri): Aida! Haugi! O! Iso! Esti! Purra! Galdegiteko: e? ea?

        Zematzeko: atxok! ago-ago! Or dik! or din! Ixilarazteko: ix! Ixi! Ixo!

        Aizarazteko: axit! axut! xapi! Ux! Uxa! Uxta!

        Biotz emateko: Emak or! lo zak or! Ekin! Ori duk, ori! Bejondaikela!

        Esker emateko: aunitz esker, mila esker, eskerrik asko.

        Iardunean artetuz: Bantxut (ba-dantzut) Ori baietz! Zuk esazu! Bai zera! Emazu ortik! Batek ba-daki! Nik dakita? Iainkoak onez Iainkoak nai ba'du.

 

 

ITZEN EZARTOKIA

 

        180. Izketa iatorrean, itzen tokia galde erantzuneri dagokie. Edozein aitorkizun edo proposizio erantzu-antzo io dezakegu, ta bertan itzak, galderari dagozkion toki berean, urrenez urren, ipiñi oi ditugu. Ortaz, ezartoki orren oiñarria galdera da.

 

        161. ARAU NAGUSIA. Galdekizuna (lo en cuestión o inquirido) aditza bera ba'ledi, berak du len-tokia. Osterantzeko galdekizunak aditzaren ezker-saietsetik ezarri oi ditugu.

 

        182. Galdekizuna aditza dalarik, (bai ala ez'ean ari geralarik)

        Ba-da Erromarik? Estne Roma an non?

        Ba-da Erroma. Est Roma (profecio).

        Emen euskerak esan lezake oraino «Erroma ba-da», ba oni ezker; latinak ez, tartean kakotxa ipiñi gabe: «Roma, est.»

 

OARKIZUN. Izketa idatzirako ari gera emen, ez izketa iardunerako; ontan aldaketa gerta baititeke arnas-arin egiñez, eta galdekizuna tokiz kanpo dagola ere, mintzoa indartuz adi-erazi.

        Itzen elkar-urren ori euskeraz eta latinez berdintsu baita, adierazpideak bi izkuntzetan emango.

 

        183. Galdekizuna zein danean. Zein da uri ori? Erroma da uri ori.

        Quae est ista urbs? Roma est ista urbs.

        Aldez-beste ere esan diteke: Uri ori zein da? Uri ori Erroma da.

        Urbs ista quae est? Urbs ista Roma est.

        Beti «Erroma da» aditzaren ezker-saietsean, ori baita galdekizun.

 

        184. Zer edo nola'tan ari geralarik, galdegin dezagun:

        1) Zer da Anton?: Quid est Antonius? Gizon da Anton: vir est Antonius.

        2) Anton zer da? Antonius quid est? Anton gizon da: Antonius vir est.

        3) Nor da gizon? Quis est vir? Anton da gizon: Antonius est vir.

        4) Gizon nor da? Vir quis est? gizon Anton da: Vir Antonius est.

 

OARKIZUN. Euskerak eta latiñak galderari dagokion itz urrena, ots, egokia (coherente con la pregunta) dun bezala, prantses-españolek, eta agiz, beste errietakoek gaitz-egokia (incoherente) dute. Gure esamañak batera deramatzi 1) gertakizun, 2) gogorakizun, 3) biotz-eragin; eta aldiz-aintzinka (por orden cronológico), beti toki bera artuz, iru gauza oriek ederki korapilatuz.

 

        185. Galdekizuna nori, noiz eta abar danean;

        Gutuna nori igorri diozu?: Litteras ad quemnam misisti?

        Gutuna Anton'i igorri diot: Litteras ad Antonium misi.

        Nori igorri diozu gutuna?: Ad quemnam misisti litteras?

        Anton'i igorri diot gutuna: Ad Antonium misi litteras.

        Gutuna noiz igorri diozu Anton'i?: Litteras quandonam misisti ad Antonium?

        Atzo igorri nion Anton'i: Heri misi litteras ad Antonium.

        Noiz igorri diozu gutuna Anton'i? Quandonam misisti litteras ad Antonium?

        Atzo igorri nion gutuna Anton'i. Heri misi litteras ad Antonium.

        Noiz igorri diozu Antoni gutuna? Quandonam misisti ad Antonium litteras?

        Atzo igorri nion Anton'i gutuna. Heri misi Antonium litteras.

 

(iarraitzeko)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.