Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Eusk, Euskadi

 

Ormaetxea'tar Nikola

 

Idazki agiri ortan, iñolaz ere, ni ukitzen nauzu, Jadarka yauna; nik egotzi bainion gure Artezkari yaunari zertako ipiñi zun Eusko z'rekin, Aldizkariaren azalean. Erantzutera noazu, bada, erro erroti, Yainkoa lagun.

        Eztabaida au euskeraz asi duzu, eta, gora zu! Nork esan du berrogei ta amar urte auetan ezer ez dugula aurreratu? Len beti erderaz ari giñan edo geienetan. Lau katu gerala? —Lengoak ere ala ziran, eta urrengoak ere ez dira asko geiago izango. Erria urrun dago auzi auetatik, eta lau katu euskeraz ari diran bitartean, euskerak iraungo du.

        Goazen auzira. «Baña baten batzuk diozu, oraingo aldijetan Eusko s'gaz erabilten asi dira, bere aldakuntzaren zegaitia erakutsi barik». Ori ez da egia. Euskalzaindiaren izenean Campión yaunak erantzun zien Arana ta Arriandiaga yauneri.

        «Euzko'ren z ori aldatu biar ba da, zergaitik dan jakin biarko genduban; bañan ondiño eztakigu, nik beintzat».

        Bi auzi ditugu emen: 1) eusk ala euzk; 2) eusko ala euska.

        Ez esan neri eusk idazten orain asi gerala. Zuek asi zerate z'rekin idazten. Dexepare ezkero, euskaldunak eta bascoec s orren yabe gera, guziok, bizkaitarrak barne, eta erriak ori gaizki esan oi dunik ez diteke egiztatu. Beraz, ori zuek argitan ipiñi arte, aski dugu lengoan yarraitzea. Asserentis est probare. Oraindik etzaigu ekarri argibide eragingarri bat ere; beraz gu gaude izpidean, zuk edo bestek argitasun berririk ematen ez dun bitartean.

Vascongado ta vasco bereizi bearra daukagu. Baña, zergatik eusko, erdaldunen o orrekin? «Los euzkos?» Zuri bein Arrugain'ek esan zizuna, Sabiñen beraren aburuz gizakiari a ta emaztekiari e baldin ba'dagokio, zergatik ez euska?

        Aldi gitixi ondiño dala, Enrique de Gandía...

        Lan orrek, zuk diozunez, Sabin zanaren lana du oiñarri; beraz, arena aztertzearekin batean emango diot erantzuna.

        Gandia yaunari au eratxiki diozu: «jakintsu gitixago izan ziran Sabiñen z onartu ez ebenak, onartu ebenak baño».

        Amazazpi idazle aipatu dituzu, beren etxean aski aipatuak, sei ezik. Sei oiek, eta beste aldekoak, eta gu ta gure ondorekoak ez gera euskeran jakintsu izango emendik urte batzutara arte: elkarrengangik ikasten ari gera. Arana ta Eleizalde bizi izan ba'lira, onezkero zekiten baño geiago ikasiko zuten.

        Sei oien buruzki ba ditut nik amar. Azkue, Eguzkitza, geroago Altube, (irurak bizkaitarrak), Olabide, Agerre, Intzagarai, Broussain, Agirre, Lhande, Landerretxe; ta geroago Intza, Elizalde ta abar, s'-zale. Beste eundaka euskaldun ba-dira z orri muzin egiten diotenak, idazle ez ba'-dira ere irakurle.

        Eleizalde zanaren itzak dakartzizu: Gora Euzkadi! Gritan miles y miles de Patriotas...» Ez yauna, ez. Guziek s'rekin, Bizkaian ere. Idaztea bat da, oguztea beste bat. Zortzi urtez bizi izan naiz Bizkaian eta beiñere ez dut entzun z'rekin.

        Gudariek ere s'rekin esaten zuten. Euskadiren Yaurlaritza ez da iñortxo gure s ederra kentzeko. Sabin zanaren urrezko itz batzuk ekarriko ditut: «No hay más autoridad que la razón en materia científica...» «La ciencia como tal, es libre; libre es la razón para adquirirla y exponerla».(Endaia'ko itzaldian, 1911'garren urtean.) Argitasun auek eta beste zenbait, «La Academia de la Lengua Vasca, por Euzko», luburutxotik atera ditut.

Eusk eguzki'tik datorrela? Ala uste zun Chaho'k ere; bañan eguzkiari bere z kendu zion, s ezarriz, guri s uzteko; aldez beste, Sabiñek, eguzkiari bere z utzi zion, guri s kentzeko.

        « Es que acaso el público euzkeldun pronuncia claramente ez, ezta ezetz? Por qué no acuerdan esos Señores que quien pronuncia es no escriba ez?» Orra zeure burua zakuan sartu, Jadarka. Bizkaian garbi esan oi dute euskera, eta iñork ezin esan du euzkera.(Esan liburutxoan, 25-19).

        «Su formación es prematura (la de la Academia de la Lengua Vasca)» 8-18.

        Aldizkarietan galdegin baitzuten «Sería conveniente la creación de una Academia de la Lengua Vasca?», ni ez'tarra nintzan. Bildu ditezela, bai, esan nun, euskalzalerik oberenak, eta bein betiko erabaki bezate zorioneko ortografi ori. Ori aski da. Goizegi da iñori irakasle izena emateko ere. Azkue, Altube, ta abar, erriagandik ikaste ari dira. Egia esan: Sabin zana gauza askotan Euskadi'k irakasle du ta izango. Zuek Euskalzaindiari men egin nai ez ba diozute (No hay más autoridad que la razón en materia científica), utzi gu pakean Euzko-Gastedijari men egin nai ez ba'diogu. «La ciencia es libre» (Esan tokian, 13-14).

        Ni ez naiz Alderdiko, ez Euzko-Gastedi'ko, ez iñongo politikako, baña bai euskalzale, bai abertzale ere. Izen ori kentzeko eskubiderik ez duzute zuetako ez danari. Zertako ez duzu, beraz, esango didazu, Euskadi erabilten? Matxinada aurrean ez nun erabili, politika zelako; orain politika orrek auzia irabazi du, —komunistek ere ontzat artzen baitute— ta nere poemak bigarren argitaldirik izaten ba'du, Euskadi ipiñiko ote diodan nago, s'rekin, gauza bera obeki esan baitago. Ez nion ipiñi Euskalerria, berez ez ba'du ere, karliste zipite gaiztoak politika usaia eman ziolako. Gañera, Euskalerria «tierra vasca» da, ez «familia vasca». Orrela esan oi da Naparroan gari-erri, arto-erri, baba-erri.

        Sar gaitezen orain Sabin zanaren argibideak aztertzera. Amasei orrialdetan ematen du Euzko batek (zerau ote zaitugu, Jadarka?), Sabiñen lan luzearen laburtzapena. Argibiderik beiñenak an daude. Gogoan daukat —ni ere «Revista Euzkadi» irakurzale bainintzan—, lan ark etziola nere buruari eragin z'ren alde.

Euzko'k egin laburtzapen ontan, argibide guzien muiña ederki ageri da: «Fundado en este origen de euzko(eguzki'tik) he comenzado a pronunciar y a escribir este vocablo y sus derivados con z; y además, porque esta forma fónica es la que conserva en Bizkaya, Orozko, Amezkoa, Gipuzkoa, nombres indígenas los más antiguos en que se encuentra».(28-15).

        Azken aldean berriro: «Hemos resumido al comenzar este artículo lo que significó euzko, a saber, gente, familia, raza vasca, como en Bizkaya, Orozko, Amezkoa, Gipuzkoa, &. Parece por consiguiente...» Parece ori ez da aitorkizun biribilla.

        Lenbizi, Bizkaian ere Biskaia esan oi duzute, ta Amezkoan «Las Amescoas». Eman dezagun, bertokoek gaizki mingatzen dutela Bizkaian eta Amezkoan. Oraindik ortik azkeneko ondoriora bide luzea dago, ots, izen oiek eguzkiarekin badutela artu-eman. Nik ez dut argi ikusten, ezta erdi-argi ere.

        Areago, Sabin zanak berak etzun oso argi ikusi, eta etzun egi xiur bezala eman. Askotan ekartzen ditu ustekizun adierazten duten esamañak:

        «Ez ha podido provenir de euz». Ditekenetik izanera ez da yauzi egiterik ondorioketa onean. (26-7).

        «¿Cuál es la etimología de euzko (raza vasca?) La que voy a atribuirle no se presenta con la evidencia de era, pero sí como probable...» Ez da, beraz, begietako argia bezain argi ageri, Sabiñek aitortzen duna.

        «Y pregunto: eguzkoa sincopado en euzkoa, no pudo ser el nombre, que, significando el del sol, se diera a sí mismo el pueblo vasco?» (28-3). Ditekenaren arloan ari da or ere, beraz ez dio «ala da ziur».

        «Es que muy probablemente los vascos dieron culto al sol». (29-9). Eiki, ez baiki.

        «Es, pues, inverosimil que este pueblo adorador del sol se llamara a sí misma eguzkoa, el del sol? Beti oiñarri bera: ditekena edo litekena: ez egi ziurra.

        «Sospecho que este nombre Amezkoa se originó de amai-euzkoa o de ama-euzkoa. «Sospecho» ez da egi biribil idukitzea. (29-7).

        «Es probable»(29-19.

        «Es verosímil»(29-23). Egi-antza ez da aski, gu nai ta nai ez erakartzeko.

        «En su origen debió de aplicrse»(30-8)

        «Sentamos la hipótesis»». (31-20).

        Ustekizun onek erdia ustel du.

        «Puede ser residuo...» Ditekena; beti ditekena.

        «¿Cuál de los dos orígenes es el más verosímil?»(31-33). Egi-antza? Ez da, beraz, egi biribilla.

        «Nos dan indicios casi ciertos».(32-3).

        Zantzua ez da aski; obe da basurdea.

        «Dando por supuesto».(32-13).

        Eman dezagun. Artu nai dunarentzat.

        «Probablemente». (32-26).

        Eiki; ez baiki. «De la forma Bizkadia pudo derivarse Bizkaya». (34-31). —Ditekena.

        «Pudo proceder». (35-10).

        Ditekena.

        «Tal es, según entiendo». (36-30).

        Nere ustez. Usteak erdia ustela omen du.

        «Verosimilitud ideológica». (37-4). Egiantza du gogorakizuenan.

        «Sólo con esta hipótesis». (37, azkenean).

        Ustekizun.

        «Llegará esta hipótesis a ser tesis...?»

        Ustekizun au egi biribil gertatuko ote da?. (38-2).

        «Parece por consiguiente». (40-11).

        Ba-dirudi. —Iruria ez da ikatza.

        Oiñarri aul oien gaiñean, bein edo beste ezatren du «es evidente», «fácilmente se infiere», ta abar; bañan oiñarri ori erori ba'ledi, gaiñean daukan egia ez da zuti geldituko.

        Beti ote-oteka ari dan gizonari ortan guk yarraitzea nai al duzu, Jadarka? Ta garezurrean zulo egiñik ustekizun ori gure buruan sartzea? Sabiñek berak ere ez du oinbeste nai «No hay más autoridad que la razón». Beraz, ontan zu baño sabindarrago gera.

        Oinbeste euskaldun anaiek begirapen aundiagoa merezi dute, asi Detxeparegandik eta gure egunetaraño. Oraintxe ere, gure Aldizkari ontan 22 idazle eusk'-zale dira, bi bakarrak euzk'zale.

        Aizina litzake oraindik Eusko-alderdiari ta Yaurlaritzari ere oiu bat egiteko; bañan oiurik gabe esango diegu arrazoizko dana.

        Zuek uste zenuten Alderdikook, z ori sartuko zala politikaz edo abertzaletasunez, asi Eleizalde yaunagandik eta zuganaño. Uste ori ustel atera zaizue orainarte. Gerora garai atera ba zindezte, ipiñi bedi z ori, politikak ekarria ba da ere. Politikak ekarri ditu bolchevismo, fascismo, aristocracia, totalitarismo, ta ainbeste itz eta esaera. Politika ori ez da yakintasun iturririk garbiena, Gavel yaunari esan niona, bañan ezin ukatu nolabaiteko iturri dala.

        Ostera, s garai atera ba'ledi, bai Eusko-Alderdiak, bai Yaurlaritzak, onela eman bear lukete; bestela, parragarri geldituko dira.

        Bitartean, bialdu argibide geiago zuen aitorkizunaren alde, Jadarka yauna. Guri ixilik egotea dagokigu, s'ren yabe baikera euskeraz idatzi dan ezkero, eta zuek ezin argira dezakezute s ori oker dagola. Betoz argibideak. Pozik argitaratuko ditugu.

        Amaitzeko. Ni asko ikasirik nago Sabiñengandik, eta zerbaitxo Euzko-Gastedija'gandik. Zertako ukatu? Baña batez ere baserritarrak izan ditut irakasle, nerau ere ala naizala.

        Aurrerantzean, gaitezen elkarren ikasle zu ta ni ta euskaldun oro. Etorriko dira gu euskeraz kaxkar utziko gaituten gizonak. Aieri irakasle izena ematen da'diete, guk baño obeki mereziko dute.

        Zu ederki ari zera euskeraz, amaika alperri ikasbide ona emanez. Eta euskaldun berri izana.

        Olakoen artean —koipekeri gabe— ez dakit iñortxo ote dan zuk bezain ongi euskera ikasi dunik. Gogoan dut oraino, Kirikiño-saria irabaztear egon ziñala. Ez naiz oroi zer urtetan. Oleaga (karlista), Arruza (Eusko-indarreko), zu Eusko-Alderdiko, ni ez dakit nongo, laurok eta besteren bat griñan sari orren antolatzaile. Ni ez nintzan maieko edo epaikari eta ez nitun irakurri lan aiek; bañan Oleaga yaunak bizi bizi esan zidan, zure artikulua ederra zala, ta Kirikiño-saria merezi zukela.

        Platon adiskide, Arana adiskide; bañan egia adiskideago.

        Aztu gabe. Eta zergatik idazten dugu eguzki z'rekin? Erriak ala egiten dulako. Eta erriak gaizki egiten baldin ba'du? Nork egiztatu ori? Orobat gertatzen da eusk orrekin. Iñork gezurra dala argitara ez dezakeño, zuk eguzki idatziko duzu, eta nik eusk, arrazoi beragatik. Eguski idatzi dutenak ere izan dira bada.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.