Euskera
Euskal-izkera
Grezitarren itz-etorria (itzak elkartuz eta aldaskatuz)
O ta O
68. Grezitarren itz-elkartze ta aldaskatzea alderatu dezadan euskaldunenareki.
Lenik, grezierak ba-ditu zenbait itz, eta ez bakan, oker elkartuak; esaterako. philosophia, philologia, philanthropia, aldez-beste onela bear luketenak: sophophilia, Iogophilia, anthropofilia. Ederki emanik daude beste auek: argyrophilia, haimophilia.
Bigarrenik, guk ez baitugu aintzin-ezarki edo preposizio'rik, aien itzak gibel-aldaskaz eman oi ditugu agiz. Lenengo begi-ukaldiz esan diteke, grezitarrek aditz-erroarekin batean iokatzen zitutela PREVERBO oriek: alare, PREVERBO ori ez omen zitzaion elkartzen erroari barne barnetik. Izan ere. aldi-elatza edo AUMENTO TEMPORAL bien tartetik sartzen zuten, eta gaiñera, bertsoetan bakandu ere bai aski maiz bata besterengandik eta izketa askatuan ere. (Ikus LLAVE DEL GRIEGO, Hernández y Restrepo S.I., pág. 399-40, Nota).
Irugarrenik, grezitarrek etzuten beti aintzin-aldaska bat bera erabilten adiera berberean, guk betitsu bezala. Ortatik alako naspidea, latiñean ere bezala, ta aundigoa.
69. DIOSKOROI: Iainko-seme: Iruin-xema. Noren eta nongo da galdea.
OREINOMOS: larreko (larre-iale); larrebei, larrebeor, ORITROPHOS gauza bera da. Aiek ez baitzuten nonGO mailarik, noRI galdezkoan eman oi zuten.
ONOMAKLYTES: izer-eder. Cfr. ele-der.
NOUNECHES: zentzudun. Zer-galdezkoan.
IPHIKRATES: oiu-aundi (oiuZ aundi). Euskeraz gaiñera oiu aundiKO (nolako)? oiuTAN aundi (zertan aundi?).
NYCHTHEMERON : gau-t' egun. Eredu au euskeraz ugari degu: amaseme, urardo, urezti, busti-legorrean, gaur-biarretan. Grekoan ez bezela, ba ditugu bi izenlagun, bi izenorde, bi aditzlagun, bi aditz. bi izen ez ezik. (v. 40).
MEGALOPOLIS: uri-aundi; buru-zuri, begi-beltz, eta abar. Euskeraz aldez-beste egin oi dugu gaur: Urizar, Irizar, Uribarri, Irigarai. Gure itz elkarpide au ez omen da ageri indeuropear deritzaten izkuntzetan. españolean ezik, (barbilindo, carirredondo). Alare Homer'ek ba-derabila PODARKES: oiñarin. Ausaz lenbizian bestera genun guk ere. Aundimendi ta ez mendiaundi (nolako mendi)?
THEOTOKOS: Iainkoseme ( L.Z.); AIGIPOUS: akerroin. Eredu ontan ugari bi izkuntzetan.
THEOTOKOS: Iainkoama.
PHILANTHOPOS, obeki esan ANTHORROPOPHILOS: gizamaite.
Eredu ontan bi sail ditu grekoak: ekiñezko edo ACTIVO ta erasanezko edo PASIVO. Philotheos: Iainkomaitale; theophilEs: Iainkomaitea? Euskeraz ez da garbi ageri. Ba-ditugu ar-ioa (arrak ioa) pasta-ioa (pastak ioa). Baiña nasketa sortu diteke. Oso AURMAITEA da esan oi da (aurrak maite dituna). Gero, PASIVO' zale giñala diote. Aditzan garbi ageri ez ba-da, ez itz elkarketan ere.
Izen eta aditz-izen elkartuak
70. Grekoz bitara dira: zer-galdezkoak eta ezak. Euskeraz ere bai, baiñan ez dute izen-ioku edo deklinazio bera.
a) Bedi, esaterako ALDATU: etxealdatu, zearraldatu, eskualdatu. Batzutan aldatu NAIZ, besteetan aldatu DUT esan bear da, nola gerta. Ez diteke esan tokialdatu DUT aldatu NAIZ ordez; tokialdarazi DIT, bai. Len-elkarkian -Z galtzen da, (tokiz, etxez,eskuz); tokiA aldatu, eskuA aldatu.
b) Gure baitako aditzekin elkartzen ditugu: zaldi ori illeberritu DA, aza burubiltzen asi DA, diruberritu NAIZ, etxean lagunberritu omen ZERATE. Emen ere euskeraz -Z galtzen da agiz (illez berritu, buruz bildu).
Haimorrheo: odola izuri. Olako elkarketarik ez dezagun egin euskeraz, odol-ixurtzailea norbera ez ba'da.Bakoitzak ixurtzen duneko, or daukagu ODOLUSTU da; besteri erazi dionenan ODOLUTSARAZI du.
Olako elkarketa guk aditza iokatuz ez-baiña aditz-izen edo INFINITIVO'an egin oi dugu. Grekoz ere ola obeki: Haimopotes: odol-edate: Agathopoiein: onegite; Phyllologein: ostobiltze, ostobilketa: Phyloporrhein: ostogaltze; Cheirothetein: esku-ezarketa. Zenbait aldiz poliki datorke, baiñan ez agiz: Hypnopoteo: lotarazi.
Aintzin-aldaskak
71. A-: Ez da bereiz erabilten izenen aintzinetik, beste geienak bezala, ta aditzik ez du aldaskatzen ia, izenen aldean.
Zenbait aldiz BILDUMA diago: A-pas: guzi; A-galaktes: ugazanai, bularranai. Gabezko A- esan oi zioten len; orain, berriz, UKATZEKOA; baiña beste sei eginkizun eta adierazkizun ere ba-ditu. Ez gakio beti UKATZE orri lotu bear euskerara itzultzean. Ikus zenbat aldetara saia gaiteken:
72. A- (ukatzekoa): adElos: ez-ezagun; adóxastos: ezusteko: aOrei: ezorduan.
73. A- (gabezkoa) : baga, bage, gabe, -tzaga, -tzaka, tzeke.
APATHEIA: griñagabe.
AGRIOS: elga, eltzaga, eltzeke; 2) polit-urruti. (Tolosa'ko ez-izen bat).
ABOSKOS: larresoil, larregorri
AKNEMOS: zangamotz.
AGRYPNIA: logaldua.
AGERATOS: zarr-urrun.
ATHALASSOS. Gaizki elkartu. Berez ITSASGABEA diago, ta ez itsasoRA gabea.
ATHYMIA: biotz-auleri, ileta. «Atzetik dienak illeta du» (DESALIENTO).
74. A- (urritasuna): Adakrys: negarr-agor, -zail,-gogor.
APISTIA: siñestetxo. Ebangelioan ez da esaten oso siñeste gabea: «Credo Domine» baitiago. «Incredulitas» ori OLIGOPISTIA esan zezaken grekoak.
75. A- (eziñezkoa): Adiegetos: esan éziña. Ez nasi, otoi EZIN aintzin-elkarki ta gibel-elkarki danean: EGIN EZIÑA: iñola ere ez ditekena; eziñegiña: egiten zail dana; eziñesana:Afasia; ESAN EZIÑA: esan ez ditekena.
Abrotos: il eziña, ilezkorra. Itz au eliz-izkuntzan sartua da.
76. A-. (nekezkoa): Obyrseutos: gozakaitz, eztikaitz.
AMALAKTOS: minberakaitz, soraio.
AGRYPNOS: lozail, logogor.
AGELASTOS: irrigogor. Cf. irribera.
77. A- (gai dana): anympheutos: ezkongai.
78. A- (eragiteko): aexO : azierazi; 2) eratxiki.
amelgO: eratzi (beiak). Ietzi ta eratzi biak orabat grekoz ere.
amynO: alderagin, lekutu.
OARKIZUN. Bat, bi, iru, lau , bost, ez dira beti elkartzen beste itzi, edota batzuetan bai, besteetan bai, besteetan ez. Bigarren elkarkian mintzorrik ez dalako edo urrunegi dalako gertatzen da ori: bi-bideeta irubiur, laugain, bostortz.
Izenlagunez eta aintzin-aldaskaz elkartuak
79. Agan-: egi,-xko. Aditz banakak dira oso aditzlagun orrekin eratuak:
AGANAKTEO: asarrexkotu, asarreegitu.
AGANEKTETÓS: aserrekor.
AGANAKTIKÓS: kontentagaitz.
b)..-tsu, tzu, -zu: Agaklés: argitsu.
AGÁKLYTOS: entzutetsu
AGÁSTHENES: indartsu.
80. Anchi-: urbil, -albo: Anchímachos: urbil-burrunkari.
ANCHITHÁLASSOS: itsas-alboko.
Ukabilka izkuntzan erabilten dira urbilburruka ta urrunburruka.
81. Amphi-: biko, bil, -arte: Amphíbolos: bitarako.
AMPHÍALOS: amphithálassos: itsasarteko.
AMPHIGELOS: mugako, mugarteko.
AMPHIGLOSSOS: mintzo-biko.
AMPHITEKOS: sorbazbiko.
AMPHISKIOS: itzaltarteko.
AMPHIBAINO: inguratu.
AMPHIKALIPTO: biribilgatu, bil bil egin.
OARKIZUN. aditzaurreko edo PREVERBO'etan au bakarra da «eragin, erazi» esateko ez darabiltena.
82. Ana-: 1) gora, -ra; 2) bir-; ) -alde; 4) -bana; 5) -ume. Alde guziotara. Asmatu egin bear bakoitzean nola itzuli.
ANABLÁSTEMA: urtume, altxuma.
ANAMESOS: erdiko. -KO onekin aunitz toki-ezarki itzuli detzakegu, grekoek ez baitzuten izen-iokuan oni dagokion aldaskarik.
ANACHOREO: aldegin.
ANABIÓSKOMAI: bi-iaio, sorberritu.
ANADIPLÓO: bapikatu (B.N.) Bat-bikatu, REDOBLAR, EXAGERAR.
ANATHARRNEHO: birbiztu, pizberritu.
Ana-: -erazi: Anabíbatzo: igoerazi.
ANATHALLY: birlorarazi.
ANAMIMENESKO: oroitarazi.
ANAGHORITZO: alderagin, alderazi.
|