L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. iraila-urrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Neurtuz—

 

Enbeita

 

Goiria

 

Muxikan yayo, Muxikan asi,

Muxikan bizi lanagaz;

Muxikan jarri bere kabia

umetalde joriagaz;

Muxikan sortu gaztetarikan

bere lenengo bertsoak,

Muxikan lenen ezautu-maita

Euzkadi bere gogoak.

 

Kepa Enbeita, Muxikakoa,

bertsotan urretxindorra,

Imanol bere anaia legez

euskaldun zintzo-jatorra;

jaungoiko-zale benetakoa,

Euzkadiren kantaria,

zure oroia euskaldunentzat

ikurkun eder-bizia.

 

Bertso-egadan ibilli-ziñan

Aberri-zear lanean,

jel-asi ona erein-zabaltzen

euzkoen biotz barnean;

Zure bertsoak, bertso guriak,

suzko beroa, txinpartak,

ainbat euskaldun esnatu zitun

Euzkadirentzat Enbeitak.

 

Soñez ilda be zure gogoa

bizi da euskal-errian,

zure oroia ez da atzinduko

egundo gure artian;

Otoi, arren, zuk, Enbeita ona,

guztion alde zerutik,

auxe daskatzut danen izenez

gaur neure biotz-barrutik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.