Itz Lauz
Euskerazko idazkiak bertsoetan
Praga'tik
Tauer tar Norberta
Gure euskera maite-maitea bizkortzeko asmoan, Buenos Aires'ko «EUSKALTZALEAK» izeneko Bazkun merezigarriak «Idazkuntza» antolatu zuen 1954 garren urtean.
Zertan datza «Idazkuntza»-ren garrantzia?
Euskaldunak orain-arte geyenetan erdera eralbiltzen dute beren idazkietan euskeraren kaltez. «Idazkuntza»-ren antolatzaleek euskaldunak zirikatu nai ditute beren elkar-idaztean euskera bakarrik erabiltzen. Orregatik idazkien norgeyagoketa bat eratu zuten. Lenengo urteak 1954'gko Euskeraren Egunetik 1955'ko Agorrillaren azkeneraño iraun du.
Euskaltzale sutsu bat naizelarik, pozik artu nuen asmo eder au eta berealaxe asi nintzan bai Euskalerrian bai atzerrietan bizi diren euskaldunei euskerazko idazkiak bialtzen.
Egia esateko, batzuek erantzupenik gabe gelditu dira... bañan beste euskaldun askorekin orain elkar-idazte bizi-bizia dut. Idazki oien bidez badakit zer lan eder egiten duten euskaltzale porrokatuak euskerarenganako maitetasuna piztutzeko.
Nere adiskideen artean batzuek dira, ez bakarrik itz-lauz, bañan neurtitzetan ere, erantzun didatenak.
Argentina'ko Mones Cazon izeneko urian orain bizi den Jaka Kortaxarena tar Txomin euskerazko olerkari ospetsuak idazki eder bat, dana bertsoetan, bialdu dit. Ona emen bere textua:
Aberri maite-maite utzirik
Gipuzkoa'ko Motriku'n bizi den beste adiskide bat, Zeruko Argia'n agertzen diren olerki ederretan bere jayoterriaren edertasunak kantatzen dituen Andonegi tar Xiriako k olerki bat es keini dit. «Gora Euskera» eritzan olerki eder-ederraren bertsoak oiexek dira
Aitorren izkuntz zarra...
Idazkuntza ren lenengo urtean 160 euskerazko idazki bialdu nizkien nere adiskide euskaldunei eta «Txapelduna» izan naiz; Buenos Aires'ko Bazkunak «Omen-bazkide»-tzat izendatu neu.
Zorionik beroenak ar bitza gure adiskide dan Tauer iaunak inoiz ezkera aspertuko esaten: erbesteko zaldun bikain onek erakusbide ederrik ematen digu bere euskaltzaletasuna dala-ta. Azkenengoz idatzi digun idazkia 401'garrena du.
Z.
|