—Olerti / Irisarriren olerkiak—
Zer naiz ni...
Irisarri
Lenago zer izan nintzen ni? —Ezer ez!
zeruko Iaunari zor diot bizia;
Ark eman dit naizen ta dudan guzia,
berak egina naiz, utsa nintzen nerez.
Orain zer naiz? —Orain orobat deus ere ez,
baldin nere gisa banendi utzia;
aurki deus-ezera berriz itzulia,
Iainkoak ezpalit eusten bere-berez.
Gero zer izanen? —Gero gorputz narrats
ilkor au lurpean arren bazka lizun,
auts ustel pixka bat, nardagarri ta sats.
Eta arima? —Ori gerok zer nai dugun:
edo sulezean ileti beltz kirats,
edo zeru goian aingeru argidun.
|