Itz-Lauz
Latera, itz berri ta guzi, plazara?
Iru-Garate
Batasun-aizeak astintzen digu Europa zahar au azkenaldi ontan. Bolara orrek bultzatuta, arnasaldi berri baten indarrez, milla bider batzarretuak zaizkigu gobernu-buruzagi oiek; eta ez alperrikan, ezagun duanez. Biltzar oien beroan eta indarrean erne ta garatu dira orainberri, lengoetaz gaiñera, Europa Txiki deritzoteneko eralpen nagusiak: Euratom, Azoka Bakarra, asmotako Eur-Aprika, ta beste olako.
Baiñan aize-bolara orrek jakintsuen leio-zirrikuetan lenago txistu jo du, ta bere arnasa ozkirriak goizago jakitunak esna ditu, politikuak baiño. Izan, aspalditxokoak dira Esperanto ta Volapük deritzaten izkuntza-Batasun asmo ta saioak. Oiek txuri egiñik (eta zori oberik ez izango omen oraingo Interlingua orrek ere), Latera bakarrik izan omen diteke danotariko izkuntz ori. Orain gutxi arte bera izan da, noski, ikasien eta burujantzien izkuntza ta idazkuntza. Etena, ordea, berari ere egin orain, laterri-izkuntzak ziritu zaizkiolarik.
Txanda, aurrenik eta iadanik, prantxesak kendu zion. Izkera xume ontan elkar aditu izan zuten, arrazkero, edonungo jakitunek eta politikuek. Geroago, lan astuna jarri zan alkargo ori, ingelesa ta alemana ere tarteturik.
Egungo egunotan, edotariko jakintza ta teknika, itxasgora bizi baten erasoz laterri guzietara barreiatu diralarik, edonundik azaltzen da asmapen edo aurrerapenen bat; eta eskualde gu zietako jakintsuen jakint-urratzai jarraitzekoz, izkuntza-sail luzea bear da; gero ta luzeagoa, orratio ere, jokabide ontan ez dago burutzerik, iñolare. Beraz, «Le latin ou Babel», ezarri du Avignon'go batzar-deiak, dei-buruko.
* * *
Batasun-asmo au indar aunditan zegon guda-aurretik Italian; baiñan izkilluek sustraitik-edo ebaki zuten. Dagoneko, berriro ernemuindurik degu Italia'n bertan eta bestetan, Prantzia'n bereiziki. Giro ortan ba, politiku-biltzarren leian eta bekoz beko, izkera-jakitunen eta irakasleen batzarrak ere asi dira, zorionez.
Avignon'en ospatu da aurrenekoa: «Premier Congrès International pour le Latin Vivant. Avignon, 3-6 sept. 1956». Berreun-bat jakintsu erakarri zituan dei orrek Aita Santuena izandako jauregi artara. Europa, Aprika, Asia, Amerika'tik (lau aize-buruetatik, ementxe bai egoki) bildu ziran. Ikastetxe Nagusietako edo ta Lizeu'etako irakasle, edo Jakintza-Bazkun'etako bazkide edo aldizkingi-zuzendari ziran, baten batez beste, denak. Ikasian, burujantzien'biltzarra iñundik auxen, berrogei ta amazazpi (57) Ikastetxe Nagusietako ordezkoak an eseri ziran-eta.
Gizon ESKOLATUEN jakin-gaietarako:
izkera baten bear gorri min miña baidago,
ortarako latera oso egokia baida,
orain-gutxi arte bera izan baida ikasien izkera,
buru-lanbidetik bizi diranak bai omen dakite gutxi-askoa:
beraz, Latera, ta Latera bakarrik, baten bat izatelkotan, omen diteke ikasien izkera bizia.
* * *
Asko-naiko asmo au zertu ta mamitu guraz. Avignon-batzarreko izpidea, Egitamuan bezela Eeiñetan edo akta-liburuan ere, lau sailletara banatua agiri da. Batzarraren berri zeatz eta za halik ez doakizu nere jardun ontan. Besterik da nere xedea. Atximur antzera, laburpen bat eman, punttu bat ikutu, besterik ez det gura.
Laterak (euskerak bezela) orainberriko jakitunen gogai, asmapen eta aurrerapenak bataia ta. adieraztekoz beintzat, itz berriak bear ditu derrior. Oiek nundik eratorri, nola txertatu, izkuntzaren pats-zokotiñetik bizi ditezen: orra oraingo latin-gidarien arazo buruauste-duna.
Egitamuak laugarren saillean zion: «Eskubidezkoa al da (utrum liceat) oraingo gauza berrien adierazteko, itz berriak ateratzea; eta baiezkoan, ze jokaera artu ortarako?» Jarduna Guerino Pacitti'ri egotzia zegon. La Speria'ko Lizeu-zuzendari ta Erroma'ko Istituto di Studi Romani'ren idazkari onek, auzi bikote ori, beetan baietzera erabaki zuan. Esatari bizkor onen itzaldia, sendo oiñarritua ez-ezik buru ernaldu baten frutua danez, gai ortaz oraindaiño egin diran saio ta izpideen urlo, bildegi ta kopurutzat jo diteke, nere iritziz.
Antziñako latin-idazleetatik egungoetaraiño, liburu zahar eta berri arakatuz, ibili luzea eginda, danen iritzia ogeitamar errillara (columna, colonne) beteetan eman digu Paciti'k. Onen ustez, idazle-irizle oietatik, antziñakoak (Cicero, Cesar, Lukreti, etab.) zorrotzak omen dira itz berriekiko, galbai sare-itxia erabili zaleegiak, latin izkuntzaren osotasunari ta garbitasunari begiratuki. Alare, burubidetik eginbidera, teoriatik praktikara datozenean, jokatu eskuzabalago jokatu omen dute dioten baiño; itzberririk pranko arturik eta sarturik, berek ere, beren idatzietara, edo lateraren euki-ezak ortara beartuta, edo baita olako motibu aundirik gabe ere.
Erdi-Mende Berri-Mende ari-arian, Petrarka gurena ta onen erroko Gizatiar (Humanista) deritzatenak, Klasiku-Birloraldi bete betean, antziñateko idazle aiek baiño lasaixego irizpidez, agian, eta beraiek bezin zabalak edo ta areago'jokabidez, arkitzen ditu Pacitti'k.
Oraiñaldikoetatik, batxoren bat ba-da, latera'idazle zahar aiek laga ziguten beze-bezelakoxea, ikutugabea. nai lukeana; itzberrien egitekoa itzul-inguruzko esaerai egotzirik. Geienak baiñan (ia denak, esateko), gauza berririk' bakoitza bere izenez adierazi-zaleak dira.
Auetako geientsueneri galdegin die Pacitti'k, itzberri-zaleak diranez, ze legez molda-eratu bear diran oiek. Or ba, erantzunak iasorik eta zenbat aldizkingi ta liburu irakurririk, iritzi danen kopuru, amar lege ezarri ditu bere itzaldiaren mami ta ondoko.
Gure euskaltzaleak arlo bere-ontan buru belarri dabilzkigularik, onezkoa iruditu zait italiar irakasle argi orren azken-asmoak, eta Batzordearen erabakiak alik argien! euskeratzea. Onatx sail biak.
I.
Laterak, bere iztegi ugaria arduraz eta begi ernez aztertu ezkero beiñepein, galdezka datorkion iñor-gutxi uzten bai'du ustea ustelduta, alegin guziak egin bear dira gauza berriak, iñola albait, dauden itz zaharrez adierazteko.
II.
Itzberriak, premiazkoak eta bearrezkoak izanenean bakarrik, errun bear dira, eta orduan ere latera sustraitik, edo geienez ere gerkerazkotik aterata; eta antziñako idazle aiek itz-ateratze-moldatze ortan bete oiko legeak ongi begiratuaz, iñolaz ere, antz-itxura-legea (analogi-legea) bereiziki.
III.
Oraingo asmapen edo aurrerapenak bataiatzeko, itz askokoitzak (polynomium), ots, geienik gerkeratiko itz-atalak eta noizik bein lateratikoak elkarri erantsita osatu-itzik, dira egokienak; baiñan itz-gai oiek, latera-uztarpean, antziñako idazle aien uztar-legez sartu bear dira.
Itz mando edo xinitreak (hybridae deritzaten odol-nahastu oiek) urriago, bakanago erabili bear dira.
IV.
Noizik bein «ots-itzik» (!) (verba per onomatopeiam) sortu bearra izango da, oien bidez antziñateko idazle aiek ere joritu bait'zuten beren izkera.
V.
Antziñako idazleetatik bildu diteke itzik asko, bere-berean (batere aldatzeke) lendik zeukanaren antzeko esanai berri bat artu dezakeanik, alegia (analogia per significationem propriam) (1); edo baita, itza batere aldatzeke, esanai berri bat erantsi ere, berri au lengo esanai zaharraren antzitxura zerbait duana izan ezkero beintzat (anal. per sign. translatam. metaphora) (2).
VI.
Latera zahar onek bere odoletiko «erromar» izkuntz gazteai (romance'eri) beiñola utzitako itzak berriz jasorik ere, utsune aundiak bete ditezke diogun arazo ontan.
VII.
Jakintz-aldizkingietara, zenbakizti edo matematika saillekoetara bereiziki, jaso ditezke XIgarren gizalditik onara erabili-itzak (Istituto di Studi Romani'k gogo eta erabaki duan bezela).
VIII
Jakingai oietan beretan, gure gogaiak itzul-inguruzko esaera biurriz lausotu nai ezpaditugu beintzat, liburu ta aldizkingietan sartu ditezke oraingo laterri-izkuntzetan «ismus, ista» bukaeratzat duten itzak.
IX.
Atzerritik etorritako itzak edo erromes azalduak (adventitia et peregrina) «erroma-eskubideen jabe» bitez, latera-izkuntzaren oldez eta moldez tajutu, eta antziñako idazle gurenak olako itzeri egotzi-legeak bete ezkero beiñepein.
X.
Itz guziek latin-bukaera bezate. Baldin, latera-soiñekoa jantzi-eziñeko trakets ezaiñak ba'lira, azalpen edo argibide llabur bat bederen ezarri bekie, latin-jitez moldatu-eziñekoak diran ezagupidetzat. (3)
Itzaldi ondoren, batzarkideen eztabaidak eta argitasunak entzun eta jasorik, izpidetik eginbidera etorrita, Batzordeak erabaki auek artu zituan:
Batzordearen azken-erabakiak
I.
Esanai berriak adierazteko, itzberri bat atera aurreti, ziur egon bear degu laterak ez duala artarako itzik.
II.
Ortan, itzak edo batabesteari josi edo batabestetik eratxi bear dira (compositio, derivatio); bietan ordea, bai atalak bai sustraiak. lateratikoak bearko dute izan.
III.
Itzberriak atera ditezke gerkeratik, baitare.
IV.
Itz-zizku auek antzutu diradenean, bidezkoa da laterri-izkuntzetan beren tokia irabazi duten itzak laterara aldatzea, lateraren oldez eta moldez, latera-jitez moldaturik, iñundik ere.
Arlo bizi ontan, egiñal aundiak eta lan astunak egiñik dira, dagoneko, latin-zale askotxo Europa-Ameriketako laterri aurreratuenetan. Latinitas, Helmantica, Pala-estra Latina, Humanidades etab. Aldizkingien di-da'ko urratsak zaitu dituanak ba-daki diotanaren berri. Liburu ederrik ere ba-da gai ori bera maixuki erabili duanik. Oietatik, denak aobetean aipatzen dituzte Bacci Andoni'ren iztegi berria: «Latiñez adierazi-gaitzak diran itzen tegia» ta Springhetti Emili'ren «Institutiones Stili Latini», bat edo beste baizik ez aipatzeko.
Latera-zaleen iritziak batera-xamar doaz itzberri xede oni buruz. Alare «zenbat buru, ainbat aburu» dioteneko arriskuari itzul egitearren, «Latera-zaindia» eskatu du Avignon-batzarrak ao betez eta betez. Gurari au zertuko da noski datorren batzarrean. Avignon'go au, bere aundian ere, ez bait'dute batzartzat jo, batzar-ordekotzat baizik. Batzarra, alakoa, Bruselas'koa izango omen, Laterri arteko Erakusketa Nagusiakin bat ospatu gura duten ura. Loratu-ilusioak mamitu bekizkie.
(1) Adibidez: Laterazko itz ezaguna da «artera». Tramankulu au olezko gurdi bat zan, erabat itxia. Agureak-eta, gaixoak-eta, gaixotegira-edo aldatzeko erabili oi zan. Orain itz ori bera artu dute ambulancia-ambulance adierazteko, gurdi biak zerta-artara baterako bai'dira.
(2) Adibidez: Ciceron'ek «membra» (=soin-atalak) itzez «esaera-atalak», ots, aoz esandako edo lumaz idatzitako gogai baten zatiak, izendatu zitun. Itza, bakarra da or; bi ordea bere esanaiak, eta desberdiñak erabat. Alare, ba-dute alkarren antzik eren desberdintasunean: antz orrek, ain zuzen, ematen du eskubidea, berez desberdiñak diran gauzak itz berberaz adierazteko. Giltza ze tresna degun ba-dakigu. Baiño «juntura de huesos, articulación» adierazteko balio al du? Erriak onela dio: «Ezurrak giltzatik irten edo atera, ezurrak berriz giltzan sartu, ezurrak giltzatu...»
(3) Adibidez: coñac-cognac muttur-okerreko edaria, laterara «conacus-i» biurtu dute; jazz, hokey, etab. ordea «musicam quam vocant jazz, ludum quem hokey vocant».
|