Ilbeltza-Otsailla. I-II garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Ilbeltza-Otsailla. I-II garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Yakintza—

 

Aizkora

Berriketa

 

Orixe

 

Guatemala'ra ere iritxi zaigu berria: Luxia'k autsi omen dula Gartziarena. Ez nau batere arritzen. Kaizuz gizon aundiagoa askoz ere, ta esaerak diona: «caballo grande, ande o no ande».

        Naparrek malezi gutxi dute, ta berriz erori dira zulora. Mutil bakoitzaren neurriak ez dakizkit ondo. Luxia 1,96 luze omen da. Orrek asko balio du aizkoran. Besoak ariora balin ba'ditu, egur lodietan alde aundia dauka beretzat.

        Kaizuz edo gorpuz-tamañaz gañera, urtez ere alde polita du beretzako: 28 urte.

Berak ere ez du oraindik sasoirik oberena. Aizkolariak, olako lan aundietan asteko, 30 gutxienez bear ditu. Sasoirik oberena 30'tik 40'ra du , ta bear ba'da, 35'tik 45'ra, bere neurrian bizi bada da. Ontan dago lana. Aizkora beti ikasten ari da gizona, ta gero ta eskarmentu aundiagoa artzen du. Beraz, 45 urtetan ez da zartzen aski, Arriagak eta Keixetak erakutsi dutenez.

        Beraz, Luxia'k ondu dezake oraindik oraiñarte egin dun markarik obenera. Lengo aizkolari zar aienak pasako ote ditu?

        Zergatik ez zan agertu Luxia Donosti'ko sariketa artara? Bere burua ez erakutsi nai, nonbait, gero ahamen edo mokadu obea arrapatzeko.

        Eta zergatik ez du yaso Gartziarena'ren erronka egur txikietan ere? Beste ahamen bat arrapa ote lezaioken? Ditekena da. Begira berriz ere zulora erori, Naparrak!

        Santageda, kanakoetan oberena izanik, oinbetekoetan ere oberena zan. Oker ez ba'nago, 12 oinbeteko 11 minututan bota zitun Korta aitaren aurka Zumarragan'n. Marka ori ez du iñork ondu , nik dakidala. Ez ta Atxunberrirena ere: kanako bakarra 11 minututan, eta lau, ordu betez azpitik. Olakorik egin al du Luxiak? nik dakidala, ez; bañan ez litzake arrigarri, aiek bañon aundiago dan ezkero. Gostako zaiola iduri zait. ala ere. Gogoan daukat Errekalde aundiari gertatua Antxe nintzan Azkoiti'n, Uzkudun'i goratzarre egin zitzaion egunean. Amabi oinbeteko ipiñi zizkioten (Santaga'ren marka arrapatu naiean edo?) Orduko oberena zan aizkolari arek, 13 minutu bear izan zitun: Santagedak baño bi gehiago. Kanako egurrarekin ere saioak egiteko ibilli zan Errekalderekin Keixeta, beronek esan zidanez. «A Jose! Jose! —esan nion— zuek etzerate oraindi kanako egurraren gañera igo». Artan gelditu ziran.

        Gauza bat egin du Luxiak bere aldian, ez oso polita ere: Ba-zekin berak, guk ere bai, Markiñako egur aundi ua etzezakela ebaki esan orduan, oso zimeldurik baitzegon. Zertako asi zan, bada? Jakiña! Plazan sosak eta xoxoak arrapatzeko. Ori dute apustu zikin oiek: galdu ala irabazi axolik ez die, diruz yantzi ezkero, edo zorrak atera ezkero, beñipein.

        Legez eta bidez, Luxiak erronka bota bear dio Gartziarenari egur txikietan ere, berdin-berdiñean. Bestela, esan genezake, aizkolariz edo langillez ez dala ain ona. Erronka orri Gartziarenak barkatu egin bear lioke oraingoz, ogeitamar urte bete arte. Emendik zazpi urtera biak ere sasoirik oberenean daudeke, ta ordun da garaia apustu ori yokatzeko. Batak ogeitamar urte ta besteak hogei ta amasei.

        Urrena, aizkolarietan maillak edo gorpuztamañak ezarri bear lirake. Badakigu aspaldiko erronka zarra (Agiñeta'ri entzun zitaion azkena): «nik baño gorago txapela yazten ez dunari». Bedi aizkolarietan ere, maillaketa ori.

        Azkenik, lau gauza yakin nai nituke:

        1) Apustu ortan Luxiak ditunak egin ote ditu?

        2) Aizkolariz edo langillez kankailluz aiña bai ote da?

        3) Gartziarenari erroka botako ote dio egur txikietan ere, berdin-berdiñean?

        4) Oinbetekoetan Santagedaren marka arrapatu ote du, ta aundietan Atxunberrirena?

        Kanerdikoetan Arozpiderena ta Gastesirena (zortzi, ogeita lauez azpitik). Bi aueri batean, txandaka zirala, egin zien erronka Satagedak. Marka oiek irixten ba'ditu ere, pasa gabe, ez da aiek aiña aizkolari edo langille: bai kankaillu aundiagoa.

        Euskaldun batek marka oiek ontzea zeiñek naiko ez du? Aurrera mutillak!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.