L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Epaila-Yorraila. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Getsemani nere min-ondo

 

Ormaetxea'tar Nikola

 

X

 

Miñ-aurrearen ikara! Miñaren larripena!

Miñ-ondo aundiak ba-du atsegin bat ostena.

Min-lekua legunkatuz artzen dan atsedena

esateko bakar da gai miñ aundiz egon dena.

 

Giltzapera nindola esku lotuak burniz,

arren, lasaxegotzeko esatear egon niz.

Makurrago gerta-bildur, ixil iasan dut anitz.

Etziramon goxoa nun, ukaraiak igurtziz.

 

Ez dakit noiz arte, baña iun ziran nere miñak;

Baratzan Iaunaren aien aldean ez samiñak;

bañan Arenak sumatuz esan ditezke ziñak,

miñ-ondoaren goxoa iastatzeko egiñak.

 

Urteroko Garizuman au dut nere xokoa,

zazpi urtez ain samiña, zazpi laukoz gogoa.

Zuretzat izan zan miña, neretzat miñ-ondoa.

Zernai gaitz gerta dakidan, Getsemani'n gogoa.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.