Elerti
Arrozpide'tarr Jon il yaku
(Goyan bego)
Abandotarrak
Bizkai'ko Busturia'n jayua, Bizkai'ko Muxika'n urte askotan osagillia ixanik, Bizkai'ko Gernikan il da, larogetabi urte ebazala, bizkaitar zindo ta euzkotar agurrgarrija zan Arrozpide'tar Jon. Osagillia lez, erritar guztijak maite eben, ez bakarrik osagille ona zalako, euzkeldunen aizkidia zalako baño. Arrozpide jauna euzkeldun jatorra zan eta beti euzkeraz egiten eban. Baña ez edozetariko euzkelduna zan, euzkeldun jakintsuba baño. Izlari berotsuba zan eta izkintzokijetan itzegiten ebanian entzule guztijak piztuten ebazan eta oso txalotuba ixaten zan.
Aldi aretan euzkel-izlari ta oleskari errimiak ziran eta errijetako batzarretan Arrozpide jauna, Errenteria'tar Gorgoni, Ibinagabeitia'tar Gal eta Enbeita'tar Kepa'k euzkeraz egiten eben Jel-azija ereiten eta zabalgunde aundija egin eben. Euzkeldun guztijak maitatubak ziran.
Baña Arrozpide'tar Jon etzan euzkel-izlari bakarrik; euzkel-olerkari sutsuba be ixan zan. Olerki asko euzkeraz egin ebazan, baña nik geyen gomutetan dodana da «Euzkotarrak euzkotarrakin», bere aizkide Zabala'tar Aingeru'ri opalduba, bere eztegubaren egunian.
Orrez ganera be, antzerkigilli gorengua ixan zan. Euzkel-antzerki-sariketa baten lenengo sarija atara eban «Meza osteko jaya» eritson bere antzerki batekin. Antzerki ori batzoki batzubetan antzeztu zan eta oso txalokatuba ixan zan.
Beraz, Arrozpide jauna oso euzkeltzalia zan aberrtzalia zalako. Benetako jeltzalia zan, Arana-Goiri'ren aizkide ta jarraitzallia.
Len Euzko-erri ederra, oingo euzkeltzaliak eztabe gomutauko, baña Arrozpide'ren aizkidiak ondo gomutetan dogu. Aldi aretan, 1929'garren urtia zala, Enbeita'tar Kepa oso gexorik eguan, iñok ezekijala, berak ezebalako esaten. Baña Arrozpide'k ondo ekijan eta orduban guri «Euzkeltzale-Bazkuna»koai idazki bat zuzendu euskun esainaz Enbeita il-zorijan eguala, antziñeko eztarri-idorrberija edo gaitzepela eukalako. Eta Enbeita'ren eztarri ederr-bikaña gordetzeko ta osatzeko, biarrezko-biarrezkua zala bere ogibidetik aldendu-erazotia ta atsedendu-erazotia. Enbeita otzaragillia zan eta ezuak kalte aundija egiten eutson. Berialaxe, Arrozpide'ren deyari erantzunik, «Euzkadi» egunerokuak eta «Euzkerea» aldizkingijak arrpide bana idegi eben. Euzkadi'ko erri guztijetatik txindi ugarija etorrten asi zan, eta onelan Enbeita'k bere ogibidia laga al-ixan eban. Eta Enbeita osatu zan eta abestuten jarraitu zan uririk-uri ta baserririk baserri. Ordutik Muxika'ko «urretxindorra» esaten geutson.
Enbeita eskarrona zan-ezkero, orduban olerrki ederr-eder bat idatzi eban guztijoi eskarrak emonaz. Olerki a «Ongillei eskarrak» eritxon.
Guzti ori Arrozpideeki zorr-dautsagu. Baña geyago ondiño be zorrdautsagu, Arrozpide ixan zalako Enbeita'ren zuzendarija ta irakaslarija: euzkeraz, jeltzaletasunez eta olerkiz be, Arrozpide'k eratu eban Enbeita, bere onu zinduakaz. Arrozpide irakasle ona ixan zan, baña Enbeita ikasle obia, berez eukalako bijotzeko zintzotasuna ta adimeneko argija ta zurrtasuna.
Len esan dodan lez, erritar guztijok Arrozpide maite eben, eta orregatik, Primo de Rivera dictadoria jausi zardan, Muxika'n omen aundi-maitekorra egin eutsaen.
Orain Arrozpide'tar Jon il yaku ta negarrez gagoz
«Otoi bat eta gero arrte».
* * *
Eta orain, gomutakiz eta opez, ona emen aitatu dodazan olerki bijak:
(Arrozpide'rena)
Euzkotarrak euzkotarrakin
Askor, altsu ta baria zuan
Eta orain dok estuta dagon
Gexoki, makal, mukerra;
Eta jakiñik, ain ondo
zein dan Erri zar onen zusterra
Eztayogun geuk emon indarrik
Arrtunik bide okerra.
Bai, neure lagun, euzkotar ona
Eta bizkaitar zindua,
Bidaldu eustan idazkitxuba
Zuan aizkide zintzua
Pozez beterik iztekua ta
Pozarren yaukat gogua,
Ba, erein-ezik euzko-azija
¡Kitu geure erri gaxua!
Orrexegaitik euzkel-erritar
Seme zintzo ta zolijak
Egundo etxok laketu-biar
Galtzia beren errijak.
Beroren ele, abendea ta
Ekandu deun on guztijok
Orren irauna debekau-ezik
Jaun-Goikua'ren Lagijak.
Ara, ba, zelan mutil-zar baño
Obe dan ixan senarra,
Neskatillentzat itxi-bagarik
Iñoiz aulako sen txarra:
Ezkondu-guraz ta nogaz ez-ta
Arrotzaz egin-biarra
Edo neska-zar ixan itxirik
Ama ixateko eskarra.
Ara zegaitik ilten dagon, ba,
Gure abenda maitia,
Beren agua jarri dok ija
Euzkera'rentzat mikia,
Eta barrdiña danian gero
Gure ta euren elia,,
¡Agur, euzkotar abenda zarra,
Orban bat bere bagia.
(«La Patria» - 1902-epalla-23)
(Enbeita'rena)
Ongillei eskarra
Maitasunezko
Itz berezijak
Txindor gaxuak
Nai-ditu,
Ongillei neurriz
Eskarrtuteko:
Ezin dauz, baña,
Aurrkitu.
Billa ta billa
Dabillalarik,
Entzun dau Goi'ko
Abotsa.
«Itz berezirik
Eztozu biar:
Onena dozu
Bijotza».
«Zeure bijotzoi
Betor goirantza
Egazkadatxu batian,
Urtzi'k eskarrez
Jantzi dayantzat
Josu'ren Bijotz
Maitian».
«Algustidunai
Dopatsozula
Bijotz orixe
Osuan,
Ordez ongillok
Jarri daizuzan
Zorun-bixitza
Gozuan».
Or yuatzu, ba,
Zeuria da-ta,
Or nire bijotz Osua.
Ixan dayentzat
Zorijon oso
Gozua.
(«Euzkerea» - 1929-dagonilla-15)
|