Euskera
Iru irudun zortzikoa zarra da
Leizaola'tar Josu Mirena
Aspaldi da, Orixe'k agertu zigun eske-kantuetako batean euskeraz egindako ahapaldi
ederrenatakoa zegoala idatzi nuala.
«An goyen goyen
izarra,
Errekondoan
lizarra;
etxe ontako
nagusi jaunak
urre gorrizko
bizarra.»
Amayera berdintzeari dagokiyonez aberatsena nunbait. Eta ibilkerari dagokiyonez
ere bai naikoa.
Ahapaldi orri jatorri zar antza amaten zayolako, eta orain zartasun orren atz bat ere
agertu zaidalako, lantxo au.
Egitan, nik Buenos Aires'ko «Ekin» idaztigille etxeari idaztitxo bat bialduba daukat «Estudios sobre la poesía vasca» izenaz, eta ontan ahapaldi orrek zortziko aundiyarekin zer ikusi ba duala agertzen det.
Baita ere esaten emengo au edo zortziko aundiya zarragoa dan ez nukela esango. Bai ba, eske kantu oyek noizko diranik ¿Nork jakin? Eta beste ura badakigu «Lelo kanta»-ren bidez, XVI'garren mendean ezaguna zala euskaldunen artean.
Jarri dezagun, eske-kantu aren ondoan beste bat, egokiya au ere, Gerra junak Oñatiko Eusko-Ikaskuntz Batzar Nagusiyan 1918'garren urtean ezagunarazitakoa. «Genealogía ta Heraldika» gayetan erabillitako euskal itzak kantu orrek dakazki eta Arrasate'n abestua zala esaten zuan.
«Jatorri oneko
semia,
egizu, egin,
bidia...
Arkara juan da
utzik etorri
ez da zaldunen
onrria».
Orixe'ren «Euskaldunak» beste olerki askoren artean lenengo ura dakar, eta baita ere orain gaitzat artzera nuan beste au.
«Berterretxen edo Bereterretxen khantoria», euskal-olerki zar bat degu. Gerra jaunak, Jaurgain'en atzetik, artzaz esaten duana ikusi liteke «Euskalerriaren alde» aldizkingiyan 1919-1921 urtetan.
Nik emen olerki ibilkerari dagokiyona bakarrik dabilkit.
Maule'tar Sallaberry jaunak 1870 garren urtean olerki ori azaldu zuanean era ontara jarri zuan:
«Haltzak eztu bihotzik
ez gaztamberak ezurrik:
enian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik».
Irukotan, or ikusten dan bezela.
Orixe'k, «Euskalduna» olerkian, bere aldetik ontara dakar:
«Altzak ez tu biotzik
ez gaztanberak ezurrik;
enian uste erraiten ziela
Aitunen semek gezurrik»
Laukotan, ikuste danez.
Neretzat... Ba, neretzat lenengo ikusten detana, au da. Amabost ahapaldi ditun olerki ortan, amabitan amayera berdintzea irudun itz-ots sailletan jarriya dago. Eta ahapaldi bakoitzean (eta Sallaberry'k orrengatik iruko bezela agertu zituan) iru amayera berdin daude. Beraz aurrean daukagun ahapaldi au «iru irudun» ahapaldi bat da.
Iru irudun ¿Zer? Sallaberry'ren erara, iru irudun irukoa; Orixe'ren erara iru irudun laukoa. Ta nere erara, eta len aitatu detan idazti ortan eske-kantu ayetzaz ari naizela ala diyot, iru irudun zortzikoa.
Neretzat zortziko aundiya eta iru irudun zortzikoa senideak dira, edo sendikoak obeto esateko.
Zortziko aundiyak berez 5,5,5,3=5,5,5,3 era du, eta iru irudun zortzikoak 5,3=5,3=5,5,3. Biyetan irudunak amayera berdiña eta bostdunak amayera berdiñezak.
Baño «Berterretxen khantorian» ¿Nola bostdunak zuzendu? Eta ¡zer esan irudunetan ere neurrigabeko diran iru ahapaldi oyetzaz?
Orixe'k ez du Sallaberry'k bezela Berterretxe jartzen, Bereterretxe baño. Beraz «Laudun» ordez «Bostdun» egiten ditu itz-ots sail-eta neurtitz batera-batzuek:
Bereterretxek - oheti 5,3
Bereteretxek - leihoti 5,3
Bereteretxez - besterik 5,3
Orixe zuzenetik dabillela ziur esan liteke. «Bereter» itza Oihenarte'k «Hil kexuan» dabilki, 1957'garren urtean; baño aruntzago, Nabarro'tar Kepa, erronkariar guda-gizon ospatsua, abizenez Bereterra zan. Amaseigarren mendean Bereterretxe bearko zala ikusten da.
Eta Ezpeldoi ¿ez ote zan Ezpeldohi, lenago Ezpeldogi izan da gero? Azkeneko onek toki sorpurutzat edo... Ala ba litz beste iru neurtitz biko, zortzikora egokituko lirake:
Ezpeldohiko - jentiak 5,3
Ezpeldohiko - alhaba 5,3
Ezpeldohiko - bukhata 5,3
Ez det iritzi onen ariyak orrela zabaltzeko lekurik. Sallaberry'k emandako itzen alkar iru irudun zortzikotan olerki osoa jarriko det besterik gabe. Irakurleak ikusiko du irabazten edo galtzen dan.
Haltzak eztu bihotzik,
Ez gaztamberak ezurrik:
Enian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik.
Andozeko ibarra
Ala ibar luzia!
Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza.
Berterretxek oheti
Neskatuari eztiki:
«Abil, eta so'ginezan ageri denez gizonik».
Neskatuak berhala,
Ikhusi zian bezala:
Hirur dozena bazabilzala leiho batetik bestera.
Berterretxek leihoti
Jaon kuntiari goraintzi;
Ehün behi bazereitzola bere zezena ondoti.
Jaon kuntiak berhala
Traidore batek bezala:
«Berterretx, aigu borthala, utzuliren hiz berhala.»
«Ama, indazüt athorra,
Menturaz sekülakua;
Bizi denak orhit ukhenen du Bazko Biharamena.»
Mari-Santzen lazterra
Bost-Mendietan behera!
Lakari Buztanobian sarthü da bi herresta belhaiñak'
«Buztanobi gaztia,
ene anaie maitia,
Hitzaz hunik ezpalimbada, ene semia juan da!»
«Arreba, ago ichilik
ez, othoi, egin nigarrik;
Hire semia bizi balimbada, menturaz Mauliala da.» (I)
Mari-Santzen lasterra
Jaon kuntiaren borthala!
«Ai! Ei! Eta, jaona, nun duzie ene seme galanta?
«Hik bahiena semerik
Berterretxez besterik?
Ezpeldoi altian dun hilik; abil, eraikan bizirik».
Ezpeldoiko jentiak
Ala sendimentü gabiak!
Hila haiñ hüllan ukhen eta deüsere etzakienak!
Ezpeldoiko alhaba
Margarita deitzen da;
Berterretxen odoletik ahürkaz biltzen ari da.
Ezpeldoiko bükhata
Ala bürkhata ederra!
Berterretxen athorretarik hirur dozena umen da.
* * *
Altzak ez izan biotzik,
Ez gaztanberak ezurrik:
Enian uste erran zikenik
Aitunen semek gezurrik.
Andotz aldeko ibarra.
Alako ibar luzia!
Hirur zatitan ebaki zaitan
Armarik gabe biotza.
Bereterretxek oheti
Neskatuari eztiki:
«Abil, eta so' ginezan, otoi,
ageri denez gizonik.»
Neskatuak ba berhala,
Ikhusi zian bezala:
Hirur dozena bazabilzala
Leiho batetik bestera.
Bereteretxek leihoti
Jaon kuntiari goraintzi;
Ehün bat behi bazeraitzola
Bere zezena ondoti.
Ta jaon kuntiak berhala,
Traidore batek bezala;
«Bereterretxe, aigu borthala;
Ützüliren hiz berhala.»
«Ama, indazut athorra,
sekulakua mentura;
Biziren denak orhit ükhenen
Biharamena Bazkoa.
Maria-Santzen lasterra
Bost-mendietan behera!
Buztanobian Lakarin sarthu
Da bi belkaiñak herresta.
«Buztanobiko gaztia,
ene anaie maitia,
hirekin hunik ezpalinbada
Ene semia juan da!»
«Arreba, ago ixilik,
ez, otohoi, egin nigarrik;
hire semia Mauliala da
menturaz ba da bizirik.»
Maria-Santzen lasterra
Jaon kuntiaren borthala!
«Ai! Ei! Jaona ¿Nun duzie
ba ene semea, galanta?»
«Hik bahiena semerik
Bereterretxez besterik?
Ezpeldohiko hartan dün hilik;
Abil, eraikan bizirik.»
Ezpeldohiko jentiak
Zeiñ sendimentü gabiak!
Hila Haiñ hüllan ükhenik eta
Deüsere jakin gabiak!
Ezpeldohiko alhaba
Margaritaño deitzen da;
Bereteretxen odoletarik
Ahürkaz biltzen ari da.
Ezpeldohiko burkhata
Ala burkhata ederra!
Bereterretxen athorretarik
Hirur dozena umen da.
Nik egin diyozkan aldaketen alde ez nitzake burrukatuko. Zuberoko euskera ez det nai bezela ezagutzen eta «Biharamena Bazkoa» etzait atsegin (urrengo egunean Bazkoa dala esan nai du obeki eta ez olerki zarrak diyona «Pazko bigarrenean».)
Baño ahapaldiya nik ematen detan bezela dala bai; ortan ziur bezela nago.
Ala ere, nik emen lantxo au egin ba det, ez da olerki ori zuzendu nairik. Edertasun guziya berekin zeukan, nik ezer txukundu (?) gabe. Agertu nai izan detana beste gauza au da.
XV eta XVI'garren mendetan bai zortziko aundiya ta bai orain «iru irudun zortzikoa» izendatzea egoki izango litzakena ezagunak ziran euskal olerkiyetan. Zarrak dira, eta Santa Ageda abestietan ibiltzen dan bigarren ori ez da euskera etorriberriya
Angelun, 1950 urtearen Abenduan.
|