Edesti
Euskaldunak Ipar-Amerikan
Uarrain
Egotik iparreruntz. Amerikaren berri Europa'ko gizonak izan zunez geroz, euskaldunaren joera egoalderakoa izan zan. Joera au etzan go gozka edo atsegiñezko izan soilki. Euskaldunari erdi aldeko eta be aldeko Amerikaren ateak zabaldu zitzaizkan Kokoroa'ko eta eusko-laterrietako Errege'ren bitartez eta euskaldun gazteak upelka Ameriketaratu ziran bide zabal oni atxiki. Arjentina'tik asi ta Mexiko'ra bitarte euskaldunak noranai barreiatu ziran eta oraiñaldian Ameriketako erri askatuetan Euskadi'n bertan baño euskaldun edo eusko-seme geiago daude sakabanaturik. Ameriketako edesti guztia euskal abizen goreskarriaz orniturik dago eta Amerika' ko, erririk geienak beren askatasuna zorr dien Bolibar'tarr Simon ere euskaldunen seme zan. Aintza ta goraipa betiko, askatasun egarria bere zañetako euskaldun odolaren opari izan zun amerikarr buruzagiari!
Iparr-Amerika ingelandarrak beren mende artu zutelako, euskaldunentzat bertoko ateak itxirik iraun zuten, ego-ameriketan barrena gure asabak parra-parra zabaltzen ziran artean.
Ego eta Erdi-Ameriketatik batez-ere euskaldun banaka batzuk iparr-aldera jo zuten, bañan, New-York, Philadelphia eta itsasegiko beste uri batzutan sakabanaturik, etzuten euskaldun-talderik osatu al-izan. Noiz eldu ziran beraz, Laterri-Alkartuetako sartaldera lenengo artzai euskaldunak?
Asiera ontaz gauza jakiñik eztago. Jendearen esa-mesak diotenez, amerikarrak sartaldeko lurretara edatu-bearrez Oregon'era eldu ziranean, luberriaz nausituriko nekazari bat artzaintzarako ogipekoz bearturik arkitu zan. Mexiko'tik elduberri ziran bi gazte ekarri zizkioten, Arrikibarr eta Mendibil abizenez eta auek izan omen ziran artzaintzari lenengoz ekin zioten euskaldunak lurralde aietan.
Ba'dira ere esaten dutenak lenengo euskaldunek California'ko urre-meatzaren otsean iparreratu zirala eta urretko eltzea lurrez biurtu zalarik, aberetaldeak artuta Nevada ta Idaho aldera jo zuten beren bizigaia artzaintzatik atereaz. Auek ordea berri lausoak dituzu, jendearen esamesa utsak, naiz-ta egi-zañetik sortuak izan.
Berri zeatzak Altube'tarr Kepa'rekin asten zaizkigu. Au, Oñati'n jaio zan 1831'garren urtean eta 1850'an, emeretzi urte doi-doi zitularik, ego-Ameriketaruntz erten zan. Emendik California'ra jo zun eta andixe Beñat zeritzan bere anai bati dei egin ondoren artalde ta aberetan asi ziran. California'tik Nevada'ko barrutira aldatu ziran eta oraiñaldian «Askatasun-Ibarra» (1) deritzaion zelaietan jarri zuten oñarri. Altube'tar Kepa'ri goitizenez «Makil-luze» ezarri zioten, luze ta medarra baitzan bera. Onen ondoren euskaldun aldra batzuk etortzen asi ziran eta onelaxe eman zitzaion asiera Nevada'ko euskaldun-gizeliari. Laterri-Alkartuetako euskaldunak Altube' tarr Kepa Aitorr berritzat daukate.
Eskualde ta bizilagunak. Iparr-Ameriketako oraiñaldiko euskaldunak errialde auetan edaturik datzate: Idaho'n: Boise-City, Mountain-Home, eta Shoshone deitu errietan batez ere. Idaho'ko euskaldunik geienak bizkaitarrak dituzu. Nevada'n: Reno, Elko, Paradise Valley eta Winnemueca deritzaten errietan. Nevada'n zazpi erkietako euskaldunak dituzu nasiki. Oregon'en Mac Dermitt deritzan urian eta gañerakoak landetxetan sakabanaturik. Emengo euskaldunik geienak Bidaso'z bestekoak dituzu. Utah'n Ogden'en eta Salt-Lake-City'n eta California'n berriz San Francisco'n eta Los Angeles'en. Reno, Nevada'ren erriburua izanarren California'ko muga-mugan dago eta San Francisco'tik urbil egiten da. Erriburu onen aipamena munduko bazterr orotara zabaldu da. Lurra txiroa ta elkorra izanik turismotik bizi da soilki uri au. Bizilagunetan ezta kopurutsu, 25.000 bizilagun besterik ezpaititu.
Jokoak ateak zabal-zabalik dauzka Nevada'n eta onetxegatik, Idaho, Oregon eta beste auzo laterrietako artzaiak oporralditan Nevada'ra joan oidira beren diruak jokoan alaiki txautzera. Maitakeri-irritsetan dabiltzan jendeak Reno'ra joan oi dira beren sasi-ezkontzak antolatzera eta alkarrekin iguindu diranean berriz legeak ezarritako uztarria urratzera, emen añako erreztasunik ezpaitute iñun arkitzen beren jo-muga dollorrak irixteko. Turismoa ta zillegikeria ditu beraz Reno'k diru-kutxarik iorienak.
Reno'ko hotelik geienak euskaldunen esku dituzu. Naparrak eta Bidaso'z aruzkoak dira orotsuk. Danera, bosteun bat euskaldun bizi dira Reno'n.
Laterri-Alkartuetako saltaldean 18.000 euskaldun bizi dira gora-bera aundirik gabe, erditsu bat bertan jaioak eta beste erdia Euskadi'tik aldatuak. Onelatsu bereizi ditzakegu: Idaho'n, 8.000, Nevada'n, 5.000, California'n 3.000 eta Montana, Utah ta Oregon'en 2.000.
IDAHO'KO EUSKALDUN-TALDEA. Kopuru auek darakuskigutenez, Idaho'ko gizelia degu danetan nagusiena. Bere sortze ta atitzea ren xeetasun zerbait eman dezagun beraz.
Egugiroak aldakizun gogorrak ditu Idaho'n, udaran berrogei mailla uts gañetik egiten baititu eta neguan berriz ogeitamabost utsazpitik. Ezta gero auntzaren gaberdiko eztula! Euskadi'ko egugiro eztiarekin oitua dagonarentzat jipoaldi ederra gero. Etziran berealakoan etorriko noski gure artzaiak aldi-giro latz artara.
Euskaldunak Idaho'ra eldu ziranean, eskualde au lekaro bat besterik etzan, bertan bizi ziran gizeli bakanak, indiar eta mormoitarak, ezpaitzuten lur oni berea ateratzeko kemenik izan. Euskaldunak, berealakoan, artzaintza ta aberetzari lenengo ta nekataritzari ondoren piztualdi ikaragarria eman zioten. Patata kopuru izugarritan ereiten da eta munduko onenetakoa izateko aipua du. Egugiroa legorra izanarren, belarra nun-nai azitzen da eta mendi goitietan batez ere eze ta guria. Bertako mendi-zelaietan aberetalde izugarriak bazkatzen dira. Suge ta otsoak salletan bizi dira zelai ta mendi-zulotan eta onetxegatik artzaiak argi ibilli bear dute arerio gaizto auekin. Larralde latz eta gogorr au aukeratu zuten euskaldun irmo aiek beren bizi-lekutzat.
Idaho'ko eusko-gizeliari sortzea eman ziona Azkuenaga'tarr Andoni izan zan. Jaio, Bilbao'n egin zan 1868'ng. urtean. Txiroa izanik, Ameriketa'ra joatea pentsatu zun dirututa etxeratzeko ustetan. 1887'gn. urtean, emeretzi urteko mutil gordiña zalarik, New-York'eko kaian lurr artu zun. Emendik sartaldeko bidea artu zizun eta al-zun bezela ibillita Winnemucca deritzaion Nevada'ko urira eldu zan. An, artzai jarri zan nagusi baten ogipeko. Urte batzuen buruan artalde bikain bat beretu zun eta urte asko baño len diruturik arkitzen zan. 1901'gn. urtean ezkondu zan, 33 urte zitularik eta oraindik-orain bizirik dirau Aitorr bat bailitzen bere ondorengoaz inguraturik.
Azkuenaga'ren jarraiki bizkaitarr asko eldu ziran Idaho'ra, Markiña ingurutik batez ere. Uri ontakoaz gañera Berriatua, Ereño, Ea, Izpazterr, Arbazegi, Lekeitio, Kortezubi ta alderdi ortakoak asko dituzu. Idaho'rako joerik oldartsuena izpaztertarrak izan dute. Diotenez, erri ontako iru bizilagunetatik bi Idaho'ra aldatu dira, batzuek bertan kokatzeko, bestetzuek diru mordoxka bat eginda erriratzeko ustetan.
Beste izen bat ere aipatu bearrean gaituzu Idaho'ko lurr-artzalleen artean, alegia, Joe Bengoetxea.
Idaho'ko euskaldun taldetan bigarrena, Boise'koa lenengo dalarik, Mountain-Home deritzana da, Boise-City'tik 90 kilometro ingurutsura.
«Lenengo euskaldunak arakotu ziranean dio Arrieta'tar Erramun idazleak Donosti'ko egunkari batean leku bakarti ta malkortsu bat besterik etzan; alabaña, giroz leguna ta zoragarrizko alderdia. Mountain-Home'k Suiza'ko ibarzuloen antza baño geiago Gipuzkoa'ko eskualde orlegi ta eztitsuarena du»
Joe Bengoetxea Nevada'ra eldu zanean Altube'ren ogipeko jarri zan artzaingoan. Joe ordea gizon argia ta sal-erosle trebea izaki ta artalde bat bere kontura arturik Idaho'ra jo zun. Mountain Home'n jarri zizun bere bizitokia eta 1910' gn. urtean «Mountain Home Hotel» izenarekin arrotzetxe eder bat eraiki zizun. Gure gizona zearo dirutu zitzaigun eta Mountain'eko diruetxea eraiki zutenean, Bengoetxea lendakari-urrengo izendatu zuten. Azkuenaga bizkaitarra eta Altube ta Bengoetxea giputzak izan dira iparr-Ameriketako lur artzallerik oldartsuenak eta altsuenak.
Oraiñaldiko belaunaldian eskualde artako gizonik altsuena Legenetxe deritzaion bat da. Roosevelt'en lendakaritzarako azkeneko auteskundetan, Legenetxe'k irauli zitun Idaho'tarren autarkiak Laterri-Alkartuetako lendakari onen alde.
Izkuntza ta oiturak. Lenengo euskaldunak Iparr-Amerika'ra aldatu zirenetik iru belaunaldi igaroarren, sartaldeko euskotarrik geinak euskeraz mintzatzen dira. Oraiñaldiko aurrak euskeraz baño ingelaraz geiago egiten omen dute. Emen ere, Euskalerria'n bezelaxe, gurasoen oztasunak eta zabarkeriak ekarriko du euskeraren galera jokabidez aldatzen ezpa'degu. San Francisco ta Los Angeles'en bizi diran euskaldunen semeak nekez egin bide dute euskeraz.
Euskerarik edatuena Bizkai'koa da. Idaho'n batez ere bizkaieraz egiten dala soilki esan daiteke. Alabaña, Montana'ko euskaldunik geienak giputzak dira ta Oregon ta Utah aldian Bidazo'z besteko semeak bizi dituzu. Californiarrak berriz, Baztan'go euskera xamur ta eztia darabilte geienbat.
Euskalerria'n bezela emen ere ba'daude bertsolariak, Bidaso'z bestekoen artean batez ere. Ontario deritzan errian bertsolari arteko guduak eratzen dituzte. Boise'ko egunkariak tarteka-marteka euskerazko ta gaztelerazko atalak ekarri oi ditu. Gaztelera nolabaitekoa izan oi da, alegia, ingelerazko esaldi ta itzaz lardaskatua. Euskal-atala beste aldizkariren batetik aldatua izan oi da, Eusko-Deia'tik batez ere, oraindik ezpaita sortu an euskal-idazlerik. Ipar-Amerika'ko artzai-semeak! Zuen garaia eldu da euskeraren aldeko guduari ekiteko. Lur-lanetan ari ziñatelarik etzenuten ez betarik, ez euskal-jakintzaren egarririk. Zuen buruak etzeuden ortarako jantziak, lurrari bereak eta bi atera-arteko baizik. Gure baserrietako seme oldartsuak ziñaten eta zuen gogoak etzeuden buru-lanetarako gaituak. Orain, zuetako asko eskolatuak eta jakintzez ornituak zaude. Ekin bada zuek ere euskeraren alde, eusko-seme zeratenez. Danon artean landu, goitu ta goraipatu dezagun euskera!
Emengo euskaldunak itz berriak gazteleratik eta prantzeratik artzen ditugun bezela, aiek inge-leratik artu oi dute. Alaxe, ukabilkari (boxeador) ingeleraz «fighter» esan oi da eta euskaldunak beren gixa euskeratuz faiderlari esan oi dute.
Txistua eta euskal-dantzak ere gordetzen dituzte. Boise-City'tik ogeitairu millara Emmett deritzan erri txiki bat ba'dago. Bertako alkatea euskalduna da, Barruetabeña abizenez, eta onek dantzari-talde polita ba'du neska-mutilletan. Lenago, Laterri-Alkartuetako ikurriña atera oi zuten beren jaialditan, baña orain, argazki batean ikusi dutanez, eusko-ikurriña ateratzen asiak dira. Txistua ta auspo-soñua jotzen dakitenak askotxo dira. Fandangua ta aurreskua dituzte dantzarik ezagunenak. Negu-aldian, Eguberritan noski, «Artzai-dantza» esan oi dioten dantzaldi ederra egin oi dute eta Iñaki Deun egunez euskal-jai ederrak atontzen dituzte. Jai auetan, baserritarrez, dantzariz eta poxpolinez orniturik gurdi zoragarriak atera oi dituzte. Abesbatza bikain bat ere ba'dute Boise'ko euskaldunak. Ba'dituzu zenbait italiarr eta inditar euskaldunakin artu-emanetan euskeraz ondotxo ikasiak. Italiarr emakume askotsu omen dira euskaldunakin ezkonduak eta bi enda auek alkarrekin oso ondo etortzen omen dira. Alabaña, indiarr eta euskaldunak eztira alkarrekin uztartuzale.
«Cowboy»ak izan omen zituzten garai batean euskaldunak beren etsairik aundienak. Euskaldunen artaldeak bazkatu oi ziran larretan ezin zitezkean bazka «cowboy»enak eta alderantziz. Alabaña, «cowboy»aren jantzia beretu du euskaldunak. Texatarr txapela, galtza urdiñak eta sedazko alkandora laukitua erabilli oi dute. Emengo boinarik eztute ezagun.
Euskotarrak eskualde aietan pelota-toki batzuk eraiki zituzten. Alabaña oraiñaldian pelotazaletasuna beraka omen dijoa ta pelota-toki bat baño geiago txetu dituzte.
Ogipeko artzaiak jatenaz gañera berreun dolar irabazi oi dute illeko iru urteko ituntzen ba' dira nagusiarekin eta 225 bost urteko itundu ezkero. Alabaña, ba'dira beren ugazabak 250 dolar ordaintzen diotenak ere. Dolarrak 40 peseta egiten ditu, beraz, artzaiok illeko 8.000 pesetatik 10.000 pesetara irabazi oi dute. Bizimodua ordea Kokoroa'n baño bost aldiz garestiago jo dezakegu. Ortaz, Kokoroa'ko bizi-neurrian 1,600 eta 2,000 peseta besterik ezta. Diruok gorde-gorde eginda lenbailen aberastu ta Euskalerri'ra etorri nai dunarentzako ordea mordoxka ederra da.
Udaran, belarr guri ta ezea azitzen dan mendi goitietan bazkatzen dituzte artaldeak eta neguan bealde legorretara eraxten dituzte. Iru urteko ituntzen danak urtean bi baimenaldi izaten ditu errira jeixteko eta bosturtetarako itunduak lau.
Nortasun bereiziko gizakirik ezta palta eskualde aietan Euskadi'n bezelaxe. Izen-goitiak emengoen gixakoak dituzu. Oraiñaldiko gizaseme batzuk deramazkitenak aipa ditzagun: «Kattua», «Exkerra», «Bermeo-Beltza», «Martin-Gezurr», «Ondarrukiñu» t. a. Azken au, gitarra joka ta amerikarr abestiak kantatzen aritzen dan gizaseme zelebre bat da.
Arregi'tarr Beñat apaiz jauna. Idaho'ko berriak emanez geroz ezin geldi apaiz bikain onen izena aipatu gabe. Eskualde ontako euskotarrak berari zorr diote eguneroko gogo-janaria ez-ezik mundu ontako zenbait estuasunetan aurrera aterea. Izan ere, larritasunean edo bearrean bere etxera urbiltzen zana etzan aterako bertatik pozkidarik edo laguntzik gabe. Neke ta pozaldiak bere artaldearekin eraman nai izan zitun oso-osoki. 1.866 gn. urtean jaio zan Tolosa'ko urian eta 1.889'gn. urtean apaiztu ondoren, ogei urte egin zitun Irura'ko elizaren buru. 1909'gn. urtean Gazteiz'ko Eliz-barrutiko agerkarian Joseph Glorieux Boise'ko gotzaiak Cadena ta Eleta Gazteizkoari egiñiko eskutitz bat agertu zan. Beronetan, Boise'ko gotzaiak euskeraz, prantzeraz eta ingeleraz mintzatzen zan apaiz bat eskatzen zion Gazteiz'koari, Boise'ko uritarr euskaldunak Jaungoikoaren itza ausnartu eziñik geldi etzitezen. Lanbide ederr au betetzeko Gazteiz'ko gotzai jaunak Arregi ta Matxin-andiarena'tarr Beñat apaiz agurgarria aukeratu zun. 1911'gn. udaberriko egun batez erten zan Boise'runtz Tolosa'ko seme leñargi au.
Arregi apaiz jauna sakonki ezagutzen zun Donostia'rr Joxe Mari idazle iaioak, eskualde artako idazle baten itz goreskarriok jasotzen ditu:
«Iñoiz gutxitan ederretsi al izan dute Idaho ta inguruetako euskaldunak bere enda ta erlijiñoko apaiz baten itza. Arregi aitaren etortzea aldi artako Boise'ko gertakizunik aipagarriena izan zan. Jaungoikoa'ren morroi zintzo onek lenengotik ekin zion arduratsu bere lanbide santuari. Euskaldun etxeren batean neke-oñazerik ba'-zan antxe zan luzetsi gabe apaiz jauna sendi aren kotsolagarri. Bere lanerako gogoa ta ardura etzuten eliz-gaiak mugarritzen. Bere jakiteak eta urkoaganako borondate onak laisterr erakarri zitun bere inguru Idaho'ko eta inguruetako jendeak aolku ta zuzenbide eske. Iñor etzan damutan bere kezka edo auzigaia artzai on aren eskutan kokatu ondoren».
Guztiau gutxi bailitzan, Arregi aitak Idaho'ko euskaldunen eleiza irasi zun eta artzaien jauretxe zala gogoan arturik, «Artzai Onaren eleiza» izendatu zun. Jauretxe au euskaldunen artean bildutako diruakin eraiki zuten. Geroztik, eliz onen kerizpean gure euskera maitagarriaren oiartzun eztia entzun oi da ingeles mintzairaz esitutako ugarte txiki artan.
Ogeitabost urtetan etengabeko lana egin ondoren Boise'ko artzaien animetan, Arregi aitak bere burua zarr eta zimel nabaiturik Euskalerri' ra etorri nai izan zun bere azken arnasa ematera ta 1939'ko epaillaren 22'an sortzea eman zioneko urian il zan 72 urte zitularik.
Yankitarren irizpena euskaldunai buruz. Yankitarrak maite-maite dituzte euskaldunak beren langilletasun, pakezaletasun eta zintzotasunagatik. Euskaldunak nekez urratzen dizu legea ta iñoren lepotik odola xurgatuz bizitzea ezta euskotarraren bizilege. Laterri-Alkartuetako zuzentasunari lanbide urria eman oi diote euskaldunak.
Amerikarr baten itzak dituzu: «Zuzen-iturritik dituzte beren gogaiak eta euskaldun sendiok edonungo lagunartearen dedugarri dira. Gure aberriak arrotasunez beterik bere erritarrik onentxuenak bezela begiz-jota ditu. Euskaldun ezpalekoa izatea Arjentina'n bezelaxe Laterri-Alkartuetan ere jendeak goraipagarri irizten du».
Laterri-Alkartuak euskaldun artzaien bearrean daude. Bearr-bearrez euskaldunak nai dituzte, ezpaiditezke auek bezain langille treberik eta erritarr zintzorik beste errietan arkitu.
Laterri-Alkartuak erritz-erakartzea mugaturik dauka ta laterri bakoitzari kopuru jakin bat ezarri dio. Kokoroa'k kopuru au muga-mugaturik dauka, 172 besterik ezpaiditezke sartu urteko. Pat Mac Carran Nevada'ko senadoreak esan dunez, Nevada, Idaho, Oregon eta California'ko laterrietan 1.000 artzai euskaldunen bearra dago.
Noizko bildu milla artzai urteko 172 gizaki bekarrik sartu baiditazke kokoroa'tik?
Onetxegatik, Laterri-Alkartuetako senadoak kopuru ortaz gañera 250 artzai euskaldun erakartzeko legea baietsi du Mac Corran'en eskariz.
Mac Carran ez-ezik bi lagunarte sendo ere ari dituzu artzai euskaldunak ara eraman'naian, Laterri Alkartuetako Artille Eraginzale Batza eta Boise'ko Aberezale Alkartasuna. Bi alkartasunok alegiñetan ari dira urtero-urtero kopuru jakin bat artzai euskaldun aratu ditezen. Laterri Alkartuetako jaurlaritzak batzorde bat garri asmo du Bilbao'n euskaldun artzaiai joanaldirako baldintzak jakin-erazteko. Laterri-Alkartuetako euskaldunen berri xorta mardula bildu degu. Berriok azalekoak, xeetasun eta sakontasunik gabeak dirala aitortzen degu. Ezetasunik gabeak, igarr antxekoak alegia, iduri lekizkio norbaiti. Alaxen da baiki. Berriok eze, guri ta mardul jasotzeko bertara joan bearra nuke ta ango euskaldunen bizikide egiñaz, beren eguneroko mintzaira, oitura, ayurri ta bizi-legea ausnartu ondoren, oraingo aldean bizi ta iori irauliko nuke paperean. Alabaña, nere xedea askoz ere apalagoa izan da, alegia, Laterri-Alkartuetako euskaldun taldeari buruz barautan dagonari zerbaiten berri ematea. Elburu apal au bete dutala uste dut Donosti'ko egunkari batek gai oni buruz argitaratutakoak iturburutzat artuta (2).
Iñoiz Boise'ra ba'nendi eta oporraldi atsegingarri batzuk aberkide deslai aien artean igaro, xeetasunik jakingarrienaz mukurutuko nituzke nere idazlanak emengo euskaldunentzat eta euskaltzaleentzat batez ere. Alabaña, txiro naizenez ez daukat araño aldatzeko dirurik eta gure iorana betetzeke aldendu bearko degu ludi ontatik. Euskaldun anai aiek ezin besarka ditudan ezkeroz nere agurrik xamurrena igortzen diet EUZKO-GOGOA'ren bitartez Euskadi'ko bazterño ontatik.
(1) Indepedence Valley.
(2) Arrieta'tarr Erramun, Donostia'rr Joseba Mirena eta Artetxe'tarr Joseba izan dira idazlan oien egilleak.
|