Itz-Neurtuz
Ilhargi churitarat
Etienne Salaberry
Ilhargia zeruan, dagolarik churi,
Ezartzen dituela, mendiak ageri,
Etche aitzinak dir-dir, zilharrez iduri,
Agur dio gogoak, Eskual-Herriari.
Bidechketan gazteak, han numbeit airoski,
Zimpi-zampa doatzi, usatuak aski
Izarrak ez direla, eroriren naski,
Diotelarik irriz, edan-eta brauki.
Haizeak gehiago, arrabots egiten,
Gathuak ez obeki, itzala zilhatzen,
Izerdi churrupitan, muthikoak joaiten,
Eta mugaz berzalde, gau erdiko helzen.
Holakoa dukete, odolaren botza,
Lakhet-gocho zaiote, gautiar hats hotza
Bere-ber ibilzeak, ichilik motz-motza,
Pizturik ezartzen du, Eskualdun bihotza.
Lore histu ideki, oi zu ilhargia,
Egon zite zabalik, hain zira eztia,
Ichur beldurrarentzat, behar den hisia,
Maitha dezagun bethi, libro den bizia.
|