L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Itzuli ondoren

 

Ixilki

 

Sorgin ipuietan izaten diran bezelako amets gozoren bat izan ote dan edo kezka sortuko zitzaidaken, oroitzapen ederrok ene gogoan gogai sakonik utzi ezpalute.

        «Amestegi»ko bastertxo baten ezkutua nuen, ludiaren biotza ikusteko egarria. Paris'tik ekarriak bait-ziran ene aurtzaroko lagun geienak. ¿nork ez du entzun, izen zoragarri au? Zenbat galdera zentzubagekoren erantzuna izan ote da.

        ...Iparr-aizeak, surrumurru urdurikor bat ekarri zidan helarrietara; eta beingoan, dei sakon arek, biotza piztu zidan; erri baten oiartzuna zan, gurearena. Biotzak eraginda oñak igitu zitzaizkidan eta bereala, goiz ederr batean, «Argi-Uri» ren edertasun esangaitz ta neurribagea agertu zitzaidan begien aurrean; Paris «meza baten duin» bazala esan omen zun kondairako jaun arek; bi illebeteko aragi-uzte ta baruak ere balio ditula esango nuke nik.

        Baña, esan dutanez, edertasunok etziran nire oraingo urratzen elburu; besterik zan nire naia: aberri maitearen azkemiña, usteak, asmoak, itxaropenak... nirekin nituan. An, sorterritik urrun aurkitu nun billatzen nun izarra: gure abenda zarraren bizi-naia, euskalerriaren zentzuna, aberriaren geroa; yakitunak eta arruntak, gidari zur eta langille trebe, apaiz ta emakume, zar ta gazte elkartasunik ederrenean aberriaren geroatzaz buruauztean. Askorentzat irakaskizun eta erakuskizun ederra. An ziran oroitzapen mingotzak, kontu emateak, asmoak, naiak, erabaki artzeak eta batez ere Itxaropena. Bai anaiak, badugu bidea, gidari argiak ere bai, goazen aurrera bada. Beti izango ditugu bezkalariak; uste gogorregikoak: ukakor (pesimista) edo baikor izan bear ote giren (lurrean ibiltzeko, eskuin edo esker oña bearrago ote dugun...) gutikeriak. Asmo sendodun gizon eta emakumeak bear ditugu: baikorrak eta ukakorrak, «koxkak», eta «melexak» (Txomin'ek esan oidun bezela) yakitunak eta eztiranak, danak bear ditugu gure arloan, baña yarduna utzi ta lan egiteko.

        ...Gizaldi berriak, gaztedia, etorkizunaren giltza; ¿nola ta norantz doa oraingoa? ene ustez, iñoiz baño elkartuago bide onetik doa.

        Gazte izanik, ondo ezagutzen dut sorterrian bizi dan gizaldi berria, baña ala ere banuen erbesteko euskaldun gazteak ezagutzeko nai bizi bat; eta pozik oartu naiz nola gurekin ditugun biotzez eta gogoz.

        An ezagutu nitun, Txomin, gazteazoa nekatuz, euskerari opatua. Joseba, adiñez mutiko baña senez gizon, eta beste aunitz, soiñez aberritik urrun izan arren gogoz bere barnean diranak; biarko gizonak, laster aberriak deituko ditu beren bear izango bait-da: orduan gertu diranak izango dira erriaren irakasle zur eta gidari zuzenak.

        Aunitz izan bitez.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.