Idazti Berriak
Iesukristoren bizitza
Andima'k
Iesukristoren bizitza. Ignatius M.Mazisidor S.I. Donostia 1953.
Liburu mardula benetan aita Manzisidor'ek eman diguna. Ez digu guri bialdu, bañan iritxi zaigu zearka nearka badare. Iritxi ta bertan iarri giñan irakurtzera. Osorik lau ebaingerietatik iasoa esan diteke, noztanka argi-bide batzu emanez. Erriarentzat idatzi du Manzisidor'ek, ain maite dun Euskal-erriarentzat. Esan bearrik ez bere io-muga bete- betean iritxi duanik. Izkera argia ta garbia, Azkoitiko zenbait erri-esakeraz naasia, antzetsuki naasia ordea.
Lendik ere ba'genitun euskeraz Iesu'ren bizitzak; Oiarzabalena, zabal ta sakona, Iraizoz'ena, txukun ta laburra eta orain gogora ez datozkidan beste batzu ere bai. Bañan Manzidor'ek utsune bat bete digu, errikoi ta za bal ari dalako. Atsegiñez irakurriko du liburu eder ori edonork.
Ba'du aipatu bizitzak, Olabide aundiaren kutsurik. Ageri da oso ederki baliatu dala bere egillea Itun-Berria'z. Ortan ez du laidorik, iñola ere. Itun Berria, Iesu'ri buruz ari nai duten euskal idazle guzien oiñarria, iñork baztertu ezin daezaken oiñarri betikorra da izan ere.
Arrigarria benetan Iesulagunen basamortuan orrelako lora ederra garatzen ikustea. Euskal-basamortuan esan nai dut. Bada iesulagunek, ez dute aspaldi, gure aberri izkerarik lantzen, are geiago; ez dute landu nai ere. Luzaro ez dala nere adiskide batek iesulagun bati esan zion: «zuek ez duzute ezer egiten euskeragatik» Erantzuna: «nosotros trabajamos POR DIOS». Ni ere urbillean nengon ta Por Dios'tik asten dan kanta edo ereserkiaren ondorengo itzak geitu nizkion, Oriamendi'koarenak alegia. Orra zer nolako itsutasunean dauden, Manntxi, zure iesulagunak. Euskeraz lan egitea nunbait, txerrenaren alde aritzea da. Ta ala dirudi, bada euskaldun guztiok munduko lau bazterretan zokoratzen zaituzte, zurekin egin duten bezela. Baña etorriko dira euskerarentzat eta Euskadi'rentzat ere garai obeagoak eta orduan izango dira «intziri ta ortz karrazkak». Gure erriak ez ditu aintzat artuko iesulagunak, euskera ta gure erri maitea indar guziekin itotzen ari diralako, Iainkoa aurretik ezarriz.
Ala ere, zuk Manzisidor maite orrek, artu itzatzu adiskide onen zorionik beroenak, eta gure erriak merezi duen neurrian aintzat artuko al du zure liburu ederra.
|