Itz Neurtuz
Maitearekin lipart bat
Biurko'tar Jon
Bakarrik nauzu emen piñuen artean;
loretxorik ezta ager nere inguruan,
auen usaia baiñan datorkit nigana
pozez beterik nere gogoaren barna.
Ala, maiteño ori, zaukat nik urruti,
zure usaia, baiñan, biotzak nabari...;
ementxe bazinduket, oi, nere ondoan
zoratuko ninduke zureak orduan.
Begiak itxi ditut..., ixil dut biotza...;
maitearen egoitzak egizko deritza...;
atsegin goxo onek ase dit gogoa,
nerekin bai dut orain zorion osoa.
Non nauzu...? Mendi onen piñuak nora jun
Ez dariote orain usaiak in gurun...?
Au poza...! Zu bakarrik, zu zaitut ikusten...;
denak iges eginda, zu ta biok emen...
Bañan... zer gerta? Nola asi naiz negarrez...?
Dana lengoratuta, (au lana), bearrez...
Or, aurrean lenengo piñuak berberak
eta sudurraraño lenengo usaiak...
Len bezela guzia... (Esna, nekegarri).
Mendian ni bakarrik, maitea urruti...
Zorion ura ametsa besterik ez izan...
Maitea, ager zakida len bai len aldean.
Bargota'n, 1956'ko dagonillaren 28'an.
|