L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. azila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Arrigorriako guda

 

 

Sabino Arana Goiri

 

euskaratzailea:

Julibe

 

A. eta G.'tar S. aren «Bizkaia bere azkatasunaren alde»

idaztitik euskerara itzulita.

 

Alponso III'na 867'ean Asturias eta Leongo errege zan. Mohamed'kin guda gogorrean zebillen. Eta bere jaurerriko lurrak berriz bereganatzea naiko ezpalu bezela, sortaldeko beren buru ziran jaurerrixkak menperatzeko ixill-asmoak azaltzen ari zan. Garai artan Arabako Jauna Elion zeritzan bat zan. Elion ura iñolaz ere etzuten euren begizko, ta Alponso III'garrengoaren asmo ixillak susmatu gabe paketsu bizi ziran. Alponso ura, Leongo jaurerria Froila Bermudez'ek menperatu zuanean, arabar tartean izkutatu zan, ta au dala-ta oek pizkat begizko ere bazuten. Alponso'k ikusirik bere asmoak betetzeko aukerarik onena eldu zala, gudarozte batekin Araban sartu ta Elion, bape gudaketa gabe, atxilo artuta Obiedoko urira eraman eta ango ziegan luzaro egon eta an bertan illa zan. Errege arek uste zun Elionen lurrak, Ebro ibaitik asi ta Kantauriko itsasoraño eltzen zirala, ta Elion aundizki baitua euki ezkero, Araba-zelaitik asi ta itsasorañokoak, maurutarren menpetik azke bizi ziranak, berezizko izkuntza bat zerabiltanak, bere menpekoak izango zirala, ta, ondore, urtero oi zan zerga berari emango ziotela. Lasai egon ziteken errege ura. Aiek beren Jaungoiko ta berezizko oitura ta lege zaarrakaz, errege ura bizi ote zan eta nun ote zan ere gomuta gabe, beren zeregiñetan ziarduten. Alperrik itxarongo zun. Azkenik bere usteak amets utsak zirala ikusi, ta sukartuta, Odoario edo Ordoño berpanaia edo senitartekoa gudarozte aundi baten buru biali zun Bizkai guztia menperatzera. (1)

        Garai artan (888'ean) Bizkaiko jaurerria orain baño zabalagoa zan: sartaldetik Kastro-Urdiales eta Mena-zelaia, ta sortaldetik Deba ibaitik bustitako lurrak, eta ego-aldetik Aramayona ta Araba berakin alkartuak ziran. Lur oek Laterri bat eta erkal alkartu bat egiten zuten. (2) Eta Durangoko jaurerria ta beste Eleiz inguru edo Elizateak eta Zabaletak (Valles), eta geroago emendik sortu ziran merindadeak, beren tartean azke ta berdiñak izan arren, alkartasun oetakoak ziran eta oien guztien buru Bizkai Batzar Nagusia zan. Bata besteen artean guztiz azke, ta elkarren artean, iñon elkarturik badago, elkarturk, izatasun gizatsu, beren tartean sortutako ziñeskintz eta ontasuna oiñarritzat zutela, zorionean bizi, iñoiz besteren lurrak menperatzeko asmorik gabe, menperatzeak euren Eleiz-inguru eta Zabaletara onbiderik ezekarrelako. Euskaldun gizaseme zaar ta gazte bulartsuak oartu ziranean beren azkatasuna kentzeko asmoakaz arrotz gudarozte bat euskal-errira zetorrela, zer gertatu zan? Entzun ALTABIZKAR KANTAK zer dion:

 

                          «Oyu bat aditu izan da

                euskaldunen mendien artetik,

                eta etxeko jaunak, bere atearen aintzinian txutik,

                ideki ditu bearriak eta erran du:

                Nor da or? Zer nai dute?

                Eta txakurra, bere nausiaren

                oinetan lo zagoana,

                altxatu da, eta karrasiz Altabizkarren

                inguruak bete ditu.

                Ibanetaren lepoan arrabots bat agertzen da;

                urbiltzen da, arrokak ezker eta eskuin

                jotzen dituztelarik

                ori da urrundik eldu dan armada

                baten burrunba...

                Mendien kopetetarik gureak errespuesta

                ematen diote,

                bere tutuen soinua adi erazi dute,

                eta etxeko jaunak bere dardak

                zorrozten ditu.»

 

        Euskaldunak, pake garaian paketsuak izan arren, arranoa txoriekana jeisten dan bezela, bateron bat euskal-erria menperatzera datorrela ikustean, laister beren buruak etsaien artean sartu ta, zer dan ikara, beldurra edo izutzea ez dakitela, jo ta ke, ill edo garaille irten arte, gogor ziarduten (3). Etziran emagizonak, etziran andere antzekoak, etziran dollortuak. Etzekiten zer zan jantzigeikeria, etzekiten zer zan gurikeria, Guren tartean etzan ezagutzen gaiztotze edo okertasunik. Aberatzak izan da ere, azkegabeak izatea, aientzat iguingarri zan; eta, txiroak izan da ere, azkeak izatea, maitagarria zan. Azke izatea, bizitza berbera baiño maiteago zuten. Etsaiak euskal-errian sartu bear baziran, aien gorputz-illakin egindako esi gaiñetik sartu bearko ziran. Zearka ta alboz ez, eta aurrez-aurre, arpegiz-arpegi zetozten gudalariakin etziran izutzen, uztarpetuak ez izatearren, ilteko aukera ematen zietelako. Lekuko izango ziran, Orduña ta Amurrioko zelaiak atzera utzi ta Luxaondo edo Luyaondoko soloetatik Ordoño buru zutela Bizkaira zetozten gudalariak, Orduña ta Izarra gaiñetan zebiltzan artzañen ikusmen zoliak ikustatu zituzten. Orra or nola mendi arteko tutu-otsari, Bizkaiko errixka guztietako tutu-soñuak erantzun zieten, aran, ibai-bazter eta arkaitz-zulo guztietako tutu eta irrintzien oiartzunak besterik etzala entzuten. Euskal-gudalariak gudaltzeko sukarretan zeuden.

        Durango'arrek ere, Estegiz-tar Santxo beren Jauna buru zala, gudalari sail aundi bat bidali zuten. Ta arrotzak euskal-lurrean oña ipini orduko, Padurako ta Ugaoko (4) mendi-gallurretan lugiñ, arrantzale, su-arotz eta artzaiñ saldoak, txindurriak txindurri-kabi inguruan bezela, ikusten ziran. Gertu zeuden arrotzak craso gogorrean euskal-mugaraño eramateko, edo Guren gorputz-illen gaiñetik Bizkaian sartu bearko ziran. Arrotzak euskal-etxadi ta solo-bazterretan bakartegi bat besterik ezdakuste. Euskal-semeak mendietara iges-egin dute. Eguraldi on eta ozkarbi ondorean gertatzen dan illuntasuna, ekaitzak basoan, zugaitz-tartean ateratzen dun abarrotsa iñusturien burrundara ta tximisteen dirdirak mendi-gallurretan somatzen ari ziran. Ordoño ta bere gudalariak, maurutarrakiñ guda gogorrean oituta, arro antzo, euskalduna laister menperatzeko asmoakaz, ibai-ertzetik ibaiari jarraituaz euskal-errian sartzen dira. Leoia basauntzagana jeisten dan laistertasunaz, mendietatik beera arrotz-etsaien gaiñera jausten dira, eta beren endako laistertasun, trebetasun eta kemen berezikoaz, goitik eta beetik, albotik eta erditik, atzetik eta aurretik, arakiñen aizto zorrotzak meetzen duten bezela, oek azur eta aragia puskatzen, aiek altzairu jantzi gogorrak koskatzen, alan ezberdiñak ziran tank-otsak (5).

        Alde bietatik kementsu jotzen zuten, batzuek maomarren aurka oituta zeudelako, ta besteak bulartsu, bizkor, bereziz trebeak eta beren azkatasunaren alde uzuak ziralako, ez batek eta ez besteak etzuten atzerakarik egiten. Taska ta taska gogor eta kementsu jo arren, iñor etzala jausten ikusi ta ustegetzen ari ziran euskaldunak. Aiek beren burua, lepoa, bularra ta zankoak burni jantziz babestuta zeuzkaten-eta. Azkenik ara ta ona joka dabiltzala, euskaldun bat oartu zan arrotzak sabela babestu gabe zeukatela, ta jo sabelean eta zerraldo erori zan arrotza. Orduan ari zan deadarka (6): sabelean, sabelean sartu, eta aoz ao deadar ura bazter guztietara zabaldu zan. Ausartiago ta indarrsuago ari ziran euskaldun-semeak eta ekiñ orduko... bat, lau, zortzi, amabost... lurrean arnasa galduta. Ordoño ta bereak galduta daude. Ordoñori burua babesteko zeukan burni-jantzia lurrera erori zaiola, beragaz jasan zebillen bizkaitar neskatx kementsu batek ikusi ta aizkoraz buruan jo ta ill zun arrotzen Jauna (7). Arrotza, beren buru zana ilda ikusita, guztiz adoregetuta, beren buruak zaituaz igeska zijoazten arin-arinka, oreiñen antzo, pakean zeuden euskal-erriak menperatzeko zoritzarrez ibilli zuten bidea gibeleratzen.

        Eta Bizkaiko seme bizkorrak, basurdeak basozaiñen ikuspegitik tximista antzo iges-egiten duten bezela, eta zakurrak oñatz-susmotik, baso-odolen irritsuz jarraitzen dieten bezela eta irlan dar erbi-zakurrak une baten aurre artzen dieten bezela gutizi aundi eta oiñ ariñakin atzematera doaz (8). Zelaieta ta euskal-menditarteak gorputz-illez beteta ta odol ketsuz gorrituta gelditzen dira (9). Ze lasterketa neketsua arrotz aiena! lzkillu, altzairu-jantzi ta beste guda-tresnak, errezago ta ariñago iges-egiteko, bidean utzi zituzten, eta batzuek arnas estuan ia etsaiek atzemango ote zituzten ikusteko burua atzera biurtzen zutenean, oartzen ziran babesik ezeukatela eta etsaiek ematen zieten kaskada indartsuakaz zerraldo lurreratzen ziran, eta beste batzuek izerdi-patsetan, arnas estuan, begiak ere lausotuta, igeska zijoaztela, aurrean zeuzkaten arkaitz-zuloak erekdskitela amildu ziran. Euskeldunak jarraitu zitzaizkien euskal-mugaraño. Eta andik aurrera oinkada bat ere geiago ez. Aski zituzten euren lurrak. An muga adi-erazteko zegon zugaitza, beren azkon, aizkora ta dardakin, josita, mallatuta utzi zuten.

 

                Odoldurik eldu ginan

                Mallatu areitz onetara,

                Eta urren dagozanak bere

                Alan ikusiko gaitube (10).

 

        Garaille irten eta etxera biurtzean Altabizkar Kanta ura abestu zezaketen:

 

        ...Etxeko Jauna, joaiten altzera zure zakurrarekin

                Zure emaztearen eta zure aurren bezarkaizera, zure dardak garbitzera

                Eta altxatera zure tutuekin, eta gero euen gainean etzatera eta lo egitera.

                Gabaz arranoak jeixten dira aragi puska lertu oriok jatera,

                Eta ezur oriok oro zurituko dira eternitatean.

 

        Oarturik euskaldunak gero ere orrelako gudak izango zirala, alabaekiñ ezkondu zana —Batzarreko Jauntzat ipini zuten. Eta Durango'tarrak, Estegiz'tar (11) beren Jaunak gizaki-oñordekorik etzula utzi oartuta, Bizkaiko Batzarraz alkartu ziran. Eta aurreko gudan aiñ gogor jokatu zun Buzturiko ogeta urtetako gazte bat, Lope (12) zeritzana —geroago Dalda Estegiztarren alabaekiñ ezkondu zana— Batzarreko Jauntzat ipini zuten. Eta Jaun orrek euskal-oitura-legeak zintzo gordeko zitula zin-egin zun. Ezizenez JUAN ZURIA deitzen zioten. Eta orrela sortu zan Bizkaiko semeen JAUNTZA. Ez euskaldun oen azkatasuna, azkatasun ura berak beziñ aintziñakoa da-eta...

 

Oar batzuek

(1) Lenengoan Alponso aek Araban sartu ta arabarrak oarkabean zeudelako, eta Elion ura bape gudaketa gabe menperatu ta eraman zuelako, eta Elion ura euren begizko ezalako; eta gertaera au arabarrentzat deus gutiko zalako, etziran konturatu Alponso maltzurraren euskalerria menperatzeko asmoakiñ. Au berau aditzen da Llorente zoritxarrez ospatsuak beren idazkian «NOTICIAS HISTORICAS» aipatzen ditun idazlariekandik: Astorga'ko gotzaiñak amargarren gizaldian idatzi zun «CRONICON DE SAMPIRO», Lukas Tuy'ko gotzañak idatzitako «CRONICON MUNDI», Jimenez'tar Errodrigo Toledo'ko gongotzaiak idatzi zun «DE REBUS HISPANIAE» eta «CRONICA GENERAL DE ESPANA».

(2) Eibarren, Plazentzin, Bergaran, Arrasaten (Mondragon) eta Oñatin, egun Gipuzkoako diran erri auetan eta Aramaion eta Ayalan (egun Araba) Bizkai-euskalki era itz-egiten da eta onek esan nai du erri onetara etorri ziranak Bizkai aldekoak zirala.

(3) Euskal-txilibituaren gudarako soiñuak entzutean, pake-jantziak guda-jantziakiñ eta aintzinako layak burnizko malluakiñ aldatzen zituzten.

                Al oir la basca tibia en son de guerra.

                Trocaban el chartés por la coraza

                La antigua lava por la ferrea maza.

                Araquistian: «TRADICIONES VASCO-CANTABRAS».

(4) Orain Arrigorria dagon tokiari PADURA deitzen zioten aintzina eta UGAO deitzen tokian Juan III'garrenak Miravalles jaso zun 1375'ean.

(5) Como parten la carne en los tajones

                Con los corvos cuchillos carniceros,

                Y cual de fuerte hierro los planchones

                Baten en dura yunque los herreros;

                Así es la diferencia de los sones

                Que forman con sus golpes los guerreros,

                Quién la carne y los huesos quebrantando

                Quién templados arneses abollando.

                        Alonso de Ercilla y Yuñiga «LA ARAUCANA».

(6) Araquistainek, Ele-zaarrari jarraituz, kantaurritarren eta erromatarren tartean Erroman bertan izan zan eraso-aldian esandakoak dirala dio.

(7) Orixe da ele-zaarrak edesten diguna. Ordoño Arrigorriako eleizan sartzean ateondoan dagon obian obiratua izan zan.

(8) Qual suelen escapar de los monteros

                Dos grandes jabalís fieros verdosos

                Seguido de solícitos rastreros

                De la campestre sangre codiciosos,

                Y salen en su alcance los ligeros

                Lebreles irlandeses genorosos;

                Con no menor codicia y pies livianos

                Arrancan tras los míseres cristianos.

        El autor de este artículo ha sustituído la palabra oristianos por otra, que es fácil de adivinar. Ercilla: «LA ARAUCANA».

(9) Uste degu emendik datorkiola antzinako Padurari izen berri au: ARRIGORRIAGA.

(10) Areitz au LUXAONDON zegoan, Bizkai-mugan eta noski bertan egingo ziran beren Batzarrak. Areitz ori zegoen tokian Bizkaiko Aldundegiak, Luxaondoko mendi oñetan Bilbotik Orduñara dijoan bidaundian, ibai-ertzean ipiñi zun Kurtze hat oraigarriz eta Kurtze-oiñarrian idazki au: «BIZKAIKO JAURERRI GUREN ETA ZINDOAREN AZKATASUNAREN BOSTGARREN LEGEAREN LENDABAZIKO IDAZPURUAK ETA EDESTIAK AIPATZEN DUTEN AREITZ-MALLATUA EMENTXE IZAN ZAN. 1730'GO URTEAN».

(11) Estegiz'tar ura Arrigorriako gudaketan il da Tabirako Kepa Doneren eleizan bere emaztearen ondoan obiratuta dago.

(12) Busturi, Lope orren ezizenetik datorrela: Buru Zuri, Burtzuri, Busturi, bertze ta bortzetik, beste ta bost sortzen diran bezela. Euskaldun-asabaen esanez guda ura Azaroan 30'ean, Done Ander egunean bukatu zan eta emendik euskaldunak Done Anderen kurtzea ikurritzat artzea.

        Mundakako izadarrean, Bustui-oñetan dago Andi-Andere ugartetxo bat eta an Lope Bizkaiko Jaunak egun onen oroigarriz San-Anderi eleiza bat jaso ei zion eta Mundaka ta Busturi tarteko etxadi batzuekiñ eta izadar uraren bestalde ertzeko (amaseigarren gizaldian Kanalako Legendika edo Legendikako Andea-Mari sortu zan tokian) etxadi batzuekiñ Sandi-Anderoko eleizingurua irazan zun. Iturriza edeslariak dionez 1786'ean an zeuden eta ugarte ura bost zuloko arruztai bateaz bat eginda zegon. Eta geroxeago eleiz arek lur-jo ta eleiz-inguru artan zeuden Done-Nikolairen txadonera aldatua izan zara.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.