L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Aserrea

 

Utsa

 

Lengo udazken batean, Bizkai'ko erritxo batera yoan nintzan. Uaxe bai txoko polita! Atsegiña oso. Txit gentzatsua. Begi betegarri. Zalaparta gutxikoa. An bizi diranak, lanean oituak. Oraingo egun auetan, toki batzutan beintzat, lanean ezia izatea garrantzi aundiko zerbait bait-da. Sarri gertatu oi zaidanez, uritxo artan ere bere biotza ustu nai zuneko bat alderatu zitzaidan. Aspaldiko nere adiskide ua, miñak era bat zauritua zegon. Biotza, arek, naigabez zulatua zun.

        Ari eta ari. Esan eta esan. Ekin eta ekin. Yardun eta yardun. Itz eta mitz, auxe ere galdetu zidan:

        — Aserrea zer da? Ni txito aseta nago. Maiz asko betegi ote nagon iduritzen zait. Gañera, biotz-erre bat ba'litzait bezela, ase orrek erre ere egiten nau. Batzuk utsa baño gutxigorengatik aserretzen dira. Sua dariela agertzen. Berotzen dira eta irakin egiten dute. Begitan bear dutela iduritzen zayen alakorik aurrean arkitzen ba'dute, bai ari egurka eta makilka aspertu arte eraso ere. Ori neretzat ulergaitz da. Orrela kiskalita ibili gizona! Zoro bat ba'litz bezela, eta burua galdu ba'lu bezelaxe.

        Alako galderarik iñork bat-batean egingo zidanik ez baitnun uste, aserrea aldi laburreko eroaldia zala ere esan nion. Esnea eta itxasoa bezelakoa. Yaiki egiten da. Irakiñeko gori ar tan borborrean asi. Izan ere, aserre dabilenak, bere burua usu nabarmentzen du. Aserrekorra, errukarri. Dakusten guziei par eragiten ez ba'die, ez da gutxi izango.

        Yakinzaleek diotenez, aserrea gure izateari nolabait erantsitako kera bat edo degu. Berez, yatorrizko izatez eta erroz ez on eta ez txar. Bakoitzaren naimenak erabiltzen dunez, kera orri ona edo okerra izatea sortzen, etortzen edo erasten zayo. Adibidez: aizkorak, esku onean dabilenean, gauza bikañak egin ditzake; bañan, esku baldarretara aldatzen danean, beti ere lan kaxkarragoak burutuko ditu. Suak ere ez du berak aukeratzen zer erre: egurra botatzen ba'zayo, arek egurra kiskali. Soñeko tximena surtara yaurtitzen ba'da, oyal ederrezko yantzi apain ua berealaxe sutan izango da.

 

* * *

 

        Bere buruarekin aserretzen danak, eta bere etsaitzat arturik bere burua estu darabilenak, deun izatea iristen du. Alakoa, gizatasun bikañaren yabe oi da. Maila ortaraño eltzeko izan dun aserre sutu orrek, bero guziak, lanak, itxaropenak, kezkak, buruausteak eta alegiñak, negarrak eta intziriak, bere burua zapaltzen, yorratzen, maxiatzen eta astintzen izan oi ditu.

        Alako azkudunari ez bait-zayo gogoratzen ere, bera baño okerrago eta gaiztoagorik iñon danik eta izan ditekenik. Bere baitan errekin asko ikusten du: ugaritxo. Zuzendu bearrekoak erruz. Iñausi gabe ditunak aunitz. Alerik ematen ez duten adexkak geyegi. Ongirik batetxo ez. Kimu zitalak non-nai. Adarbegi gogorreko zura ez danik ez derizkio bere buruari. Puskazar biltzale narraxenak ere iñola ontzat artuko ez lukena.

        Aserrea pizten zayolarik, asten da asi; bai ere asmatzekoak asmatzen ditu. Eta, kupira apurrenik gabe, barau eta ildura-ukaketa eta otoiketa: beti garbai ibiliko zaizu. Onelako aueri, duten aserrea barnekoi egiten zaye.

        Beste batzuen aserrea atarira begira asten da. Iñorenak ditu aztertu bearreko. Auzo arranditsuaren itzalak gaitz egiten dio. Etxekoenan dakusan norberekeria yasangaitz zayo. Onelakoetan, aserreak baño iñartxiak geyago darabil giza-biotza. Ikus indarra ere ez bait-dute ain makala, gizarteko okerrak begien aurrean yartzen zaizkie. Eta, bere aserreak diagona aintzakotzat artzen dutelarik, or asiko zaizkizu bazter guziak txuliatzen, iñongoak oro zuzen euki bearrez:

 

                Seme-alabak esangin.

                Erriak zintzo.

                Oiturak eder.

                Apaizak ariurri yatorreko.

                Euskalduntasuna zutik.

                Sendiak garbi.

                Yauntxokeria isilik.

                Zelayak musker.

                Enda sendo.

                Aberria lerden.

                Zikoizkeria urruti.

                Lekaideak biotz zabal.

                Gaztedia egiti.

                Ikasleak seneko.

                Osagileak betargi.

                Lekaimetxoak poz-emaile.

                Ezkongayak gurbil.

                Nekazariak xalo.

                Ebazleak adeibera.

                Lantegiak yardunean.

                Txanpongosea lurpean.

                Pelotariak zailu.

                Doibatza aratz.

                Adiñekoak zuhur.

                Agintariak erne.

                Azokariak kirmen.

                Iriak txukun.

                Etxekandereak etxezale.

 

        Beti ere axalera begira ibiltzea errexago da, norbere barnera adi egotea baño. Geron biotzeko alozak aztertzen ditugunean, alakoxe nai ez genitukenak uneoro ikusiko ditugu, eta goibelaldi artaz, gure aserrekeria bere onetik irteten zaigu. Txinpartaka doakizu. Bañan, aldi berean atarikoak ere aurrean baitditugu geron barnea ikusiz sortzen zaigun lotsa, eta aitortu nai ez degun gerena, inguroei ekiñaz ito nai izaten degu: orrela ari izanaz zerbaitetan asi ba'giña bezela, geron buruei ziririk ankerrena sartu. Beraz, etxean liskarra sortzen degu. Onelakoetan esan oi da: etxean otso, atarian uso, alako bizikera gaizto.

 

* * *

 

        Aserrea, iñartxia eta miña auzokide-xamarrak ote diran esan liteke. Bakoitzak bere buruaren yoerak eskutik ez ba'daramazki, iru orien ondoan gorrotoa erne eta azitzea gerta oida. Miña ez da gorroto: ez aserre ere; ez iñartxi. Axaletik begira daudenei, ordea, orrela dala iduri izatea ez litzake arrigarri. Miña aundiegi danean, eta ua non usturik ez danean, gure barnea betegi egiten da. Miñez itorik dabilena, maizegi betillun: aserre dagola dirudi. Iñori ez dio itz egiten. Betegi artatik palast egiten dunean, miña itz askodun izaten da: minduak aserretuaren antza artzen du. Onentzat, eta arentzat eta aruntzagokoarentzat zer-esana geitxo ere bai bait-du.

        Beraz, min geyegiyari —asko-askotan gero— gorroto deitzen diote. Orobat, egiari benetan eusten dakinari eta artarako gogoa agertzen dunari, burugogorraren izena eman oi zayo, txoro izena ematen ez ba'zayo beintzat. Miñez egoteko ziyoak, berriz, ainbeste dira! Banaka-banaka nola adirazi?

        Orra: aserrea, iñartxia, gorrotoa eta miña kideko bezela. Baña, bezela esanez, garbi eta bein aitortu bear da orobat ez dirala, ez orixe —Ez genduke besterik bear— Kideko bezela izate ori, oso axalekoa dute.

        Akastu gerala nondik antz-eman? Arako esakuna gogoa izanez: txori guziak mokodun. Eta, geron indarrez baño, bestek esango digunetik geyago eta errexago, nolanai ere. Bañan, iñork esaten diguna entzuten yakitea ain da zail eta aldatz-gora!

 

* * *

 

        Langintza eta bizikera batzutakoak, aserre gutxigo izaten dutela dirudi. Erri eta enda batzutakoak gentzazalego diranen izen ona dute. Txinatarrak bein ere ez dirala aserretzen esaten dute. Bakoitzak bere burua landu eta eziz, noizbaiteko odolberokeriak menderatu izan dituzte. Loyola'ko Iñaki deunak alaxe egin zula diote, aren bizitzako berri ematen digutenak. Lenagoko Elade-yakinzaleak ere orrelako zerbaiten billa ibiliak zenitun...

        Artzayak, sarritan beintzat, aserretzen ez daki: oker dabillen ardia txistu zorrotzez bide onera erakarri oi du. Nekazariak gariarteko belar txarra atera egiten du; eta, alako lur-yale kaskarrak ez dio aurka egiten. Burnibidean bultzia esku-leku txiki batez zuzentzen dunak ere, bere lana aserrekizunik gabe aisa burutu dezake

        Dirudinez, aspaldi-aspaldiko gizonak, bata-bestearekin artueman bakanagokoak ziralako-edo, aserrea gutxigotan ixiotzen zitzayenak bide zenitun: Egundo egunean, ordea, pillan bizi gaituzu; bata bestearen gañean zanbuluka; eta, aldamenekoari lekurik eman nai ezik bezela ibiltzea maite-edo degu, elkarri tartetxo bat ere ezin opa diogula. Eta, alboan degunak ez digu men egiten, ez amor ematen; ardiak artzayari dagionaren alde erantziz erantzuten diuute; nekazariak belar gosetia errotik erauzten dunaz ez, beintzat; edo bultzilariak berekin dakarrena gelditzen dunez. Ezertxotan ere ez gera nagusi. Aurrelari ere ez uste izaten degun ainbatetan. Beraz, gogo gendukena iristen ez degularik, agian lenbizikoan ez, baña bi eta berein aldiz gauzatxo ber-bera gertatzen baitzaigu, bete egiten gera: asea, asperra, naga, ezin-egona, gogait-kizuna datorkigu; eta, gutxina uste degunean, erantzun motza, liskarra, garraxia, burruka, eztabaida, eoskorkeria, iñor irentsi bearra, bekaitza. Biotza nonbait ustutzeko aukera izango ba'gendu, gure erra oartzeke itzaliko litzaiguke, agian: obetogo esan, ontzia ez litzaiguke beteko eta palast beldurrik ez.

        Oraingo egunetan egiten digutena auxe da: geron burua egoki danez aserretik naiz miñetik ustutzeko aukera eman bearrean, bi oriek limurtu eta aaztutzeko yolasak asmatu. Arantza txarra era bat erauzten lagundu bearrean, aren gañera estalgarri bezela lurra bota. Ustu eta estali eta aaztu ez dira orobat, zoritxarrez. Ontzi ustua ezer gabe gelditzen da: an ez dago lengorik, ez ttantta bat bakarrik ere. Aaztutzen dana, uste gutxinean biurtu liteke: oraindik ere ontzian antxe bait-degu lo. Estaltzen dana ere, alakoren batean berriro agertu liteke. Gañera, era bat aaztutzen ote dira beingo naigabeak?

        Oraindik urte asko ez dirala, mugaz eta aldiz aldenduak, elkarren berri yakin al izateko egunak eta urteak bear zituzten eta, urrutixegoko beste alderditakoen berri gabe, toki ayetan dituzten ongien zalerik ez zitzaigun sortzen; eta, ayetan lurmen duten makurrak gurean indartu litezken beldurrak ez giñun larritzen. Garai ayetan, zerbait ikasi nai zunak, edo luzaroan bazterrik-bazter ibili bear izaten zun, edo-ta urte mordoskatxo ederrean ari eta ari yakingayak astintzen eta arakatzen, ayetzaz yabetzeko. Alabaña, ikasketa ayek bakoitzak bere indar eta almenaz burutzen bait-zituzten, beren nortasunari eusteko aukerak geyago zituzten. Aldi artakoak artalde-kutsu gutxigokoak genitun. Bakarka ibiltzen oituagoak. Gizon bakoitzak dun azibearra lasayago ziyoaken gooraka lerden eta lirain. Edonork bere baitan nabaitu oi dun yaun-lera eragozpenik gabe mardultzen zan.

        Orain, alabañan, non-nai zabaldu zaizkigun aurrerapenen bitartez, edozer yakingai berealaxe ekartzen digute. (Ekartzen degu esan al ba'geneza...) Gerok iya ezertxo egin gabe. Abitxoan dauden txori lumagabeak gerala esan liteke. Guziok aberats biurtu gerala dirudi: neskame-morroyen tokian irrati-entzukia, irrati-ikuskiña eta itzalberri-aretoa etorri zaizkigu. Ala ere zerbaiten utsunea ba-degula, geron buruari geyegi igarri oi diogu. Geron buruen erantzunkizuna izateko degun gogo aundia nora eda eta zein alderditara luzatu gutxitxotan egokitzen zaigu. Eta damaiguten yakintza, osoa eta orokarra ez dala ikusten degunean, orduntxe marmarrak!

        Lurralde batean baño geyagotan, berri-zabaltzalleak alderdi batera sayesturik dabiltza-ibili: orrelakoek urko-lagunari baño, beren alderdiari zutik eusteari geyago begiratzen diote. Beraz, beste lurraldeetako ongiak izan genitzakela iduritzen zaigularik, alako ayen aurrerapenak ukatzen zaizkigulako ustean sartzen ba'gera, miña datorkigu, damua, iñartxi apur bat, etxipen txarra. Lengo ama batek onela esan oi zun: onez erabili dezakegun ainbat aberastasun bemaigu Yainkoak!! Aren antzera beresan dezakegu: eskupean izan dezakegun ainbesteko yakintza bemaigu Yainkoak!

 

* * *

 

        Aurra pozik bizi da: aundinairik ez bait-du. Aren loa lasaya da: egunez neke eta buruauste astunik ez du izan; amets zororik ez du egin. Aren alaitasuna osoa da: ez bait-da kezka amilkorretan murgiltzen. Aren aserreak txito banakak dira: izatekotan ere, negar-egiñez yoaten zaizkio.

        Ezin gindezke beti ume izan: bai, ordea, oldez aren antzeko. Motel utsak ez dizu aurrerapenetan koska aundirik igoko ala ere, astiro eta nare ibili izan diranak, banaka batzutan, asmakizun bikañak burutzen ikusi izan dira. Surik gabe ez da berorik ez kerik: gar geyegiak, baranokoak oro kiskali egiten ditu. Gogo ona izateak bakarrik erdi-bidea ere ez du amaitzen soillik almena eta indarra duna ere, ua baño askoz aurrerago ez da iristen.

        Loa maitego dutenak ba-ditugu. Agirian dauden mallo eta arri koskorrak ez ikusteko begiak isten dituztenak gurekin bizi dira.

        Arri-aroan edo antziñago, nolaz zabaldurik ez zalako, gertatutako asko izkutuan gelditu ziran. Ala ere, orduko puskatxo batzuk izlari biurtu zaizkigu. Besterik gertatzen zaigu ela-aroan bizi geranoi: ezer ezin diteke izkutuan baztertu... Gañera zertarako? Beldur al gera? Gure berri yakiten dutenak aserrekizuna izango al dute? Orretxegatik beragatik ardura aundigoz ibili bear degu. Artarako biderik eta ziorik emango ez balitz, gurekin iñor gutxigo aserretuko lirake. Bear baño geyago eta estuago lotua danikiñon ez ba'lego, sukar ireskorrez azkatasun billa lebilkenik ez litzake iñon. Gizatasuna irakatsi bearrean, erdi-gixon izateko errezkeria aukeran utziko ez ba litzake, ainbeste gazteren yokera biurri erostagarriz minduenik ez genduke. Gutxi edo asko, nere begiak ikusten duten aserrekizuna, nerea da: itz egin bear nunean isilik egon nintzalako sortua; aolku indartzaillea emateko mugona izan nularik, itz-zuriz norbait zoratu izanez ekarria; yakingai eraginkorrez etxekoak ezi nitzakela, gezur ustelari tokia eman izan diodalako bildua.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.