L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Pakea?

 

Zaloña

 

Pakea gauza ona dala esan oi da. Beti ala danik esaten enitzake ausartuko, ordea. Matxinadarik, oporketarik eta ixkanbilarik gabeko erriari deitzen zaio, noski erri paketsua. Itxuraz ala dala ezin uka. Itxuraz bakarrik, ordea. Axaletik begiratuta. Gizontasunatzaz, prakak soinean iaztea baino geixeago ulertzen degunez, etxe barne biziari, ondasunaren iabetze ta gorputzaren askatasunari ere begira bear, noski. Ogasun auen iabe diran erriak, aiek bai paketsuak. Orrelako errietako oporketak eta ixkanbilak, udarako euri mardulen gisa, garrantzi gabeak dira. Baina, gosez eta gorrotoz iantzita diran errietako pakeak, neguko eguzkiak bezela, ekaitza aurki.

        Pakea, berez sortzen dan ondasuna ez dala deritzat, gogoz eta gogor landuaz baino. Bare-bare, beti bai-bai ibili-ta, gizona morroitu egiten da. Aulkeri ori uzteko, morroiketa austeko, gizonak ezetz esateko ta ostiko bat ernteeko kementasuna bear du.

 

* * *

 

        Lan-sariaren gutxikeriz ta apurrez, etxeko pakea, auzoan baino ez. Ona izan nai ta ezin. Zoritxarra! Gorputz lotuan, adimenaren askatasuna iabe. Ainbeste izardi ta odolez irabazitako lan-legeak, ezertako ez. Zortzi orduan lanean ari, ta, ezin. Gizona dan gizonak geiagorik eluke egin bear. Amabian eginda ere ez... Madarikatuak...! Gurea ere iritxiko dek, bai...! Aa, orduan?

        Gorrotoaren egarria nunbait ase bear eta, ingurukoekin, geien maite dituenekin... Tamala, baina egia.

        Auzoko intxaur moten eta ugaritasunen berri badu langileak. Eta aien goseak irrikitzen dago.

        Emaztearen kopet ilunaz naigabetua dago. Lana egiten duan lez, etxeko alaitasun eta zoriontasunaren dina badala derizkio. Jaungoikoak eskaturiko izardia ez du uka ogiaren irabaziz. Bai, ogi gutxi, ordea, ematen duen ainbat izardiaren truk.

        Ta ixilik egon bear?

        Bai baina, eskuak lotuta dauzkaten arte. Garaia iriztean, iakingo diek nor naizen».

        Zer bada, lanean ari ta itxuraz bizitzeko ainbat ezin diat irabazi. Etxe ta umeen zai bear luken emaztea, ezinak, tximetatik arrastaka olara edo beste edozein bearretara zerame-ta... Arkumea otsotzen asi zaigu. Pakea, e? Bai, bai...

 

* * *

 

        Langilea ezin bizirik dabilen bitartean, amaika alper bada, aien izardi-bizkar ederto ian eta edan dabilena. Amaika ugazaba bai, naiz eta mezetara maiz ioan, naiz eleizentzat eskupeko ugari zabaldu, langileei, beren-berea dan, eleizak agintzen diona, lotsa gutxiz ukatzen dienak...

        Legea betetzen duela. Zein lege, ordea? Ludiko iaurlarien legea baino, Jaungoikoarena lenago ez ba'litz bezela.

        Legea betetzen duela-ta, langilea gosez aseta, Jaungoikoaren umea ez ba'litz bezela.

        Kistarrak direla esango due ugazaba askik.

        A! zer-nolako kistarrak lagun urkoari onik opa ez dienak.

        Zer-nolako kistarrak iñoren sendi-batasuna austen dutenak!

 

* * *

 

        Autsak berekin dakar lokatza. Gero loitzen dana ez arritu. Ereintzen dana uztatzen bait da. «A, lengo pake ua!»

        Bai zuena...!

 

* * *

 

        Itxuraz, beintzat, pake ederrean bizi gera. Barnean gordea baitago gorrotoa. Orregaitik, pake ori ona danik esaten ez naiz ausartzen.

        Pakea? Bai: Jaungoikaari ta Zesar'i berea eman-da. Ta... langileari ere bai...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.