L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. iraila-urrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Neurtuz—

 

Zameza Aba'ri

 

Abalegi'ko P.

 

Yoan zera

                             Ez aztutzeko,

                                 Maitagarriya

                                    Txito.

 

                          Errukibera

                             Guzientzako...

                                 Pozaldiya

                                     Da ito.

 

Iru ziñatela

Esan didate.

Orietako bat zakust gaur,

Zabaltzen ate

Egan goyetara,

Izu-dardarrik gabe.

Zoriondegi aundira

Deika dozula Yabe.

 

Bizkai'ko seme

Zameza'tar Yoseba;

Erroma-uriyan oso

Ongile zan zure izena

Atzo oraindik, alai, iztun,

Biotzean itxaropena;

Ar txarrak zizun, zikoitz,

Iresten barrena.

 

Berria iradu zabal dalarik

Lau alderditara,

Ikusleak datozkizu

Biotzean ikara.

Euskaldunak ere bai,

—gu emen ainbat gara!—...

Yesulagunari esker-onez,

Orra lanean igara.

 

Geure abestiak zizkiguzun gogoko:

Entzun zenizkidan lau atzo;

Egunaren motxak,

Luzatzea galerazo.

On utsa zintzaiguzun orri

Biotz nai nizun yaso

Polito gogoraziz

Senideak, Aberri, guraso.

 

Belguntza-gayetan zindudan

Oitua ta asko ikasia:

Nik esanak entzuteko

Luzatzen zuk belarria.

Berritzen nizkizula betikoak,

Ba-zenidan egonarria

Zuregandik ikasi dut

Zabal bear dedala argia.

 

Biotz aundiko Augustin deuna

Gartsu zendula maite,

Zerorena ere arena

Ainbatekoa daite:

Aren ondoan

Zorioneko zaite

Ezabatu zaizu

Len zenduten bitarte.

 

1957-4-1 Erroma'n

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.