|
—Olerti—
Il da!
Bordatxuri
Il da. Zuri begi
il-kutxan arpegi.
Adaska zan, lorez
pinpin goiz-izpiez:
aize-osiñak orain
—goiz-goiz oxkirriez—
soil utzi bat-batez.
Bitxia baitzan, lar-
txori urre-zillar:
goian sortua edo
iduri artizar,
dizdiz goiz-iñular...
Il da. Zuri-begi
il-kutxan arpegi.
Amak: «Ura nuen
sabel-zitu lenen;
oñazez aur-izana,
aragi-ezurren
kimu guri, gizen.
Ugatzez altzoan
azia besotan,
seaskan ibilia
neronek kulunkan,
eta orain bertan...»
Il da. Zuri-begi
il-kutxan arpegi.
|
|