L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Epaila-Yorraila. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Getsemani

«Ligaverunt eum». (IO. XVIII, 12)

Lotu zuten.

 

Ormaetxea'tar Nikola

 

Spiritus oris nostri Christus Dominus, captus est in peccatis nostris, (Thren. IV, 20)

Guk ago-arnas dugun Kristo gure Iauna, gure pekatuz lotu zuten.

 

Loturik eramana da Kedron errekan barna,

auzia garbitu bear duten gaiztoengana.

Salatzaileak an daude zital Iesusengana:

iltzera galduko dute erru gabeko Iauna.

 

Iragarle zarrek oro Zu zinduten aipatu.

Zure arnasak arturik ziran Zutaz mintzatu.

Zu ziñan aien asperen, arnas mintzo ta kantu:

neurtitz ederrez zinduten alde-aurrez ospatu.

 

Gizadi naigabetuak Zu maizenik agoan.

«Iesus» izen au bezainbat zein daukagu gogoan?

«Iesus» erakutsi zigun lenik amak altzoan.

Dugun entzun azken-itza «Iesus» iltzerakoan.

 

Nere biotz onek otoitz mintzo gabe Zu zaitu.

Eztarrian auen zakit, ezpaiñetan erregu.

Asperen negar eta poz, guzietan guzi Zu.

Lotu zindudan!.. Ez nekin zernegin... Iesus! Iesus!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.