L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Neurtuz—

 

Gabiri'ko baratza

 

Ilaunbe

 

Ludi-barruti, negargarri ziñez,

orixka dager eriotz-miñez;

nazka bai ditu era ez-berdiñez

bare likitsak oben-zikiñez.

 

So zabalera, billalde guzian

(gorriak jo, zomorrok ditu jan)

loretxoak ez-bear zoritxarrez

orrik buruzbe, lorak zimurrez...

 

               * * *

 

Bat-batean, ordea, indar bereziz

apain dakusagu margo orlegiz;

ta ao zuritik legun, bigunkiro

usai onezko ats mee dario.

 

Udaste degu gogo-baratzetan,

lur eze, emakor lora-zañetan;

eguzki epel ortzi zabalean

t'euri naroa garai berean.

 

Ta... gure baratz-loreak bai eder!

Zarrak berritu, gazteak lertzer...

Jainko-iguzki-muñera zillar bitxiz,

lilluratuz oro beren diz-diz.

 

Oraiño zimel genun lora gaxo,

mardulik dakust geroxeago...

Nork azierazo ain bikainkiro?

Nork eman lur eze, azi-giro?

 

Josu zaigu lili oien baratzai;

Berak damaie indartzeko doai;

alda goi-deiaz toki berezira

emen daukagun lorategira.

 

Gogo-erleak geroztik usaira,

loretxoetara jaki-billa;

zeru-intzez jantzitako kulkulun

lorak eztigai goxo bai zizun.

 

               * * *

 

Ara arantza tarteko lora gaxo

Josu baratzaiak nola jaso

usai onezko lora izateraño...

Alakoak bitez zeruraño.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.