Euskera
Juan Yakuzan bixitz oroigarrijak
Emakume batek
Azkengo urte onetan, atzerrijan gazozalarik, aberrtzalerik asko juan yakuz, euzko-jaun agurrgarrijak eta maitagarrijak, itzalgarrijak eta oroigarrijak: Solano, Arzeluz, Arrbeloa, Maurolagoitia, Arana-Goiri'tarr Koldobika, Eizagirre, Errotaetxe, Ziaurritz eta besterik asko, ixendatu ezin dodazanak, ixen-lerrokada aundija ixango zalako, baña neure goguan ondo josijak dodazanak.
Arana-Goiri'tar Koldobika ondiño aldi luzia eztala il yakularik, zoritxarreko izpar bi arrtu doguz, bata Euzkadi-barrutik eta bestia Euzkadi-alde onetatik. Orain egun gitxi dirala, Errotaetxe'tar Iñaki il zala jakin gendun eta egunokaz Ziaurritz'tar Dorota il yaku. ¡Goyan begoz euzko-jaun oroigarrijok!
Arana-Goiri'tar Koldobika, Sabin bere anayarekin, Euzko-Alderdi Jeltzalia'ren iraslia ixan zan eta gero, urte askotan, Alderdi beraren Lendakarija. Errotaetxe be, orain ogeiren bat urte dirala, Euzko-Alderdi Jeltzalia'ren Lendakarija ixan zan. Eta baita Ziauraitz be Euzko-Alderdijaren Lendakarija ixan zan, azkengo urte onetan, Euzkadi'ko gudea asi zanetik ona. Guztijok maitatubak ixan dira, tu guztijen itzalgarrijak, gixon onak eta zinduak ixan ziralako.
Donibane-Loitzun'en ilda Ziaurritz jauna, bere emazte ona ta bere aizkidiak inguraturik eta Donibane'n bertan txadonkixun nagusijak egin dabez bere goguaren aldez. Nik uste-dot oraingo Ziaurritz jauna, nire aizkide aundija ixan zana, Donokija'n dagola, ainbeste maite eban Jaun-Goikua'ren onduan, baña olan eta guztiz be, bere goguaren aldez otoi beruak zuzendu biarr-dautsaguz Goikua'ri.
Aitatu dodazan iru erijotz orrekin Euzko-Alderdi Jeltzalia'k galtze aundija ixan dau, aldi gitxi orretan, ba, iru bixitz oraigarrijak juan yakuz.
Orain, Euzko-Alderdi Jeltzalia Lendakari-barik lotu da, ija umezurtz, eta guk guztijok, bere aizkidia eta jelkidiak, negarrez eta intziriz gagoz. Baña Goiko Jaun Ona'k olan gura-ixan dau-eta, bere naya onesten dogu. Besteren bat bidalduko dausku, arek irurok baxen ona ixango dana.
Azkengo aldi onetan euzko-aberrtzaliok, jeltzaliok, amaibako jasan eta zoritxar ixan doguz ta danak gogo onez eutsi doguz, beste aldi zoruntsubaguak etorriko yakunen ustez ta itxaropenez. Eta etorriko dira, bai bein, Jaun-Goikua eztalako aiztuten Bera maite daben bere seme onakin. Eta gurekin be ezta aiztuko, noski.
Ziaurritz'en emazte onari gure saminoroipena, aren goguaren aldez otoi bat eta ¡gero arrte!
|