Olerti
Suzko erreberak (1)
Etxaniz'tar Nemesi
Agur, Euskalerria!
Agur, senideak!
Ameriketan ditut
nik nere bideak;
aruntza narama gaur
animen goseak,
Jaunari eskeintzera
ango lurraldeak.
Ala joan zitzaigun
Mixiolaria,
emen utzirik bere
sendi ta erria.
Su-garretan zeraman
ark biotz guztia:
Jaunaren maitasunez
txit irazekia.
Su-garrak dira berriz
Guayakil-aldetan,
ta Mixiolaria
erre da su artan.
Su batek jarri zuan
an Ameriketan:
beste su batek jarri
du zeru-atetan.
Jaunak eman zizkion
gurutze minberak,
aietan billa zitzan
zeruko aukerak;
ta aren eriotzan
egiñik jaierak,
sutu dizkio Jaunak
SUZKO ERREBERAK.
(1) Fuegos artificiales. Bertso auek Guayaquil aldean il zaigun Maximo Gisasola, euskal-mixiolariari egiñak ditut.
|