Elerti
Lafon yaunari ongi-etorria Euskaltzaindian
Krutwig'tar F. K.
Guduek eta gerlek' berez politiko eztiren korporazinoei' beren itzal beltza iaurtikitzen ohi derauete. Hunela bada' Euskalzaindiak ere' e uskararen zaintzeaz landa bertze politikarik eduki-ezarren, gizonen ezin-hulerrtzeak hedatzen dituen ezpaiak ezagutu ukhan ditu, bai eta orain ere ezagutzen ditu.
Ezpaien urtheak iraganaz geroz' Euskalzaindiak' bere buruaren iabearen izaitea erabaki du. Haur ezina zeno' lotan zegoan Akademia. Mundu ko baldintzak' gizonaren duintarzuna zaintzen duten Herri ta Ahalmenen garaitzeaz' aldatu zirenetik' gure Akademiaren berbizteko orduak io zuen Ordu huntan' Akademiak' bere burua spiritu berriaz sorrthu beharr zela erabaki zuen.
Orain Baionan' Euskalzain berri horri' ongi ethorriaren emaiteko bildu gara. Aquitanian iaio zara, Iaun hori! halakotz' euskalduna ta aquitarra den hiri huntarat ethorri gara.
Lurralde bi hoik bethi danik baturik egon dira. Orain bi mila urthe Aquitaniko hizkuntza' Naparroako hizkuntzaren askazia zan, aquitarrak eta euskaldunak herri bat baizik ezpaitziran. Geroz ere Karol Handiaren denporatan' Aquitania ta Vasconia bildu ziran; erromatarren Aquitaniak' lehen Vasconia izan Naparroa' Marka zelarik' Vasconia izena zedukan. Naparroa' euskal erresumarik handiena' Aquitanian iaio zan eta bere eskualde ta zathi handienak Aquitanian ere ba zegozen. Aragoi ta Gaztelako errege Pernanek' gezurrez, maltzurrkeriaz eta zimarrkhuez Naparroa menpetu zuenean' eusko erresuma hunen zathiak' Naparroa Garaia, Naparroa Beherea, Biarnoa, Bigorri, Marsan-Gabardone, Armañaga, Foix, Nebuzan, Domezain eta Labrit ziran. Haur da Aquitania ta Vasconia batera. Eta geroz Naparroako erregeen eskubideak zaindu ta aldeztu zitutenak' aquitarrak ere ba ziran.
Aquitania ta Euskalherria' anaieak dira, etxe batetan bizi diren anaieak bezala, erresuna batetan, Naparroa erresuman bizi izan dira. Erromatarren menpetzeaz' aquitarrek laister ahantzi zuten beren hizkuntza ta latina onhar zezaten; hala halarik Aquitaniko hizkuntzan euskararen oinharrastua ikhus dirogu, bai eta euskarak ere aquitaratik harrtu maileguak daduzka. Aquitania ta Euskalherria' herri bat bi hizkuntzaz da. Orain ere Aquitaniak' «Vasconia» izena ba darama, bere oraiko izena «Gascogne» da ta. Hizkuntza' nazionalitate baten ezagupide nagusiena izana gatik' edozein nazionalitatek bertze ezagupide batzuk ba daduzka (arrazen distribuizinoa, historia, bizitzaren baldintzak, spirituko interesseak eta bertze batzuk) eta ezagupide hauk Aquitaniak eta Eus-kalherriak batera daduzkate. Ba dagoz Euskal-herrian' euskara galdu duten eskualdeak eta ber-hain Euskalherriarenak dira; horrtakotz, neure aburuz behintzat, aquitarrak' euskotarr latindunak direla erran dezakegu. Aquitania' Nabetako, zelhaietako Euskalherria, Euskadia euskaraz izenezta genezake ta Vasconia Mendietako Euskalherria lizateke.
Baldin elkharrtarzun hoik naikhoa ezpa litez' euskararen litteraturaren sehaska Bordalen eduki ukhan dugu; horr gure lehen obrak argitara etho rri baitzethorrtzen. Zu ere' batarzun hunen erakhustekotz zathorrtz, anaieak diren bi lurralde hoien symbola baitzinen Halakotz bizkiak diren lurralde hoien muga-hirian gagoz. Beraz, zein hiri' Baiona baino hobeki, batera aquitarra ta euskotarra den hiri hunen Eusko Museua baino hobea, zein lekhu?
Euskararen iathorriaz ta prestijeaz mintzatu zara. gure hizkuntzaren iathorria bilhatu ta azterrtu' eta nondik dathorren erakhutsi duzun hori. Zure ikherrtzeez' euskara' Kaukasko hizkuntzez ahaiko handia dadukala erakhutsi duzu. Gure hizkuntzaren problematei ekhin zatzaizte ta gure hizkararen norberetarzuna hunela hobeki ikhusi ta erakhutsi ukhan dituzu.
Euskararen ixtudiak zuk eta zure bidean gainti dabiltzen lanez' iakintsunen munduan sarrthu dira. Hunela bada' euskararen etsaiek gure hizkuntza iazarri-arren, euskaldun ephelek euskara utzi-arren, zuk eta zure lankhideek egin duzuen lanez' gure hizkuntza baserritarren eta arrantzaleen hizkuntza baizik etzela uste zutenei' gure euskara Universitateetan ikasteko dignea dela' Phi lologiarentzako zintharri bat dela erakhutsi derauztezue. Zuek hasi zareten bideak, agian, Historiaren Ethnologiaren eta bertze iakintza batzuen problematak argituko bide ditu. Iaphetiten eskolak' Kaukasko hizkuntzak eta euskara' nola askaziak diren erakhutsi derauku; zuk' euskarak' karthwel eta txerkes hizkuntzez dadukan haikoa erakhutsi duzu. Urthe askotan' gure hizkuntzak' iakintsunenetan eta iakintzarentzat eduki behar zuen prestijea goratu ta handitu duzu. Zuk eginikako lana garransi handikoa da, euskaldunik askok' euskara hizkuntza aphala ta interessegabekoa zela' uste zuelakotz' beren nazional-hizkuntza erabilten ezpaitute. Irakur bezate nolakoa den' eta zein handi den gure hizkarak dadukan garransia; iakin bezate guk derabilgun hizkuntza' Goiko Iaunek' mundu huntan' iakintzaren problematetarik asko argi ledintzat' utzi duten altxorra dela! Euskararen mintzatzea edozein gobernamenduk zaindu ta aldeztu behar zukean, Antiqueko harri gomutagarrienak eta monumenta ederrenak zaintzen diren baino gehiago, euskara' menderik mende' bizirik gu ganano ethorri den argibide ta zinezpide bat baita.
Onsa erran duzun bezala' Akademi batek bere burua gana bi motatako iakintsunak deithu behar ditu, zuk' Lafitte aphezarekin «begiztatzaileak» izeneztatu dituzunak eta zuzentzaileak izenezta genitzakenak. Lehenek' erran duzunez' nola mintzatzen den bilhatzen dute; bigarrenek mintzoararen egitamuak zuzendu, artheztu ta normatu nahi ditukete. Eztoa lehenen lana bertzeen kontra. Aitzitik, bi lan hauk batera doaz, normatzal leek ezer ere egin eztezakete, baldin begiztatzaileek' hitzak' hizkuntza biziaren harrtegian bilha ezpa litzate; bainan hauien ekhintza alpherrekoa izanen lizateke' baldin zuzentzaileek, normatzaileek eta ederrtzaileek' herriari iakiduriaz hautatu dirateken erak eman ezpa lietzote; edozein gizonen aburuz' litteratur eta kultur hizkuntzak' iente kaskarrenak baizik eztiren dialektuek baino prestije handiago baitaduka. Hunen egiteko' iakintzak, kulturak eta litteraturak hizkuntzaren athurrburu bizietan edireiten diren formetarik egokienak beretzakotzen ditu. Bi motatako linguista hauien ekhintzak eztira zeiherrak. Begiztatzaileen lana' iakintza hutsaren lana' dateke; bainan hizkuntza baten bizitzatan bertze faktoreek ekhintzen dute, hizkara bizi batetan gizarteko problematek diardute, hizkuntzaren egokera sozialeak batez ere «Nai degu euskararak ez dezan bizi txar eta bearrtsuna eraman, bañan bizi luze ta ospetsua» erran duzu. Haur da euskalzain guztien lehia, Euskalzaindia' euskarak bizi luze ta ospetsu bat eduk dezan' iaio baitzan. Hunen egiteko' euskara' patois bat eztela erakhutsi' eta nehoiz ere patois bat bilhaka eztadin egin behar dugu. Haur gatik, Euskalzaindiak' euskeraren egokera sozialea goititu nahi du, Dauzat Albertek' «La Vie du Langage» izeneko liburuan baitzioan: «Depuis le septième siècle époque où l'équilibre ethnique s'établit dans ces regions le basque et les différents groupes celtiques ont perdu constamment du terrain. Le premier a reculé lentement, tant devant le bearnais que devant les parlers romans d'Espagne». Atzera joaite haur Naparroa Garaian batez ere' nabari zaiku; orain ehun urthe' Iruñaren inguruetako herriak, bai Ipharralderantz, bai eta Hegoirantz ere' euskaldunak ziran; Garix, Ilzarbe, Agoitz, Erronkari, Goñi ta bertze asko' euskaldunak ziran eta orain Auritzen ere euskaraz mintzatzen ezta. Keltoen hizkuntzen egokera aiphatuaz geroz, iarraikitzen da: «Ici, l'élément demographique n'est pas en jeu, car les races celtique et basque sont tout aussi prolifiques que leur voisines; mais les deux autres facteurs se sont coalisés, l'inferiorite sociale du basque, breton, gaelique, etc. étant indiscutable par rapport aux langues romanes et a l'anglais, qui avaient en outre chacune le prestige politique a leur service». Hizkuntzaren egokera sozialea gora dadin' grammatikalari zuzentzaileak dathorrtz' dialektuek demazkiguten formetan' litteratur hizkuntzan erabil ditzakegunak derakhuskigutelarik. Egitamu haukiek litteratur hizkuntza dagite, edozein litteratur edo iratzi hizkuntza' edonun eta edonoiz bethi konventzionalea izanik baita, beruntan zuzentzeko ta normatzeko iskia egon baitago. Dauzatek ere baitzioan bezala: «Mais ce qui sépare plus nettement encore une langue littéraire d'un patois, c'est que l'un est totalement spontané et incoscient, tandis que l'autre subit sur quelques points l'effet d'actions volontaires et reflechies. Ici entrent en scene idées de correction, d'amélioration du langage au regard de l'homme de science, il n'y a pas de locutions vicieuses: toute forme, tout son a sa raison d'etre, dont il s'efforce d'analyser les causes, c'est son roje. Mais on comprend que dans la vie sociale les individus tiennent un autre raisonnement. On conçoit fort bien que le provincial venu dans la capitale cherche à perdre ses locutions de terroir, et modéle son «accent» sur celui de Paris, pour éviter de se singulariser, sinon d'etre tourné en ridicule. L'homme du peuple qui s'eléve dans la hierarchie sociale s'efforcera de perdre la prononciation et les expressions qui dénotent une condition inférieure». Haur da euskararen zorigaitza. Euskaldunik askoren spirituan' euskara hizkuntza aphala dela dago. Aurrephai aizun hunen khentzeko' Euskalzaindiak bere eginahal guztiak egin behar ditu. Hunen egiteko zuzentzaile, litteraturzale ta ederrtizaleek ethorri behar dute ta gure hizkuntza zuzendu ta egokitu. Begiztatzaileek herriaren ithurrburu bizietan ediren dituketen ur sendagarriak' bertzeek destillatzen eta trabailatzen ditute, uretan egoiten dirateken virusak ezerezten' ur hori erabil ahal dadin dagite. Ailitez beren lanak bethi batera ioan! Hunela eusko seme guztiek euskara maitatuko dute ta!
Euskaldun batek bere arbasoen hizkuntza ikasi ta irakatsi behar du, bere nacional-hizkuntza delakotz. Euskalherria maite izaitea ta euskararen ez-erabiltzea eztoaz elkharrekin; euskaraz mintzatzeke eztago euskalzaletarzunik. Euskalherria maite duenak' egin behar dituten gauzetarik lehena' euskaraz mintzo izaitea da. Zergatik, zer dela ta, zerarren humeai euskaraz irakatsi? Zio bat gatik: arbasoen hizkuntza delakotz. Hola holarik ba dagoz bertze zio handi batzuk ere. Euskaraz mintzatzen zen lekhuetan' euskara itzaltzen denetan' hor lurralde hoien semeak gan spiritua itzaltzen da. Ba dirudi euskararen gabe' euskotarrek beren pentsamenduen emaiteko bidea galtzen dutena. Euskalherriaren seme ospetsu oro' euskaldun zan. Ion doni Xabierri, Loiolatar Eneko, Elkano, Unamuno, Garaziko Uhartetar Ioannes, Oihenarte, Zumarragar Aphezpikua, Legazpi, Ertzilla ta bertze asko' euskaldunak ziran. Euskara uzten den lekhuetan' lurra malkhorrtzen bailizatekeien bezala' lenen seme ospetsuak zemazkien lurraldeak' frukturik eztema. Ba dakit aiphatu ditudan euskaldunetan' batzuek idazleak izana gatik erdaraz izkiriatu zutena; bainan burura dezagun' bai eta hunen egiteko ere' eusko lurralde hoiek' euskaldun zireno' mundu guztian ezaguturik diren eusko-seme ospetsuak eman ditutela' eta orain zein malkhor, zein herbal, zein frukturik gabe lurralde hok dagozen! Euskotarrik askok' euskara ta beharrtsua dela dio; berhain eztute gure litteraturaren obrarik irakurrten. Egiatan gure litteratura prantzarakoa baino tipiagoa da: bainan dadukagun litteratura irakur eta argitara ezpa dezagu, tipiagotzen dugu.
Gure litteraturaren obrak argitarazi behar ditugu. Hunen egiteko ziorik asko edukiten daduzkagu. Egun' askotan' euskaldunek elkharri ezin huler liezakeiotela entzuten dugu. Gure obra ederrenen irakurrtearen bidez behaztopo haur laister khen genezake, elkharri hulerrtzeko hizkuntzak litteraturaz iaioten baitira. Orduan' egungo egunotan' askok dadukaten euskararen erabiltzeko ta ikasteko lazturak berez iges eginen luke' ta euskara gure herriaren egiazko hizkuntza izanen lizateke. Gure litteratur zahar liburu haukiek erraztarzun hori dadukate, Euskalherri guztian edozein euskaldunek erraz huler litzakela. Mende hunen idazleek beren liburuetan heuren herrietan, basetxeetan erabilten diren berezdurak eta dialektismuak darabilzkitelarik' antxinago idazleek' euskaldun guztientzako liburuak izkiriatu nahi baitzituten Halakotz hekiek digute gure na-zionalitatearen atxikidura. Gure litteraturaren irakurrteaz ikhusiren dugu zein gai den euskara,, zein zalhoin, zein eder!
Broussain zenak' Akademia iaio ledin' lehen pausu egiten zirelarik Azkue iaunari guthun bat izkiriatu zeraukon eta huntan, Akademiak Euskalherriaren burjesia ta aristokratia, Euskalhe-rriaren intellektuale ta iakintsuak irabazi behar zituela ziotsan, haukiek euskaraz ikas eta erabil lezaten eta beren humeai irakats. Hizkuntza bat bere mugetan atzeratu den-arren, populuak erdararen bat ikasi ta erabli-arren baldin herri baten gizarteko mota kulturdunek' beren nacional-hizkuntza on har eta gora ba dezate' lehen beharbada' iente arruntena baizik etzan mintzoara' nazionalitatearen symboltzat herri guztiaren bihotzetan altxa ba dadi, hizkuntza haur salbaturik egonen da, hizkuntzen bizitzetan' gizartea zuzentzen duten oboek ethorrkizuna determinatzen dute ta. Euskaldun guztiek, kulturdunek batez ere' elkharri bethi euskaraz mintzatu behar deraukote; ber-tzenaz euskara' patois bat bilhakaturen zaiku. Aipathu Dauzatek huni buruz diosku: «Fait très caracteristique: le dialecte tombe au rang de patois. Ces deux mots sont synonimes pour le linguiste. Mais au point de vue sociale, ils expriment une différence considérable. Le patois est un dialecte déchu: il n'est plus écrit, il n'est plus parlé par les classes dirigeantes, il a perdu tout prestige. De plus en plus, le parle populaire est meprisé par le paysan, qui le considere comme un signe d'inferiorite, de bassesse», Zorionez orain dano ere Euskalherria maite duten eta euskara derabilten burjesak eta intellektualeak' ainhitzak dira, bainan eztegu euskara maitatzen behar den bezela' Euskalherriaren burjesik askok erdara behar den baino gehiago baitarabilte. Ba zaiku nabari gure hizkuntzaren arbuiatzaileen lana! «Bien rares sont les régions où le patois est regardé comme un embléme de la petite patrie; encore ce sentiment n'est-il guère que l'apanage des lettrés et d'érudits locaux. Ceux-ci, amoreux du passé, essaient de sauvegarder la langue que leur est chère, un editant des almanachs patois, en inserant des pièces, des articles en idiome du cru dans les journeaux locaux; vains efforts! le paysan a le plus grand mal à reconnaitre sa langue orale....» Ezta naikhoa almanakhen argitaratzea! ezta naikhoa behin berrien euskaraz izkiriatzea! ezta naikhoa populuko euskeraz mintzatzea! Hunela edozein patois tan egin ahal genezake! Euskeraren prestijea handitu behar da, euskaraz guztiok mintzo izan behar dugu! Kulturdunek eta intellektualeek batez ere! Bertzenaz euskararen arbuiazaleek gure kontra buruzagituko dute. Bainan, baldin gure herriko gizarteko mota. urenak euskaldun bilhaka ba ditzagu' gure herriaren buruaren motetatik' Euskalherriko lekhu ta zokho guztietaraino uholde euskalzalea iatsiko da; gure hizkuntza lotan dagoen lekhuetan itzarriko da, utti zituen lekhuetara' itzuliko da, galdu zuena' irabaziko. Bertze thokietan bezela' Euskalherrian ere gerthatuko da. Hunela bada' Euskalherriaren intellektuale, iakintsun edo burjes bat euskaraganatzen dugunetan, euskararen bizitza luzeagotzen dugu ta bere prestijea handiagotzen.
Arlo huntan' iaun horrek lan handia egin duzu. Zurekin euskara Universitateetan sarrtu da. Zure ekhintzak' euskarak zedukan eta orain ere iente kaskarretan batzuetan dadukan vulgaritatearen stigmaren khentzeko asko egin du. Stigma haur albait lehenen khendu behar da; hunelako natu bat' hizkuntza bizi batentzat' Brazileko oihanetan bizi diren basatiek darabilten kurare bezelakoa baita; baldin gorphutz bizi batean sarrtzen ba da, bere eginkuntza' zeluletan ari da ta arhinarhin bere ondorenak sentitzen dira, eden eraile haur harrtu duen gorphutza asphyxiatzen baita.
Euskarak aspaldi danik dadukan eritarzun handiaren khentzeko ekhin duzulako' euskarak behar zuen prestijea eduk ekhin duzulako' Euskalzaindian sarrtzen zara. Izan zakizkigu beraz on-ongi ethorria.
Baionan, 1950-eko Uztailaren 15-garrenean
|