Olerti
Gabon-aize
Etxaniz'tar Nemesi
Belen'en Gabon-aize.
Zeruko izarrak, aingeruz nasi,
erretiro txarra dute.
¡Pardel aundiok! Ordu auetan
nori kantatzen zaudete?
Izar txuriak, irri.
¿Ez al-zenekin lendikan ere
gure ibilien berri?
Mundua mundu danetik
beti izan gaituzu gau-txori.
¿Baña Aingeruak nola?
Gaur Jaungoikoak, lurrera jetxiz,
urratu du zeru-sola:
eta zerua zulo artatik
jarri da Aingeru-dagola.
Zeruan ez da gau ta egunik,
an beti da Erromeri
ordu guziak jai berrietan
gauzkate pozez kantari:
ta Aita Jainkoa mai zabalean
degu betiko bazkari.
Gaur Gabon-aize lurrean,
eta Jainkoak zabaldu digu
zerua Belen-aldean
argatik zeru ta lurrekuok
jai degu gau-biotzean.
|