Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Yadarka yaunari erantzuna

 

Zaitegi eta Plazaola'tar Iokin

 

Eskerrik asko «Euzko-Gogoa» ri ematen dizkiozun gorespenen aldera. Guzion bearra gdugu goibelaldiak oro aizatzeko. Non-naiko euskal-idazle barreiatuak elkartzea ta guzioi lanera eritea izan dut asmo. Ain zuzen ere, euskal-idazleak oro gogo onez erantzun dute. Lapurdi, Zubero, Naparroa, Bizkaia ta Gipuzkoa elkarturik bizi dira gure aldizkarian. Ori ezin ukatu.

        Aipatzen duzun azuziari buruz, z'zaleak eta s'zaleak euskeraren alde elkarrerazi nai izan ditut. Guziok duzute «EUZKO-GOGOA»ren atea zabalik.

        Nere gardiz, il-edo-biziko auzia dugu euskera irauneraztea. Ortan alegindu bear dugu ikasi ta ez-ikasiek. Gure etsai gorriak elkarturik dira. Gu ere bai elkarturik gera gure izkeraren alde, ordea. Gure askatasun eta izango osoaren urrezko giltza izaki euskera. Bizi geran idazleok idazten eta lanean irauten ba'dugu, gure izkera ez da ilko egundaiño. Geroa gurea izango da noski baño noskiago.

        Yarrai, beraz, ta igorri, oraiñarte bezela, zure idazki mamitsuok, poz-pozik argitaratzen baiditugu.

        Guzion alegiñez euskera zabaldu, edertu ta iraunerazi dezagun.

        Agindu euskeraren alde zure aberkide dan Zaitegi eta Plazaola'tar Iokin'i.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.