Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954'go
Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti / Irisarriren olerkiak—

 

Memento homo

 

Irisarri

 

Oroit adi, oroit, gizon bizi-lapur,

lur pixkat aizela, autsa ez bertzerik;

oroit adi, epe luzea gaberik

orixe izanen aizela berriz: lur.

 

Baiki, herioa etorriko lapur

gutien ustean, ixilka, gorderik;

lurreko guziei, nai edo ez nairik,

erran bearko bein ta betiko agur,

 

Eztik deusek ere orduan balio,

lur gaineko deusek ezpaitik Herio

atzera bidaltzen, arengana bear.

 

Ots bada, Herio datorren orduan

atzeman ez azan lo itsumustuan,

ago beti erne, ago beti atzar.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.