Olerti
Eusko-langilleei oyuak
Argarate'tar Erraimun
XXV. USTELAK ETA GARBIAK
Guda-eraso batean, 20.000 gudari illik gelditu ziran. Ura sarraskia! Buruak, esku ta besoak, odolez eta lokatzez zelayan zetzaten. Ta lurperatzerik ez! Euliak eta egaztiak bai, bazetozten. Urrengo egunean elurrak estali zun zelaya; ta egaztiak eta euliak iges egin zuten. Gudari-gorputzak euriz eta eguzkiz usteltzen asi ziran. Ura ustel-kiratsa, ura ustel-usai naskagarria!
Bost egun ondoren, etorri ziran berriz arranoak eta zakurrak eundaka, buru-ustel bat jan da asemiñez. Illak geroago ta ustelago! Ta zakurrak berak bertan iltzen asi ziran, naskaz. Ta arranoak goyan egatzean, goitik erortzen ziran, naskaz ilik. Ta zelaiari berari ere, naskaldia eman zion ta goragal pitxatu zan, zarratatu zan... ta zirkilluetatik sarraski ustela lurperatu omen zan!
Euzko Langile, zelai orren antzeko dira gizerriak. Il oyen antzeko berriz, zikinkeriz, pekatu loyez nastu ta usteltzen diran gizonak. Ta aragi ustela naskagarria bazaigu, biotz ustelak, loikerien egileak naskagarriago Yainkoari.
Yainkoak gorroto ditu alako erriak eta zearo ondatzen ditu...
Txikitandik ikasi zendun ugoldearen gertaera ikaragarria. Ori aragikeriak erakarri zun. Yainkoak lenen-gizon-emakumeaki esan zien: «Asi ta ugaritu zaitezte». Ugaritu ziran gizonak eta emakumeak; baña zoritxarrez! abereturik bizi ziran, grin gaiztoeri beti makur. Biotz garbirik etzan Noe baizik. «Noe, esan zion, Yainkoak, nere aserre-eguna urbil dago, gizadiaren ondamena badator... Zu, ta zure etxekoak ez, beste guziak itoko dira».
Kutxa aundi bat egin zun ba Noe'k ta bere biotz garbiari esker, bizi izan zan. Gizadi osoa ito zan egun ayetan. Ortaraño gorroto du gizon loitsua Yainkoak! Gaurko egunean zer esan dezakegu, Yainko Jauna, Euzkalerri'ari begira? «Etzaitezte usteldu, zuek beintzat, euzko erriak. Zuek nere euzkaldunak. Zuek, nere euzko Langilleak. Etzaitezte usteldu. Garbi izan zaitezte».
«Nola izan gintezke biotz-garbi, Jauna?
Nere seigarren eta bederatzigarren aginduak beteaz. Ori egin eta garbiak izan zintezke. Itzetan, esate ta egite guzietan garbi izanaz, go goz, asmoz, burutapenez, aragi-kutsu gabekoak izanaz, biotz garbiak izango zerate. Euzko Langillea, biotz garbiak Yainkoa bera lilluratzen du. Adi: Yainkoak gizonentzat ludi ederra, aingeruentzat zeru apaña, baño Beretzat Ama Mari garbi garbia aukeratu zun. Zeru bera baño lilluragarriago zaio garbitasuna.
Zure begientzat ez ote dira eder elur zuriak, ibai ertzeko uxo ega-zuriak, zelai liliz beteak, ta larratzen ari diran arkume garbiak? An egoten naiz, ni beintzat, oek begira tutulurik... Alakoxiak zaizkio Jaunari biotz garbiak.
Baña tamalez, ez dute erriak Yainkoaren itzak entzun nai. Gaur bezin ustelik izan al da noizean lurbirako gizadia? Yainkoaren zigorraldia urbil dago! Orregatik, euria baño izugarrigo diran guda, gose, naspil ta alkarren bekaitzak, gorroto, dollorkeri ta gaitz guztiak badatoz lurrera, lurbira ondatzeko!
Ene Jauna, zaindu Euzkalerria. Yainko maitea, euzko geyenak oraindik maite zaitugu, biotz garbi izan nai degu. Ta Zure zigorraren astiñaldia aldendu zazu gure Euzkalerri'tik, gure erri maitetik! Aldendu arren, Jauna!
XXVI. AURRERA!!!!
Itxas-mutil bati aita itxasoan ito, ta ama samiñez erotu! Ama eroak seme bakarra itxas barearen ertzara eskutik darama. «Semetxo, dio, biotzeko seme maitea, itxasoa laga. Laga beti betiko itxasoa! Itxasoa aldabera da. Itxasoa maltzurra da. Goizean lo dago, ta arrantzaliak on ustez bizkar gañetik dijoazkio kantari, arraiak ostutzera. Arrantzaliak etxeratzean, oartzen da itxasoa ta aoa zabalik, gizon, arrai, ontziak iraintzi! Ordun negarrak ta karraxiak!» Auek ziran ama eroaren itz zurrak.
Itxasoa bare zegon.
Alako batean, ekaitz burrunda ta odei illunak datoz. Arrantzalien biotzetan erio otz ikara. Ontziska bat gora ta bera, gora ta bera, arkaitzetan jo ta espal egiñik itxas sabelera. «Ara nik esana; oi arrantzale gizajoak, arrantzale eroak! Etzera zu iñoiz ere ontziratuko! Ez dezu nai... ez. Goazen urrutira».
Itxas-mutilla zalantzan, ez-bai. Itxasoa maite du; maite-maite. Ama berriz maiteago. «Agur itxaso» esatean, bertan uin baten gañean dator ontzi baten ezpala itxas bazterrera. Aitaren ontzikoa ote da? Jetxi ondarrera, ezpala artu ta iene Yaungoikoa! «En avant» (aurrera) idatzita zekarren ezpalak. «En avant» Aurrera! aitaren ontzi-izena.
Arrezkero, zalantzik ez. Gertu zun babes-txalupa ta aurrera dijoa bakar bakarrik A... Aurrera!
Nare bizi giñan euzkoak orain arte. Itoaldiak gaur inguratzen gaitu. Andik emendik, ekaitza aunditu da ta orru ikaragarriz gure buruetan bertan lertu zaigu. Amaika euzko ondatu dira. Amaika euzko langille galduak dira. Geienak oraindik oyuka gure zai daude... ito bearren... il zorian... azken zurrunketan. Laguntzera ez bagoazkie galduak dira sosolisto-komunisten zurrunbiloetan. Euzko langille! aurrera bildurrik gabe, zure anai errukarriei lokarri muturra luzatzera. Aurrera! alkartasunaren babesean langille guziak batzera, ekaitz erditik ta zurrunbillo guzien zulotik euzkotarrak ateratzera, ito ez ditezen betiko.
Oi Jesu ona! Zurekin goaz euzko langilleok. Zu lemari, gu arraunlari. Zuk itz utsez itxasoa baretzen, aize arroa apaltzen dakizu. Lagun gaitzazu ba, Jesu, langillien zaindari. Zu lemari, gu arraunlari... Aurrera! Euzko langilleok!
XXVII. BAREAK ZAPALDU.
Mutil lotsagabeak, ta bere zikin lodiak beti izan zaizkit naskagarri, iguingarri.
Mutil lotsababea, erri guzietako landarea. Begietatik, itzetik, nunnaindik lizuna dario. Gogo ustela, biotza ximurra, soña simaurtua.
Lantegi inguruan, kale ertzean zutik daude, lanetik etxera datozen neskatxen zai... katu aragikoiak arrai-saltzaleen inguruan bezela. Lantegi ateak iriki ta neskak ageri orduko, onek estul, arek itz zikiñen bat, ta neskatxen atzean, irri ta karkara, ta itxusikerien bat.
Gazte ustelok! Ez al dezute etxian arrebarik? Emakumezkorik? Gazte ustelok! Zuen ama, zuen arreba, gizon galduen jolaserako ta guzien barre garritzat nai ote zenituzteke? Ez det uste. Emakumea, anderetxoa neretzat beintzat ez da barregarri. Lotsa erakutsi bear diogu beti, Yainkoak egiña bai da, ta geroago norbaiten emazte ta ama izatekoa. Emakumeak bere barruan, zeruratu bear duan gogoa badu. Zuk eta nik eta gure amak bezelaxe.
Neska orren aldez Jesukristo gure Jaunak ixuri zun odol oderra. Zorigaiztokoa ogen-bidera neskatxak bultzatzen ditun gaztea!
Lantegira goizero dijoan neska azal-zuri-gorri ori, nere emaztetzat nere umien amatzat Yainkoak damaike. Lantegira dator goizero, bere ogibidea lanean dualako. Zergatik gazte ollarrok, zergatik oien lepotik lanaldian parre ta jolas, itz loi ta urdikeri ta katarren marruak? Zergatik neskatx eder oiek, apal oiek, lotsarasi, atsekabetu? Alako langille mutil txatxuak ikusi ditugu pranko. Euzko langilleak ez degu gaiztakeri ori onartzen. Gurekin batera bizi bearko duan gure maitea aratz eta maratz, soñean eta gogoan txukuna nai degu.
Ta nere eder ori, nere aran eldugabe ori, oskatu naiez dabillen gazte malmutza, nik urrutiratuko det, lore zuri ondotik, bare beltza bezela. Utikan!
XXVIII. MAITASUN GARBIA.
Maitasuna maite ezazu! Maitasuna ez iñoiz ere kutsutu. Yainkoak madari mamian ur goxoa; urrexindorraren barruan biotz abeslaria, gizonaren bularpean biotz maitatia jarri du. Zertarako?
Izan diran ta azken eguneraño izango diran gizon emakume guziak, nai utsez atera zitzakean ezerezetik. «Egin zaitezte», naiko zitzaion. Orren ordez, «Maite zaitezte», esan du. Maitasuna asmatu du, maitasun grabia.
Igandea da. Auzoko baserrira joan da Mikel gaztea, kartetara. Soñeko garbiz, arpegi eder, alai begitartekoa. Negu otzean, sukalde bero artan aztu oi ditu asteguneko naigabeak.
Mirentxu liraña, etxeko kuttuna, aparia gertatzen su ondoan ari da. Ixiltxu baña begi-zoli, orain eltzeari, orain jokalari alaiei begira.
Mikel ta Mirentxuren begiak alkartu dira ain zuzen. Neska liraña bada, mutilla ez gutxigo. Geroztik, eltzeari baño, neskak Mikel'i begiraldi geiago... Ta Mikel'entzat jokua baño, beste zerbait maiteago. Biak, atsegin berriren zirrara berexia biotzean nabari dute; maitasun eztia.
Abar puntako mixurka goxoaren ur-tanta txastatu duan txoriak, ez daki aldegiten. An dabil, joan eta etorri, ur goxo berriro murtxatuaz. Mikel ta Mirentxu aurrerantzian, sukalde epelean, txoria abarrean bezin zoriontzu ziran. Apaiz Jaunak udako goiza argi batean, ezkontza egunean, itz oek esan zizkien: «Azi ta ugaritu zaitezte, zuen seme alabak ongi azi itzatzute».
Ortarako egin du Yaungoikoak maitasuna, ortarako gurasoak, ez besterako. Ezkontza-bizitzan atsegiña ta atsekabea, pozaldiak eta kezkaldiak alkartzen ditu Yaungoikoak. Umien jantzi-bearra, umien ongi azi-bearrak, baten gaxotasuna, bestien. «Nik atsegiñak bakarrik nai ditut; ondotik datozen zoritxarrak ez ditut nai» esaten badezu, Yaungoikoa'ren aurka zabiltza.
Euzko langilleak, Yaungoikoa'ren naia, begirunez, bete ezazute.
XXIX. MAITAKERI USTELA.
Mozart. Izen aipatua, eresgille ospatsua. Ogeta bost urteko zala, itz eder onek idatzi zizkion bere adizkide bati: «Adizkide... Nik ere, grin gaiztoen oyu ozenak zaunka ikaragarriak entzuten ditut nere barruan, nolanaiko gizonak bezin ozen.
Nere inguruko gazte eroak ikusi ditut bide toitsuetan narraztaka. Ez naiz ni bide ortatik ibilliko. Ez naiz gazte zital oien antzeko. Nere biotza, txikitandik Yaungoikoa'ri egotzi diot. Gogo garbitasuna maite det; nere lagun urkoa ere bai ni bezin beste. Ez det nai gazterik loikeritarako. Ziñestu ezaidazu, adizkide: gaurdaño beintzat lotsarazi nazaken maitekeri ustelik ez det neregan arkitu, Yaungoikoari esker... Gañera osasun ederra izan nai det, gorputz sendoa. Ez ala-olako maitakerietan ustela».
Gorputz ustela... ikara zaitezte. Gaurko gazteak, erri askotan, beintzat, zartu baño len ustelik iltzen dira.
Izen gaiztoko etxietan, diru gutxiren ordañez, gazte askok bere soña nornairi, anima deabruari saltzen diote. Mutil gazteak, griñez suturik, atsegin billa, barrenera doaz. Geroago, ezkonduko dira, sendi maitegarri bat egingo dutelakoan; ta gaixo zikiñaren arra bere aragitan bizirik arkitzen dute, emazte gaztearen ta semetxoen ondamenerako. Zorigaiztoko gazte iguingarriak! Onelako gazteak zertarako? Sagar ustelak zertarako? Ikulluan zimaur egiteko. Ez ote obe, maitasun garbia, osasun ederra, soin idartsua, semealaba yayoak?
Bein ni gaixoak ikustera joan nintzan gaxotegi batera. Sendagille jaunak, besotik eldu ta esan zidan: «Etzaitez gela ortara sartu! Or daude etxe gaiztoetan usteldutakoak». Kontuz, euzko langille, kontuz.
Yaungoikoa'ren izenean, zure emazte dan edo izango danaren izenean; zure abendaren izenean... kontuz!
XXX. MAITASUN AZKATUA.
«Emaztea ez da bere soñaren jabe, senarra baño. Ta senarra ez da bere soñaren jabe, emaztea baño»: orra Yaungoikoaren itzak.
Baña Errusia'n orain deabruak agintzen dute. Ta menpekoei agindu berri bat aldarrikatzen die esanaz: «Gizonak! zure ondotik igaro dan neskatx ederra, naiz ezkondua, naiz ezkongabea zuretzat egin dezakezu. Arrapa ezazu. Emakumeak zuen irrits eta griñen betegarritzat, ortarako bakarrik egiñak dira».
Agintariak agindu ta errusitar gaxoak egin. Ortik sortzen diran gaitz negargarriak, nork zenbatu ditzazke?
Mutillak neskatxari:
Nik, emaztetzat nai zaitut.
Oraintxe bear nazu?
Ta auzetxera doaz laisterka...
Egunon, Epaille Jauna. Oraintxe ezkondu gintezke?
Epailleak dris-drast, idazten die izen bat emen, izen bat an... senar-emazte biurtu dira ber-bertan. Noiz arte? Eriotz orduraño? Poxpolo piztua itzali arte.
Ezkontz austerako berriz, ezkontzeko baño lan urriago. Baten gogo utsa, ala naia, aski da. Auzetxeko Jaunari aurkeztu bearrik ere ez. Urrutizkiñez ezkontzauste «dibortzio» nai dut ta kito! Au ez dizut nik orain asmatzen.
Milan'go izparringi baten Kalconi Jaunak, Errusi'tik etorri ondoren, berak ikusitako gertakari au idatzi zun:
«Andre ezkon-berri bat joana zan egun batzuetarako erritik bere basetxe ederrera... Zortzi egun ondoren, etxeratzerakoan, etzuan bere gizona arkitu.
Jauna nun da?, galdegiten dio min-miñez morroiari.
Eta morroi zitalak, irri biurriz: Jauna nun dan? Ezkontzauste eskatu zun urrutizkiñez. Ez dezu emen arkituko.
Emazte berriari, bere gurasoekin aste beteko atseden zoriontsuan zegoanari, beste emakume batengana joan zitzaion senarra».
Zer deritzazute? «Nik ezagutzen det amabost aldiz ezkontzauste eskatu dituan langillea», ala zien Guipova emakumeak, komunisten batzarrean.
Ta «Prawda» izeneko komuniste izparringiak, langille baten izena aipagarritzat dakar... Eun ta emeretzi emazte urte batzuetan izan ditu alako. Beste bi berriz, amar miñotu iraun omen zuten ezkondurik».
Zuri, euzko langille garbi orri, onelakoak aitatzea etzait gogoko; iguingarri zait guztiz. Orrelako bizitz naskagarria gizonena ez ta abereena dalako. Ala ere, inguruan daukagun gaitz zikin ori ta gure ateetan bultzaka dabiltzen gorri oieri gogor eutsi dezaiegun garbiro mintzatuko nazaizu, gero aitzakirik ta zuribiderik ez dezakegun euki.
Goazen berriz, Errusiko maitasun azkatuaren sastegira edo ikullura. Maitasun azkatuaren ustelak «Prawda» komuniste izparringi berak nik baño obeki azalduko dizkitzue. Orra zenbaki batean agertzen dizkigunak.
«Gaur amazazpi urteko neskatxa batek, bere bi semetxoak Mosku-kale erdian, negu gorrian otzez dardaraz betiko utzirik, iges egin du. Nora? Iru senar euki ta laugarrenaren billa, noski. «Emazte gaztetxo bat, aita on eta aberatzen alaba, bide ertzean bakar-bakarrik, gaxo ta zutik egon eziñik arkitu dute. Bere senarrak emazte gaxorik etzuela nai ta «dibortzio» eskatu ondoren beste baten billa dijoa, zaputz-agiriak eskubidea ortarako ematen diolakoan...
«Langille gazte batek kale erdiko elurretan, bear utsean, laga du bere ama zarra... ogirik jateko baizik ez dala-ta».
Zoritxarra benetan, alako abereen artean bizi bear duten emakumeena. Ala ere, emakume errugarri oek beste bizitzaren itxaropenik balu teke? Ez dutelako, egunero egunero bere burua iltzen dute ainbeste neskatxek; batez ere, emezortzitik ogeta bost urterañokoen artekoak.
Oraindaño, Jaunari esker, euzko emakumeak etxe barruan arkitzen dute atsegin eztia; ta alaba-semetxoen maitasunean, samurki, etxeko jar dunetan ari izaten dira. Baña, Errusia'n bere burua iltzen ez dutenak, lan egin bearko, bizi nai badute, gizonen antzera. Ta badituzu bidetarako arriak bere balluz, zatitzen ari diranak. Badituzu emakume argiñak. Badituzu emakume gudariak. Badituzu zubiak berritzen, gerrirañoko uretan sarturik, jardun bear duten emakume gajeak. «Nik ikusi izan ditut, dio Ogonick aldizkingiaren idazleak, 1931-garrengo zenbari batean, nik ikusi izan ditut emakume oiek, basoetako tantai luzeak aizkoraz ebaki, txikitu ta egurra gurdietan metatzen. Orrelako emakume errukarriak ez dut iñoiz ere mundu onetan ikusi... Begiak ditue aurdin, baña gau bezin ilunik. Gazte ta bere izatez sendo, baño lanaren astunaz atxoak bai lira, makur makurrik. Lanaldi gogorrak eta luzeak, goseak, biotzeko illunak zartzen ditu. Ixiltxu dabiltza ta naigabeak ximurtu ditu, aldiak eta beroak gure ganbarako sagar ximelen antzera. Lan ondoren atsegin gutxi. Abesti alairik, iñoiz ere ez. Apari orduan, ogi beltz legerra. Lotara berriz, zubipeko arrikorkoarren gañean, ijitoak bezela... Ogeta bost urteak osatu baño len, irurogei urteko atxoak dirudite».
Euzko langile! Igaz, Donostiko kale batean aspaldi ikusi ez nuan andre batekin top egin nuen... Arpegiz lengoa zan, baña buru barruan guztiz aldatua zeukan mamia; komunista egiña bai zan. Onek ba, begi larriak nigana zorroztuki, esaten zidan erdera garbian: «Euzkalerri ontan ezin diteke bizi. Emengo emakumeak aberatzen eta jauntxoen uztarripean noiz arte bearka degu bizi?... Zoraturik nauka, esaten zidan, zoraturik nauka Errusiko emakumien biziera ederrak...»
Zoratua benetan, euzko andre au!
Yaungoikoak gorde ditzala nere ama ta arreba ta euzkalerri guziko emakume zintzoak gaurdaño bezela.
|