L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<eugo1500>— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Epaila-Yorraila. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Getsemani

«Sedete hic». (Mt. XXVI, 36; Me, XIV, 32)

Eseri emen.

 

Ormaetxea'tar Nikola

 

VII

 

Antxe zan. Eseri nengon, naigabetan nintzala,

urbil aski Zuregandik Ikasleak bezala.

Bi begiak elkar-iges, buruz, gogoz, apala.

Nork esan lenengoz ordun entzungo zindudala?

 

Ari nintzan? Xor nindagon? Neronek ez nekian.

Musika bat ezin kenduz nedukan belarrian.

Xor nengola, ta, soiñua ixilazi naiean,

otoitz-ordua goxaro ioan zait ezarian.

 

Begiak xorturik, baña, belarria Zurekin,

askotan zertara gauden ezin dezagu iakin.

Obe genuke Zu suma, gogo, zentzu, denekin;

baña barren erdi-xorak laguntza du batekin.

 

Ordu erdia, ordua, besterik egin gabe;

ez nintzan azkeneraño zer egiten nun iabe.

Alperrik astia galtzen ote nizun erabe;

baña sostean biotza biur zitzaidan labe.

 

Andikan bizkor ieiki naiz. Nonai Zure babesa.

Sendatua sumatzen dut nere kemenik eza.

Xorraldiak indar ori nolatan eman leza?

Indar oien bear nintzan gizon iraun ba'neza.

 

Ordun baitaratu nintzan, musikaren barnean

Zu zintzaidala legunki gordetzen biotzean.

(Zenbait aldiz igalia ezagun axalean).

Ez nengon xor, ez, Zurekin nengon gogo betean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.