L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Orrila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Euzkel-ikaskintza

 

Belandia'k

 

Iñartzija da iñoren onaren alegetasuna ixatia. Alegekerija ixango dot obeto, iñartzija kerija dalako, geyenetan. Batzubetan gaztelarrak esaten dabena: emulacion.

        Alde onetatik begiratuta, nik beti iñartzija ixan dautset jayotzetiko euzkeldunai, euzkeldun jatorrei, euren amatxu onaen ugutzetan euzkerea edotzi ebenai. Euzkeldun onek euzkeldunak ixatiaren ibazirik bat be eztabe, zori aundi bat baiño. Jaun-Goikua'k emona.

        Nik eztot zori on ori ixan, ezta beste euzkotar askok be. Guk, ostera, zoritxar aundija ixan dogu, ta au da geure asabeak belaunik-belaun euzkeldunak ixanik, geuri erderea bakarrik irakatsi euskubela. Au zorigaiztua!

        Txikijetatik erdeldunak ixan-eta, gastaruan, Sabin'en irakaskintzak bultzauta, abertzaletasunak erazota, euzkeraz ikasten asi gintzan, nekiaren nekez. Nekiaren nekez diñot eta egija da, gero erakutsiko dodan lez.

        Gure gastaroko aldi aretan Bizkai'ko Aldundijak euzkel-ikastola bat Bilbao'n jarri eban eta ara gaste moltzo bat, mutilak eta anderañuak, juaten asi giñan. Baita gastiak etziran batzuk be bixardunak.

Geure irakaslia, ikasle gustijok maitatuba, Bustinza'tar Ebaista «( Kirikiño» ospatsuba) zan.

        Aldi atan, emeretzi urte nebazalarik, euzkel-ikastola atara juatia etzan niretzako ibazirik bat be; baiña beste askotarako bai-zan eragozpidia, ikastola aldiz-atako ordubetan emoten za lako. Nik bai-neban juateko ta ikasteko astija; baiña askok eta askok, euren arazuak eta lanak lotuta, ezin erdu eben.

        Orraitiño, baiña, asko asten gintzazan, baiña gitxi amaitu, ele bat ikasteko biar dan adimen, gaitasun edo trebatasuna danok eztabelako, batez be, ele ori, euzko-elia baxen berezija, gatxa, zaila, zurgarrija ta geltsuba danian.

        Gaitz eta zailtasun orrek ulerkatxak dira euzkeldun jatorraentzako; ezin buruban sartu, eurek eztabelako alegeñik bat be egin amatar elia ikasteko. Eta euzkerea ikasterraza dala erakusteko, ikasi dabenen atzerritarren ereduba ekarten dauskube; baiña orrek moltzo txikerra baiño eztira: erraldoi gelgarriak, kilo erdiko madarijak lakoxiak. Zenbatu egixubez ta ikasiko dozube.

        Baita esaten dauskube be, neska baltz batek, indiatar batek aldi onetan, Amerika'n, euzkeraz ikasi daula, euzkeldunen tartian neskame egonik. Euzko-erdeldunak be, euzkerea baiño entzuten eztan etxe baten ba'legoz, ikasiko eben. Baiña orrek amesak baiño eztira. Zelan euzko-erdeldunek olako bizibidietan jarri? Or dago untzia.

        Eundi erdi bat dala, nik euzkerearen aldez diñardut, aleginalegiñez ta nekiaren-nekez. Irakurten ondo dakit eta idazten naiko ondo. Beintzat nire irakurlerik askok ori esaten dauste. Baiña euzkeraz parra-parra itz-egiten... gaitz.

        Orraitiño, enaz lotsatuten. Eztaust iñok ukatuko Sabin ixan zala euzkereari bultzada aundijena emon eutsona. Argi ta garbi Zaitegi jaunak Paris'en esan eban. Eta ez ikaratu; Sabin'ek ezeban euzkeraz parra-parra itz-egiten... gaitz.

        Campion jauna be etzan euzkel-jakintzan makala. Bere izkinde edo eliztija (Gramatica de los cuatros dialectos vascos) orain arte argitaldu diranen benagua da. Eta ez ikaratu Campion jaunak ezin eban euzkeraz parra-parra itz-egiten.

        Azketzi, baiña ereduz aitatuten dauskubezan atzerritar euzkeltzaliak, jakitun-jakintsubak ixan-arren, euzkeraz parraparra itz-egiten dabenik nik eztot uste.

        Nik diñotzubet, uarrikaspenez —eta azketzi barriro be— gatxagua dala euzkel-ikastaro bat jarraitzia, tximistargizko ikastaro bat, esaterako, jarraitzia baiño.

        Nik bai-dakit euzkeldun jatorrak euren kolkorako esango dabena: Belandia geyentsuba da, ao-berua dogu; naimen oneko euzko-erdeldunak, euzkeraz ikasteko gogua dabenak, biotzindu, bijozkatu egiten dauz, ta adoria kentzen dautze. Ez olakorik: nik emen euzkeldunei bakarrik zuzentzen nayake, euzkeraz idatzirik, gauza onetzaz oldoztu dagijezantzat.

        Geikerija da, ostera, ao-berokerija da —ta ortik dator gero bijotzindutia— erdeldunei euzkerea erraza dala esatia. Euzko-erdeldunei esan biar dautsegu euzkerea euren aberrijaren elia dala, curen guraso ta gurasuen gurasuaren elia dala, ta naiz gatxa dala, oso aberatza dalako alegiña egin biar dabela ikasteko. Baiña orretarako, geronek lagundu biar dautsegu maitero ta ikaspidiak emon eta alkartasuna gertatu.

        Nik euzkeraz ikasten nebalarik, lotsa ixaten nintzan jayotzetiko euzkeldunekin itz-egiñaz: itz bat, aditz bat, edo era bat txarto erabiltzen nebanian irribarrez artzen ninduben.

        Beiñola, euzkeldun-barri-talde bat, Bilbao'ko Campo Volantin'etik euzkeraz jarduten ginyazalarik, ondotik igaroten zan euzkeldun batek esan eutson bere lagunari, erderaz baiña: esos hablan euzkera de gitanos. Ori amaitu biar da.

        Euzkerea ta españerea oso bestelakuak dira, gustiz erabestetuak, bardiñezak, begiz-begi berezijak. Erderaz esango dot: antipodas. Joskerea ankaz-gora, atzetik aurrera ta aurretik atzera. Aditza, ikaslientzat oiñaze garratza, garratza gero, nik dinotzubet egiz!

        Esaterako, euzkeldun jatorrak eztakije verbo transitivo ta verbo intransitivo (aditz igarokorra ta aditz ezigarokorra) zertzuk diran. Biarrik bez. Oldez, berez bananduten dabez, adiraldu-barik. Erdeldunentzat, baiña, au korapiloa

        Gauzak olakoxiak dira. Itxi daiguzan, ba, euzko-erdeldunak bakian, eta ez, batez be, zirikadaz ta ostikokaz erabili. Lagundu bai, euzkeraz ikasten, zubek irakasteko bidiak ba-dozuez. Ez bertan bera laga ta gero ezetzi. Zer egiten dozube zubek, euzkeldun jatorrak, euzko-erdeldunai euzkeraz ikasteko laguntzen? Au be gero ikusiko dogu.

        Baiña atzera goyazan. Era onetan, aitaturiko «Instituto Vizcaino»ko ikastola atatik, urte batzutan, amabiren bat euzkeldun-barri, geyenez, urten gintzan. Niretzako ezta gitxi. Geruago, Bilbao'ko Euzko-Gastedijak, euzkel-ikastolak eratu ebazan, irazan ebazan, ordu egokijaguetan; goxez, arratzez ta gabaz.

        Ikastolaok 600 eta geyagokaz ikaslez asten ziran, danok adorez ta itxaropenez betiak. Euzkel-irakasliak esandako euzkeldunbarrijak ziran, mutillak eta anderañuak. Etzan euzkeldun jator bat be (ta bai-egozan), beronek euzkeraz irakasteko euzkel-iztija ezebelako ezautzen.

        Diñodan lez, ba, ikastolaok adorez asten ziran: lerden eta txairo. Baiña, illabete bi edo iru igazita, urtian-urtian, auteskundiak iragarten ziran: ziñegotzi-auteskundiak edo bestalakuak. Eta orduban, auteskunde-langille-billa. Ezeutsien orduban euzkeldunak ziranez itanduten. Eta ikaslerik onenak eta irakasliak be, ara juaten ziran auteskundiak gertetan, ikastarua lagata.

        Ikastoleak urrituten ziran, eta illabetetan —amabost egun aurrez auteskundia gertatzeko, ta amabost egun atzez ondoriak arakatuteko— auteskunde-langilliak bigurtzen ziran; baiña, oso atzeratuta. Barriro asi biar.

        Batzuk, ori okerkerija zala esan dauste, obia dalako euzkel-ikaskixuna, auteskundia baiño. Baiña ori ezta egi-egija, euzkerea aldeztu ta zabaltzeko, udaletxetan eta aldundijetan geyenen gain ixan biar giñialako.

        Ikastoleak berrasita berialaxe, itxaldijak, itxeikixunak, norberaren irakaskintza, norberaren kultura eratu, zaindu, euzko-antzerkija ta edozelako euzko-jayak, bidezkundiak, batzoki zabalgundiak-eta. Orretarako, izlarijak, abeslarijak, antzezlarijak, dantzarijak-eta, biar ziran. Eta, jakiña! izlari, antzezlari, abeslari ta dantzaririk onenak euzkel-ikasliak ziran... eta euzkel-irakasliak mutil-anderañuak.

        Lan gusti orrek gertetako, amaika batzorde ziran Euzko-Gastedijan, eta beti berberak gintzazan. Lekurik ba'neuko «La Comision del Hiladillo» zuberi aurkeztuko neutzuben, eta barre-algara egingo zenduben. Baiña bakarrik esango dautzubet batzorde orrek, Iñaki Deuna'ren egun baten, Bilbao'ko San Mames landan, 240 ezpatadantzari-talde aurkeztu ebazala, 1920 ezpatadantzarijekin.

        Eta euzkerearen aldez? Bilbao'ko Euzko-Gastedijak egin dauna ikaragarrija da, ta zubek ikaratuko zintzazan bere «Euzkeltzale-Bazkuna»ren barri emoteko lekurik emen ba'neuko.

        Baiña jarraitu daidan. Euzkel-ikastoleak apurtuten ziran, baiña euzkel-ikasle aen semerik askok euzkeraz egiten dabe gaur. Euzkeldun jatorraen semerik askok erderaz egiten dabe.

        Geruago, gudea etorri zan eta aberrija izkilluz aldeztu biar ixan gendun burruka-landa, aran, ibar ta mendijetan. Eta orduban, Euzkadi'ko gudarijei iñok ezeutsen itandu euskeldunak ziran ala ez.. Baiña erdeldun arek erijotzara abestuten juaten jakin eben «Euzko-gudarijak gara Euzkadi azkatzeko...», axia arrotuten euren odol gaste-gorri-zinduaren beruaz, inguruko euzkeldunen lurrian, maitasunez ikaratuta..., eskarpenez betia, bijotz dardaraz, begijak dis-dis.

        Euzkadi'ren aldez, eta beraz, euzkerearen aldez.

        Eurei opaldubak dira Sabin'en itxok: «Ludi onetako bere aberrija azke aldezteko iltzen danari emoyozu Zeuk, Jaunoi, zure aberri betikorra».

        Nik ezautu dot abertzale erdeldun bat, batzorde gusti orretatik igazi zana, orain atzerrijan illa, euzkeltzale aundija zana ta euzkeraz ikasten askotan asi zana iñoz amaitu eziñik aberri-aldezko lanak apurturik. Beiñola Euzkeldun jator batek itandu eutson:

        — Cuantos años hace qne V. es nacionalista?

        — Veinte años.

        — Y no ha aprendido V. euzkera?

        — No, señor; por mi desgracia.

        — Pues entonces no es V. buen patriota.

        Nire aizkide arek negar-malkuak jarijon ebazan, miñez eta amurruz. Etzan bere erruba, ziñez. Euzkerea ezta gaizkatuko eun edo berreun erdeldun ikastiagaitik. Euzkerea ikastoletan eta Ikastetxe nagusijetan gaizkatu biar dogu, epe egokija datorkikegunian, aberri azkatubaren barruban. Aberrija, ba, azkatu biar dogu lenengo.

        Onek eztau esan gura, bitartian eztogula euzkerearen aldez ezer egin biar, ez; Baiña lan au euzkeldunei batez-be dagokigu.

        Beiñola, atzerrijan egozan erdeldun batzuk, France'ko erkijetan sakabanaturik, euzkeraz ikasi gura ebela idatzi eusten, ikaspide bat gura ebela esanaz. Nik orduban eneban ikaspiderik bat be, Bilbao'n «Euzkeltzale-Bazkuna»kuok egin gendubana agortuba egualako. Au zan «Metodo gradual para aprender el Euzkera», ta euzkeldun barririk geyen egin dauna. Orduban, baten bat-edo-bat billatzeko alegiña egin neban. Baiña ezin neban aurkitu.

        Gastioi atsegiña emoteko nik neronek ikasbide bat egin neban arrapaladian: «Metodo para aprender el euskera por correspondencia». Eta ikaskixunak emoten asi nintzan. Ikasle batzuk ixan neuzan, an-emen. Baiña aldi gitxi buru, ondapena ixan zan. Nire ikasliak bananduten asi ziran, batzuk bixibidiaren biarrez bixilekuba aldatzen; bestiok, zegaiti berberaz, Amerika'ra juaten eta bestiok Imperio'ra sartzen.

        Beste gauza bat be nor-edo-nok esan daust: erdeldunak atzerrijan euzkerea ikasi daitekiala, pantzerea ikasi daben lez. Zoritxarrez, atzerrijan, euzkotarren lenengo biarra bixitza irabaztia ixan da, ta andik-emendik ibilli dira txakur galdubak lez. Lana billatu dabenak, pantzetarrakin billatu dabe, euzkeldunen at. Eta ezin iñori eskatu leikio atseden-ordubetan ikaspide bat artu (ikaspiderik ba-dago) ta irakasle-barik euzkerea ikasi.

        Zoritxarrez, eztogu jakin, edo ezin ixan dogu, euzkerea bixitxarako gai edo duin egin. Arana-Goiri'k esan eban: «Para que el Euzkera se levante y viva son indispensables a la vez dos cosas: hacerlo necesario para la vida, en grande o en pequeño circulo, dentro de su propria tierra, y hacerlo apto de satisfacer esas necesidades».

        Paris'en Mendiola jaunak, ondo baiño obeto, esan eban «Gaurko gai askotarako euzkera gai ez da». «Euzkera lotan egon dan bitartean (400 urte), Fisika, Kimika, Soziologia ta beste ainbeste gai sortu dira. Orregaitik euzkera berriztu egin bear da».

        «Izkuntza guztietan bi arpegi agertzen dira, erritarren mintzoera arrunta eta kulturazkoa. Lenengoa bizirik dago; beraz, bigarrena egiteko».

        Orixe da guk atzerrijan egin al ixan doguna, ta egin eztoguna. Noren erruz? Erdeldunaen erruz-edo? Ez, gu euzkeldunen erruz baiño.

        Ez Ikastetxe Nagusijetako bakarrik, umien euzkel-ikastolarako be baiño, idaztijak, ikaspidiak biar doguz, eta eztoguz egin. Noren erruz?

        Ez idaztijak, ezta eurok egiteko ixengadea be (terminologia) eztogu egin. Ikastola-idaztijak egiteko alkartu biar gara ta jakin zelan esan, adibidez: geometria, linea recta, linea quebrada, lineas paralelas, circunferencia, radio, diámetro, tangente, secante, angulo recto, angulo obtuso, angulo agudo, rombo, romboide, trapecio, trapezoide, ta abar, ta abar anei bidar. Ixengada onetzaz danok alkarraituten ba-gara, euzkelgi-batasunian aurrerakuntza aundija egingo gendun. Bitartian, euzkelgi-batasunian adarretatik gagoz, errija dala-ta, baiña errija, euzkel-errija, datorken gixadijarena da, jakitunena.

        Aberkide euzkeldun maitiak: itxi daiguzan betiko eztabaida gogaikarrijak, erdeldunak dirala-ta, ta guazen danok batera, euzkeldunak eta erdeldunak, aberrija azkatzen, bein aberrija azkatuta euzkerea gaizkatuba ixango da-ta.

        Eta Euskadi euzkeldunduba, geuria ixango da!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.