Olerti
Artzai-kanta
Bordatxuri
Nere artaldetako ene bildots-emea,
ez yoan besten larretara, agon nerean.
Iretzat duken beti belarrik xamurrena,
iretzat negutean otalore biguñik.
Erdiragarri gauez ire axanpa samur,
ardiak ausnarrean lo gozo daudelarik.
Ez al-abilen pozik nere larre gozotan?
Deika ote or, nunbait, artzaien bat koipetsu?
Bi begi oiek yaso, ta begira itzan or
gure mendi-zelaiak Yinko Yaunak emanak.
Ez dun ludi osoan oiek aña ederrik;
or duken ao-begi nun bazka yan-ederrez.
Maite-billa ote i? I neretzat artizar,
ta iretzat uztai eder ari naun egiten
ezpel-zuraz, gañea aiztoz txukun landurik;
yarriko diot ere zillar-arran polita.
Ire lepoan duken ereztuna bezela,
dizdiz egiñen baidin artizarra iduri.
Bere soñu zolia entzunen dun mendian,
ta irrikan zegozken beste artzaiak oro.
Atorren ona, agon nere ondoan alai;
izanen gaitun biok zoriontsu bizian:
elkarri maitatuz, poz-neketan lagunkide,
mai batean yan-edan ta berean etzauntza.
Ugalduren ardiak Goikoari baletsa!
artoa ta garia ganbaretan makuru,
apartsu tolarean ardo ta sagardoa,
eta belaunez belaun gu bion yatorria...
|