L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Yakintza—

 

Izatena ta gertatzena

Sartre, Heidegger, Zubiri

 

Orixe

 

Erruki nitaz, irakurle, zoraldi pixkaren batek artu ba'nau. Oraintsu irakurri dut emen, El Salvador'en zerbaitxo iru pilosopu oietaz, eta idaroki didatena ematera noazu gure izkuntzan. (Ikus ECA, VIII, 75,459).

        IZENAK. Ez iezula muziñ egin idazpuruan ezarri ditudan bi itz oieri. Erri-usaia ba-dute, beintzat, eta erri-erriarentzat ez dan artikulu ontan zilegi ditezkela iduri zaida.

        Gernika aldean, goizean baru-austeko ahamenari «baru-austena» esan oi diote. Gipuzkoan ere entzunik nago an eman «ganau-jatena», JANA edo JATEKOA ordez. Iana aditzarekin nasi diteke, ta LENGOA adierazten luke; iatekoak. berriz, GEROKOA diago. Orregatik aukeratu dut IZATENA, iatenaren antzera, oraiñaldia adierazten dulako.

        EXSISTENTIA. Izen onekin iru gauza gutxienik adierazi nai ukan ditute gure inguruko erriek: 1) gauzaren gertatzea edo gauza gertatzean, —IN FIERI—; 2) gertaturikoan, —IN FACTO ESSE—; 3) izanduna esaten diogun ortan, —IN ESSE PHYSICO—.

        Tomisten ESENTIA PHYSICA ta EXSISTENTIA orobat dirala naiz bi gauza dirala, irugarren erara artzen dute gerta-zale oiek: ni naizana, zu zerana, norbait badana, zertzu guziok ba-gerana, edo latiñ antzeko itz gogor batekin esan, izantasuna.

        HEIDEGGER: Poema egiten ari nintzaneko urte inguru aietan zan. Iaun orren artikulu bat zekarren Madril'go (+-) zeritzaion Aldizkari batek. Ez dakit nola iritxi zan nere zoko artaraiño. Zubiri iaunak españerara itzulia zegon, ain zuzen. Zer pellokeria! esan nun nere kolkorako. Zer eta EZ'etik ezagutzen omen dugu BAI'a. Gizonak bai omen ditu mundu ontan barneko goibelaldi, illunaldi, edo, euskeraz baiñon obeki ezin esan, EZ'ALDI batzuk. Olako aldietan ezagutzen omen du gizonak bere ezereza, ta EZA bera; eta ortatik bestez-beste BAI'a. Iainkoak gorde dezala gure euskera, esan nun, olakokeriak asmatzetik. Egia esan , gizonak aurrerapen aundiak ari ditu bizitarako —eta eriotzerako— iakingaietan, ots, iakinkizun DOI deritzotenetan: Matematikan, Pisikan eta Kimikan. Besterantzean, burutik egiñak daudela esan diteke ele-ederrera ta pilosopira artzen diran geientsuak.

        Eza ez dezakegu asmatu ere soil soillik, zeribait erauntsi gabe; beti zerbaiten eza da: dirurik eza. indarrik eza, zentzurik eza, Alemanek ezago oraindik, «ez naiz prantsesa» t.a. esateko, «ez-prantsesa naiz ni» esaten omen baitute. Ezaldi, tankeraldi, gaixoaldi egoeran asmatu dugun iakintasun ori, gaizgeratxa da. Ongi ian edan ondoren —neurriz, iakiña!— obeki dago gure adimena, ta osasun betean, iakingaieri ekiteko. Erdi-mendeko praile aiek —eta gaur aien antzera bizi diranek— seguru baitzeukaten otordua, ezeren kezka gabe ziarduten adimena iokatzen. Adibidez: «Adan'ek zilborrik bai ote zun? Alde batera bai, gizon guzien eredu baitzan; bestera ez, ez baitzan sabelean egona, ta ez baitzun amagandik iñutu bearrik ukan. «Iainkoa ba-dala ba-dakigu: baiñan adimena iokatzearren, uka dezagun». Ua zan pilosopirako patxara; ez gaurko barne-kezka. batez ere auzien mugan erlisioa ager ba'lerdi. Eta geienetan ageri da, ondorioka ta arrazoiketa asi ezkero.

        Sartzen dituzu beren kuxkuloan, beren baitan, BAITARAKOI edo SUBIECTIVISTA oiek, eta zoratu egiten zaie. Ortatik egungo pilosopi zoroa ta gaizoa, indarrik artzen ez dun ume aula. Aburu bat erori orduko beste bat altxatzen dute. Ioana da Bergson, ioana dago Sartre, ioana diteke luzaro gabe Heidegger, eta ...ez, ez, iraun dezala Zubiri euskaldunak, besteren izkuntzan mintzo ba'da ere. Gauza mardulik eta iraunkorrik atera ba'leza, euskerara biurtuko diogu.

        Heidegger onen aburua labur bezain argi eman baitu Zaitegi iaunak, noan Sartre'rengana. Aldi batez Praintzi artan nazka ematen zun bidez ibiltzeak eta atarira irteteak ere, mundu guzia EXISTENTIALISME ortaz mintzo baitzan, ez-ikasiena ere. Bai eta irri egiteko. Nik irakurririk nedukan apurrean, zozokeri orri etzitzaiola iara eman bear agoten nintzan; baiña gure donostiar aipatu dan Zubiri ere ortan sarrerazi dutela-ta, gai ori euskeraz arrotzea protxuzko litzakela, ona ni ere, zurrunbillo ortan bildurik.

        SARTRE. Bidarrai'n nengola, xuberotar Salaberri batek eman zidan «LE DERNIER LIVRE DE J.P. SARTRE». Artan ematen omen du bere irakaskizunaren muiña. Muiña? Ezur zulubita —nik uste— barnean muiñik gabe.

        Sartre'ren egi oiñarri ez da, berak askotan aipatzen dun au: «izatena lenago da izatea baiño', edo gertatzena lenago dala izatena baiño. Bai, ordea beste au: «Izadian dan oro gertatzena da». Beraz, EXISTENTIALISME ordez CONTINGENTIALISME esan bear luke. EXSISTERE eta CONTINGERE latin zarrean orobatsu ziran; gertatzea esan bear luke. EXSISTERE eta CONTINGERE latin zarreaan orobatsu ziran; gertatzea esan nai zuten. Adiera ontan, ez dezakegu esan Iainkoa gertatzen danik edo gerta-gauza danik, edo, A. Villasante'k liokenez, existitzen danik; bai, ordea. izan ere ba-dala.

        Izanean dan oro gertatzena baldi ba'da, edo Iainkorik ez da, edo guziok gera Iainko. Sartre, gertatu ori,bere buruaren iainkotxo diteke ta bere lege.

        Liburu kaxkarra du nik irakurri ori; oberik ez bide. Nolabaiteko pilosopu orrek ele-ederrera io omen du —ele-itsusira esan— iñon diran ustelkeriak gertalekurako idatziz. Gauza bat du onik: ezker-eskuindarrek egotzi ditioten makarrak, bi sailetan ederki ipintzen ditu, ta bein baiño geiagotan au du erantzuna: «korapillo au askatzen oso neke da». Bejondaikela, motel!

        Egiñik neukan oso lerro gutxitan liburu orren laburtzapena, eta bizkaitar apaiz batek eskatu zidan. Bai ni arritu apaiz orrekin! Zer! eta Baiona'ko Eliz aundi batean, Eneko Gurenaren ospa-mintzaldian, gerta-iakintza ortaz egin omen du berriketa puska bat. Burutik egingo ote zaie gure apaizori ere zozokeri orrekin? — Zaude, zaude. Naparroa Behere'ko Mr. L'ABBE batek au esan zidan, arriturik, sermoi au entzun ondoren: «Egundaino ez dut aditu an bezen laburki eta garbiki «existentialisme» zer den. Eta eskuaraz, oraino». Eta euskera garbiz, irakurle, ez mordoilloz. Baiña, bego, bego, Sartre doakabe ori. .....

        ZUBIRI. Entzute aundiko gizona Europa osoan. Damurik idatzi du españeraz! Aren liburua, NATURALEZA, HISTORIA, DIOS, irakurtzen asia naiz. Irutatik bat doi aztertu dut adiskide aten etxean, al dutanean ondarra irakurtzeko asmoan. Bitartean, artikulu bat etorri zaigu len aipatu Aldizkarian, eta orrek zirikatu nau itzegitera. Zubirik bai, ontzat ematen du gertatzena ez ezen izatena ere. Ezin-gertatuzko dan Iainkoa izakarien artean aipatzen du, obeki esan, izanean diranetan. Heidegger'en ikasle dalarik, irakaslea baiñon areago dala diote; lenik, gizonak bere izatena bestek emanik artua dula aitortzen baitu; urrenik, ori ala izaki, Jainkoagana bidea zabal uzten baitu.

        Baiña, nere ustez gizonaz mintzo dala artu dun oiñarrietako bat koloka xamar dago, irrixtalo dago. Izadia ez omen da gizonaz gaiñera beste zerbait. Gizona ez omen da gizon gogoeman bear gure inguruko zertzuok gabe: «Gutaz landa dagon izadia ez da gertakari soilla; gu geranaren edo gure izateneren zerki, gure izantasunaren puska da». Bear bezain begiratuki azter dezagun, beraren itzak ekarriz:»LA EXTERIORIDAD DEL MUNDO NO ES UN SIMPLE «FACTUM», SINO LA ESTRUCTURA FORMAL ONTOLOGICA DEL SUJETO». SUJETO onek «SUJETO-YO» adierazten du, «SER-HABIENTE» ez menpeko.

        Gero oraino: «Gure ezaguerak dionaz gaiñera, izadia ez da beste zerbait, ez da gutaz-beste dagon izandun bakartia; gu gizonon antolatzean berean gu geranaren zerki edo izan-puska dugu, CONSTITUTIVUM FORMALE» Izkera au eskolastikuena da, ta uler dezagun lenik aien antzera. ESTRUCTURA FORMAL ONTOLOGICA Aristotel'en aburutik artu-esaera du. Gogoan daukazu ark esaten dun «izagaia ta aiza-antza edo izaera». Gure anima, gure gorputzaren izaera da; beraz, izadia gure CONSTITUTIVUM FORMALE dala zer esan nai du? Izadia anima antzo zaigula? — Ez nik uste ori esan naiko dunik, itzek ots ori ba'dute ere.

        Esan dezagun beste erara «QUIDDITATIVUM», ots, izanean gure zerki dala. Nola diteke ori? Elkarki gera, bai, bakoitza bere izandun, ez nor-izan bakarrean, izadia ta gu; bi nortzu gera gutxienik, izadiari nortasun bat egozten diogula.

        Goazan areago. Izadia ta ni —esan bio bakoitzak—beste NI aundiren baten menpeko ote gera? Zubiri iaunak zer esan nai luken, ioan eta billa!

        Oraino: izadia Iainkoagan baldin ba'dago, ta Iainkoa izadian —Zubirik aitor duna—, ta izadi ori gure CONSTITUTIVUM FORMALE, gure anima bezala baldin ba'da, Iainkoa al da gure anima ori, Platon'ek lioken bezala, eta brebat gure anima? Edota Iainkoa ta gu bi GU auek, beste NI aundiagoren baten zerki eta menpeko ote gera? —Ez, iñola ere!

        Gu ta izadia elkarrekiko gera; baiñana ez bata bestearen zerki, ez izandun baten bakarraren zerki. Geienik esan litekena INTEGRALE, ots, osagarri. Ez ta ori ere nor-izan edo zer-izan berean. Ikus zer idaroki didan Zubiri'k ezer garbirik iakin gabe gelditzeko.

        Gizona bereber da nor-izanean —beti Iainkoaren menpeko—, izadia ere bai, nolabait , ots, nortasun bat egozten ba'diogu; bitzu gera ta ez bakarra, bakarka begira bear ez ba'diegu ere. Batez ere Iainkoari egin bear diogu so, «izadian ageri baita eta izadia Argan baitago» Zubiri'ren aburuz.

        Gizona Iainkoagandik esegita dago —lengoek esan zutena—«loturik edo estekaturik» , Zubiri'k diagonez: RELIGADO; baiñan ez da Iainkoa gure zerki, ez gu ere Beraren zerki IZANEAN, ez semautsi geranez bakarrez.

        Izadian bizi gera, zertzuok inguratzen gaitutela, eta, zorigaitzez, etan murgiltzen gerala. Ortan dago okerra, Iainkoagangik aldegiñik. Emagun Zubiri erabat Iainkozturik dagola, izadian Iainkoa ikusten dula ta Iainkoagan izadia. Gizonik geienok ez dugu doai ori, noizpenka oartuz eta baitaratuz baizik.Asis'ek eguzkia anai, otsoa anai ezagutzen zitun, eta zertzuok oro, Iainkoa Aita dugula. Loiola'k egunez au esan oi zien loretxoei makillari eragiñez: «ixo, ixo, ba-dakit «Iainkoa maita ezak» ari zakidatela; gau izartsuan, berriz,: «bai nardagarri zaidala lurra zerura begira!» Alare, beren otoitzaldi gurenena, izadi oni erabat agur egin oi zioten, begiak itxiz, Iainkoarekin bakarrarekin egoteko. Orobat beste iainkozko gizonak oro. Gizona oso Iainkozturik ez baldin ba'dago, Zuribiri'ren aburu ori kaltegarri zaioke.

        Izadia gure menpeko dugu; gu gaitu nagusi Iainkoaz urrena. PODRA HABER COSAS SIN HOMBRES —esan du Zubiri'k— PERO NO HOMBRES SIN COSAS». Alde batera ala da, baiña bestera, gizona zerbait kaxkartu egiten du aitorkizun orrek, gu zertzu oiekin izanean zerki egiteak beiñipein. Izandun gera gu oso osoan, ez erabat izandun, ez izandun biribil Iainkoa bezala; baiña geuron nor-gerana aitortzeko aiña bai. Inguruko zertzuek, agerikook, bai, gure menpeko dirala. Ala diago Iainkoak Dabid'enean: Diranak oro zangopeko eman ditiozu: ardi, bei, basa-eize, eguratseko egazti ta zeruko arrai. Au pilosopi iatorrago derizkiot.

        Gizonari bere inguruekin begi eman bear zaiola. Bai, baiñan, oraingo inguru auekin eta orain dauden bezala? Mundu ontan iraizean gaude, bidez goaz, ez dugu emen erabateko egoitzarik. Beraz, gizonaren pilosopi osoa aztertu nai dunak, asi danetik bukatuko danera aztetu bear du, obeki esan,betidaiño, gizona betikor baita gerokoan, Sokrate'k eta pilosopu garaienek berenezko ezagueraz atzeman zutenez. Oker egin zun Bergson'ek, bera mundura etorri zanetik il zanerañoxe gizona aztertzea. Bere zoro-dantza artan etzun ezer iakin nai, ez asieraz, ez elburuaz. Ba-daki Zubiri'k, milloika aur-Aingeru ioaten dirala amaren sabeletik zerura, mundu au ikusi ere gabe. Aiek beste munduan gertatzean, gizon elduen adimena dute. Zer arr-eman ukan zuten izadi onekin, orain dagon bezala? Aientzat, dagoneko, zerua berri ta lurra berri izango da: « CAELUM NOVUM ET TERRA NOVA». Ez al dira gu aiña gizon? Nola izan ziran gure inguruko zertzuon elkarki?

        Beste gauza bitxi bat arki diteke Zubiri'renean gure adimenak ez dezakela atzeman ONDORIOKA Iainkoa ba-danik. Iainkoa Bera bestera ari da Paul'en bitartez: PER EA QUAE FACTA SUNT INTELLECTA. Ez omen ere dezake ikusi begiz bezala. Iakiña¡ Gure biotzaren zorion-gura ere ez omen da argibide Iainkoa ba-dala argiratzeko. Nola egiztatu, beraz, iakintsuki? Ez bide du adierazten. Mintzo da alare alako asi-masizko Iainko ezaguera batez: EL DESCUBRIMIENTO PRIMARIO DE DIOS. Zer da ori? Gure aiton-amonatxoeri zaiñak ematen diena? Mintza bedi argiago.

        Zubiri'zale amorraturen bat baldin ba'zaitut, irakurle; atera zaite nere buruzki, baiñan euskeraz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.