L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Euskera irudi-bidez

 

A.

 

Euskera Irudi-Bidez. Norbait.-Paris'en 1953

 

Idaztiño au epe laburrean euskeraren iabetasuna iristeko egiña da, lagun-arteko euskerarena alegia. Egungo ikasbide berrien tankeran antolatua, ikasleak irudien bidez izkera ikasi dezan. Esakun bakoitzari irudi bat dagokio, ikasleari belarrietatik ez-ezen begietatik ere, euskera sar dakion. Txalorik beroenak merezi izan ditu liburuxka onek euskalari iakintsuen gandik: Aita Villasante, Altube iauna, Etxaide gazteak, Aspaldiko'k eta beste euskaltzale iakintsu askok esku-zarta ederrak io dizkiote beintzat.

        Ona emen, Ametzaga'ar Bingen, euskal-idazle iaioak, idaztiño orren antolatzalleari zuzendu dizkion itz iakingarriak: «Zerbait esan gogo nizun zure euskal ikasbide berri ortaz. Neretzat, iñoiz ere gure artean egin dan ikasbiderik pratikuena dala diotzut, zentzuz ta oartuki egiña. Ez diotzut gezurrik, nere ikastolan uztarik ederrena bildu dudalako baizik, liburu orren bidez. Amabi biali zizkidaten Paris'tik eta beste sei eskatu nitun geroago, eta ondoren ederrenak ematen ari zaizkit. Gure izkeraren alderako zure atergabeko lana ezpalitz aski, liburutxo apal au-benetan zailla liburu txikiak egitea- aski litzake zure izena beltzaldi ontan euskeraren alde lanean ari diranen buruan ezarteko».

        Beraz, liburutxo au Uruguay'en asi zaigu uzta ematen. Euskadi'n ere, noski, asiko zan oraingo, ikasleak atsegiñez artu oi dutelako eskuartean. Zabaldu bedi liburutxo au, gure euskeraren onerako: orra egille eta argitaratzaleak opa duten irabazi bakarra.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.