Itz-Lauz
Giro-eza gai
Zaloña
Alperrarentzat lanereko girorik inoiz ez dago. Gorputz nekea iaiotzetik bait'du
Ildako gorputzari bizitzeko giroa ioan zaio. Bizi pitin bat ei daukan arte, ordea, gogoak arnas artu erain dio, naiz-ta zaarra izan: lurralde ontan egoteko beti bait'da giro!
Langileari ardura gutxi aldarteak; egin bearra dagola-ta, lanari beti dio gogoz eldu.
Egunean, atsedenak gailendurik gera. Egin bearra entzun orduki, izardiz blai-blai gorputza.
Eragozpenei dei die giro; barne ori xeatu al ba'geneza, beste zer ikus ez ote? Gabiltzan geldi, ordea.
Nekazariak amaika lan dagi, naiz giro ona ez izan. Ukuiluko bei, idi, bigatxo ta idixkoak egun oro iaten bait'due! Ta aldarte ona egon ez-arren, egin bearra nagusi. Utzi bezaio bear ori egiteari ta aurki da baserria amilka. Ukuilua izan oin-arri! Ala berean, izkera degu arrazaren oin-arri. Utzi eiozu giro ez dala-ta izkera lantzeari... agur arraza.
Ego-aldeko aginduak izkera orren aurka ioan litezke: bainan, agindu danen gainetik, geren-gera dana zaitzea da gure bearra.
Giro ez dala? Utzi daiogun lelo orri, ta, aitor dezagun geu gerala izkeraren areriorik zikoitzenak. Euzkera dakigunok ere ezpaikera beraz mintzatzen! Erdera apaiñago deritzagulako? Erraxtasunagaitik? zabarkeriz? Bakoitzak ar beza egokien dagokion errua.
Baserrian, artoa artzeko, ereitea aski danik ez uste. Banatu ere egin bear; besabetu, iorratu, tontorrak kendu, osto txikia batu... orrela baizik ezpaita uztan buru onik
Ene ustez, berdin geneza euzkeragaz. Erdal-kutsuko itzak kimatu, mentu berriak txertatu, aztutako zaarrik aski berpiztu... Orduan, sortatxo berezia, iztegi baten bitartez, erriari eskeiñi, euzkeraz esan eziniko itzik ez dala ikus dezan.
Euzkaltzaindiak badu ontan lanik aski. Danon laguntza barik, ordea, naiz ta gogo onez iantziak egon, ezin danera iritxi.
Lurrak golde ta arretuak dagoz. Ekin dagigun ereintzan geren izkeran mintzatzen, alegia.
|