L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Yakintza—

 

Erri-omenaren iturria...

 

Elentxu

 

Yakintzak eman oi du erri aurrerapenaren neurri. Yakintsuek, goiz edo berandu, errien ospea egiten dute; aien arnasak. aien gogoak, beti ere, erriak isasotzen ditu.

        Norbaitek, ori nola liteken, galde dezake, kirolez, folbalez, ukabilketa, lasteketa eta beste indar-neurketaz erriak mozkortuta dabiltzan garai auetan. Bai, alaxe da izan ere. Fubolari, pelotari, korrilari, ukabilkari eta beste edozein motako indarkarien garaian bizi gere. Aien gandik baizik ezin ditekela errien aurrerapenik neurtu esan diteke. Bainan egia besterik da.

        Fubolari, korrilari eta indarkarien aintza, igeskorra da. Aien ospea, egun betekoa baizik ez da, ez du aztarrenik ere uzten aberri-edestian. Zenbait kirolzale purrukatuen buruan bai, ez luzaroko alere. Bitxia litzake, abere-indarrez soilik errien yakin-maila eta aurrerapena neurtuko ba'litz. Bitxiagoa oraindik, indarkari zenbaiten izenez bere yakin-mailaren aundiera sendotu nai lukean erria. Ortik ez da iñoiz ere mundu-aurrerapenik sortu. Gaixoak gu, zaldi-lasterren omenez eta egitez askituko ba'giña!

        Yakintzaren arloa zabal eta muga-gabea da. Or daude philosophuak, or matesilariak, or kimi-lariak, or phisi-lariak. Nik dakita? Nolarebait gizonaren adimena eta antzea azkartu detzaketen ikas-sail guztiak. Iñoiz ere agortzen ez diran iturriak, agortu ere ezin ditezkenak.

        Iturri oietan bear luke erri bakoitzak murgildu, bere ospea, bere aintza gaindegietaraño iasotzeko. Or ematen du erri bakoitzak bere argitasunaren izaria.

        Eta gure erri txiki eta ostikopetu onek bere almenik erakutsi ote du yakintza-bidean? Iñoiz mundu-aurrerapenerako gai zitekean argitasunik sortu ote du?

        Espaini'ko erreinuetan, aurten, Kimi ta Pisi-larien Ikas Batzarra sortu zanetik berrogeitamargarren urtea ospatu dute. Ortarako munduan barreitatuta bizi diran zenbait yakitun ere bildu ditute. Aundikiro goretsi dute Kimi-Batzar orren urteurrena.

        Ori dala bide, Donostia'ko berrikari batzutan gogoz aitortu dute. Euskalerrian, Gipuzkoan alegia, kimiaren oinarriak iarri zirala beste iñun baino lenago Iberi izarokian. Noizbait ere, gure Euskalerri'ko berrikari arroztuek, erabe eta beldurrez bada ere, gure erria aipatzera iarri dira!

        Emezortzigarren mendea zan. Europa'ko zenbait errialdetako yakitunak iakintza bideak barna asiak ziran, natura iakintzetan batik-bat. Ordurarte Theologi eta Philosophiak erretzen zituten iakintsurik aundienen burmuinak. Bainan noizbait, naturak ekar zitzakean aurrerapide eta laguntasunaz iabetu ziran, eta naturaren ixilpekoak aztertzera buru-belarri iarri ziran. Orduan Kimi eta Pisiak, bultzadarik aundiena artu zuten, aurreragoko mendeetan baino aundiagoa. Volta eletrizidadearen zantzuak aztertzera iarri zan, eta aren ondoren beste batzu ere ainbesteko aurrerapenak eta laguntasuna munduari ekarriko zizkion eletrizidadea. Beste sailetan ere, izadiaren izkutuak itzalpetik ateratzen ari ziran. Lurrunaren indarraz iabetu ziran eta indar ori nola menderatu, igi-eta indarr-iturri biurtzeko, ikasten ekin zioten. Geroago agertu ziran trena eta lurrunezko itxas-ontziak.

        Garai artan bertan Euskalerrian ere, gure artean izan dan iakitun-bilzarrik omengarrietana iaio zan, Peña Florida Kondearen argitasun eta adoreak ernerazita. Mende erdiko itzal belunez lausotuta zeuden odukoen adimenak, zer esanik ugari izan zituten iakitun biltzar orren inguruan. Iainkogabeak zirala, Voltair eta Rousseau-zaleak zirala. Geroago ere Españi'n izan dan gizon argituenetarik batek, Menendez Pelayo'k alegia, bere liburu batean gure garai artako iakintsuen aurkako esamesok sendetsi zituen eta onar.

        Bainan iakitun-talde ua, egi eta aurrerapidearen billa zebillan. Erdi-mendeko itzal eta lausoak betikoz gure erritik aiena nai zituten.

        Ortarako mintegi edo seminari aundi bat eraiki zuten Bergara'n. Antxen irakasle azkar zenbait, natura ikertzen asi ziran eta gazten adimenak bidenabar argitzen Naturaren ixilpekoak eguzkitara ekarri nai zituten. Bat, beste guztien artean, bere ikerpenak goraltxatu dute: Elhuyar iakituna, lau belaunetatik euskaldun. Gizon iakintsu onek, bere ikerpenez, Wolframium eta Tugstenium deritzkien metalak atxeman zituen egun ain garrantzi aundiko diran metalak. Eta lan ori Euskalerrian, Bergara'ko Erregemintegian burutu zuen.

        Orra or. Gure erria ere ez da giza-aurrerapidean atzera ibili. Aizkolari, balankari ta korrikalariak bainon garaitxoagorik ere bere erraietatik atera du. Eman zuen bere zantzua, eman zuen bere iakintzaren argitasuna.

        Laburregia izan zan ordea, Bergarako Mintegiaren bizia. Ez zuen betarik izan, bear zitekean neurrian gure erria kultur eta iakinbidean akulatzeko. Alare omen beteena zor diegu gizon aundi aiei alegin guztiak egin zitutelako Euskalerria iakintza argitasunez jazteko.

        Izadi iakintzaz gainera, beste iakin-sail guzietan ere oldartu ziran. Gure euskera ere ez zuten zokoratua utzi. Asmo sendoenak artu zituten beren batzar-agirietan ikus ditekenez, gure izkeraren onerako ere. Agiri aietan ezarri zituten euskal iztegi aundi bat antolatzeko oñarriak. Ezin izan zituten beren asmoak aurrera eraman bañan beren gogo zindoaren eta asmo bikañen lorratzak or gelditu zitzaizkigun.

        Egun bear genuke euskaldunok Bergara'ko Seminari orren arloko ikas iauregi aundi bat, iakintza orotan sartzeko, ikas-sail guztiak zaratu eta ikertzeko. Ba'du argitasun gure erriak, ba du ere ortarako kemena. Ez du ordea, bear-bearrezko duen tresna. gure menperatzaleek ain zitalki ukatzen diguten tresna, Eusko Universitatea alegia.

        Geok sortuko al dugu, yakintza eta euskeraren kabi bero izan dedin.

 

Paris 27-IV-53.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.