Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Edestia—

 

Euskalerria Jesukisto'ren garaian Strabon'aren arauz

 

Amayur

 

 

Gudariekikoa

 

«Bilutsik eta babesturik eta zaldi-nor-geiagoka dagite, mutur-yoka, ta laisterka, ta gezur-gudaz, eta sailka borrokatuz'».

 

 

Yan-edatea

 

        «Menditarrek urtearen bi giroetan arte-urra darabilte; legortu, eotu, irindu, ogitu ta gerorako altxatuz. Garagar-ura ere ba-darabilte. Ardoa noiz beinka datorkiena, berriz, bereala aitzen zaiete, aaideekin poz artuz. Olieoaren ordez, esne-uriña darabilte. Exeririk afaltzen dute, ormen ondoan yartokiak egiñak izaki: ta adiñ eta ospeari buruz yarritzen dira: afaria, berriztik, inguruka daramate ta edanaldian txistu ta turutaz, inguruka baita yauzika ta belaunika ere dantzan diardute».

 

 

Soñeakoak. Tresnak. Dirua

 

        «Danak soñeko beltzekin; geienetan kapusaiekin. Auekin baita oatzetan ere etzan oi dira. Zuresko ontziak darabilzkite, Kelt'arrek bezela. Emakumeak, berriztikan, soñeko ta yazki loretsutan dabiltz. Diru ordez, beriz, barendarek gauzak trukatzen dituzte, edo zilar orriari ebakita damate».

 

 

Ezkontzak. Eriak

 

        «Elendarren gisara ezkontzen dira. Eriak, berriz, Asiri'tarren oitura zaarraren arauz, bidetan ipintzen dituzte, gaitza yasan dutenei aolku eske».

 

 

Txalupak. Gatza

 

        «Larruzko txalupak ibiltzen zituzten Bruto'raño, izgora ta aintziren-gatik: orain, berriztik, enborrezkoak ere gutxi. Gatza gorritzen zaie: xeetuta, berriz, xuritzen.

 

 

Norenak oitura oriek?

 

        «Menditarren bizkera, gero, olakoxea da, nesanez, ots, Iberia'ren Ipar aldea mugatzen dutenak aipatzen ditut, Kallaiko'ak eta Astur'ak Kantabro' ekin, Uasko'ak eta Pürene arte: guziok bizkera eite batekoa da, gero. Izenak mukurutzeko zabar naiz, idaztearen itsuskeritik igesi bearrez: Pleütaüro'k eta Bardüeta'rrak eta Allotring'ak eta beste izen kaxkarragorik eta utsagorik entzutea norbaiti goxo ote zaio?».

        Ara emen Elendar itzontzikeriaren ale bat; izen oriek beste Elendar izen antzekoak dira. Elen-erritzaz mintzo danean, eunka izenak dakartz aipatu dituzan oriek bezain okerrak eta utsak. Ez du orduan zaputzik egiten. Itz-yario oni itzak ezin egortu, besterik ez du. Bañan, arako Bardueta'r ospegabeak, buru aundi utzi dute. Eziñezko uste zun ludiari Itsazoz bira, ematea, Bardueta'r edo Gipuzko'ar batzuk iñork baño len egin baizuten.

 

 

Uasko'ek ere oitura berdiñak ote?

 

        Uasko'ei ere oitura oriek itxekitzen dieten histori-idazkiak ba-dira. Baiña bidegabe. Argi ta garbi Uaskoa'k baztertzen dituz oitura orietatik. Bi bidez elexurikatuko degu. Lenik, pexpl edo arte itzez. Itz ori, noiz nai Strabon'ak darabil; eta errax ikusi diteke, pexle orrek ikutzen dun izena atetik uzten dula, txakurra Eliz-atarian nagusiak antzo. Eredu polita gure gai ontan genun. Tektosage'tarrak dionez, Kelt'arraz ziran.

        Non bizi ziran ere ba-dasa: «Pürene'ri urbiltzen dazaiote ta Kemen mendiak Ipar aldetik pixkat atzitzen dituzte». Auei buruz, ba, Akuita'rren egoitza ematen du, péxpl itzaren lana poliki adirazten dularik: ara nola: «Akuita'rren erriak egoitik goiti dira; txikiak eta ospegabeak. Geienak Itsas-egikoak; bestetsu, ordea, durrarte aldeoak Tektosage'tar arte, pexpl tektooa ywv Kemen'aren galdurrak dauzkate». Orren gisa, ainbat eredu genezazke. Bañan, esanok aski. Aipamenak damazkit.

        Bigarrean elexuriketa orain. Strabon gizon arauzalea dugu bere lan osoan. Iberia'tzaz mintzo danean, lenik, Itsas egitzaz, gero Pürene alderditzaz ari da; albeniok erakutsi ondoren, Iberia'ren txilkoaren gaiñera itza dariola bukatzeko. 1. — Asiera Turdetania'n du. 2. — Bigarren txangoa, Sartaldeko izpazterrena. 3. — Irugarren itzaldia Ipar aldeko Itsas-egitzaz. 4. — Laugarren aldia, Mediterraneo izpazterrari buruz. 5. — Bostgarren txanda, Pürene at Idubeda tartekoena. 6. — Azkena, Iberia'ren erdiko lurretzaz du solas. Beraz, Ipar aldekoen ondotik bereala ez da Uasko'etzaz mintzo, askoz geroago baizik, Mediterraneo izpazterrekoak amaitu ondoren. Mapa batek ageriago emanen du esana.

        Oriek orrela, argi bego, Uasko'en oiturei buruz tutik ere ez derasala Strabon'ak.

 

 

Ilargi yaia

 

        Orain ilbeteko yai aipatu artzaz mintzatzea bearrezko dugu, geroan, Eusko-historiaren idaztekoan, iñor ere oroitu ez dedin sasiko yai artzaz. Gurea ez da-ta naiz ainbeste Euskaldunek amua bezala gezurra ertzetaraño iretsi. Eusko'ek ilargiari omen genion zaletasuna ta egiten geinzkion yai begi-betegarriak, arriturik utzi zituzan berandu arte, Europa'ko ta Ameriketako lagunak. Gu ere, erdea dario eztitan bizi giñan goiko adar batean, arako belea antzo. Bitartean, gure baserrietan azi ta egindako Euskera gozoa, azeriek ostopetik maltzurki itzaltzen ariki. Historia'ren zugatzaren adarraren puntan bizi izan giñan aldietan, edatu zan bazter guzitara, ustez gurea genun ilargi-yai polita. Oldozbidea yatorra zan: España guzian Euskoak utsak bizi ziran; Keltiberia zeritzan tokian, berriz, ilargi-yai polita egin oi zuten. Geroztik, yai ori Euzkoena zan, aiek asmatua. Aintza ta aintza, beraz, Euskaldunei.

        Ilargi yai avrigarria ospatzeko, lana ler egin dugu Euskaldunek, poema, nobela, ipui eta opera ta abar egin dituzagu. Txantxangorriok kukuaren arraultza gurea bailitzan berotu ta erne-ala azi egin dugu. Oraindik ere, liburuetatik ez du anka egin nai gezur argi orrek. Campion berak izan zun goiko adarran egon-aldia. Ta beko adarrera miñez yetxi zan: «Azalpenaren bide Uasko'engana zabaldu oi da, izen gabeko Yainkoari yaurespena ta ilbeteko eginkizunak; oriek Keltiber eta urrengo Ipar aldekoei Amasei'ko geografilariak egozten die».

        «Usteak erdia ustel» zaarrek esan zuten. Orregatik ez da arritzeko esne-ortz koloka dirudin uste ori, errotik errex erauzten baldin ba'dugu. Lenago, Strabon'aren itzak ezarri ditzagun: «Keltiber'ek eta urrengo Ipar aldetarrek izen gabeko Yainko norbaiti, ilbetean, gauez, atarian sendi osoak dantza ta arratsyai egiten omen diote». Campion'aren uts egitea, au besterik ez zan, oraingo mapei begira aipatu-lerroak irakurri zituzan. Ori dala-ta, Keltiber'en Ipar aldean zegozanak Uasko'ak zirala uste izan zun. Strabon'ak ordea, Uasko'ak Keltiber'en Sortaldetik ipiñi zituzan. Bestenaz, Keltiber'en Ipar aldetik nortzu bizi ziran, ixilpean ez zauzkigun ezkutatu Elen'dar idazleak «Keltiber'en Ipar aldetik Beron'ak bizi dira Kantabro Konisko'en urbilean... aiek ere Kelt'ar senditik yaioak». Gañera, orrela agiririk gelditzen da, zergatik Beron'ek oitura bera zuten: yakiña, aiek ere odolez Kelt'ar ziralakoz. Begira lenago 16'garren orrialdean ezarri dugun mapari.

        Geroztik, Uasko'ak ez dagoz Strabon'aren esanaren barnean, atarian baizik. Gutxiago beste Euskoak. Norberari berea. Kastilla'koei itzuli dakiegun beren ilbeteko yai polita. Poz artu bezate. Beren mesetako giro gogor eta zakar artan atzengarri zerbait ta naiezko dute. Oitura ori baño gauz bikaiñagorik esateko, ba-dugu; alegia, orduko Euskoak eta aspaldidanik gero, zibilizatuak zirala, baketiak zirala.

 

 

Euskaldunak zibilizatuak

 

        Eusko apur batzuen oiturak utsik xeeki Strabon'ak damazki. Gaiñerakoak, Uasko'ak barna, Eusko geienak beraz, yazki ta beste zenbaitetan, ez izkeran, Erroma'rren gisara bizi ziran, len esan dunez. Geroztik zibilizatua genun erria; Sartaldeko apur batzu ez ainbeste. Auek, ba, atzilotuak eta baituak Are'ri il egiten baizauzkioten. Bestenaz, orixe bera egin oi zuten erriak asko ziran orduko lur ezagutuetan. Ori bakarra zuten iizikeririk aundiena; beste oiturak ikusi ditugunez ez ditezke gaiztetsi, xaloak dira-ta. Euskoen iizikeritik (nozbait izan ba'-zan) atzik ere ez zan Strabon'aren garaian. Onek, orduko ta aitziñekoen lapurkeri ta iizikeriak ez dauzkie iñori ere barkatzen. Eguzkitara, orratiño, atera gabe ez du egonarririk. Elen'dar beraiek begi-luze ta esku-kako izan zirala ezin du ixilpean eutsi. Orduko nagusi ziran Erroma'rren aspaldiko iizikeri ta lapurkerietzaz ere oroi da. Keltiber'ek aldiz, iizienak omen len. Massageta'rrak berdintsu. Keos Elen'dar ugarteko iizikeri zenbait aipatzen dituz. Ipar aldetik urren genituzan Kelt'ar belatzei apainketarako yorana goiz iratzarri zitzaien: «Borrokatik itzultzean, etsaien buruak zaldien lepoetatik zintzilik ipintzen zituzten; eta etxera ezkero, atarian ikusgarritzat iltzatzen». Ikusgarriaren gozoa, alafedea! Karmant'koek berdintsu. Giza-aragi yaleez ere orniturik genun Europa. Lizunkeri ta urdekeri gordiñak zegizten erriak idatzi dituz Irlanda, Korinto, Kreta, Kaukaso, Ponto'ko Zela, Erroma, Lidia, Halikarnaso, India, Babilonia, Arnabia, Alexandreia, Egipto.

        Lapurkeriz bizi ziran yende asko ba-ziran Strabon'aren garaian. Kantabria'n, Korzega ta Zerdeña, Sizilia'n, Kerroneso'n, Iliria'n eta Iliri ondoan, Zrakis'en, Kimeri-Bosforo'n, Hirkani ondoan, Armenia'n eta Media'n, Kosaia'n, Ponto'n, Panfilia'n, Kilikia'n eta Pisidi'ko mendietan, Persia'n eta Susiana ondoan, Arabia'n. Siria'n, Iturai'n. Len lapurrak izan zituzten erriak ere ezin aantzi dituz Elen'dar geografialariak: Lusitania, Suiza, Alpe'tarrak, Etruria, Kimbro'ak, Iliria, Atika, Kreta, Lukaonia, Ionia, Kilikia, Iudaia, Nabatai-Arabia, Nubia ta Egipto, Argelia. Azkenik, lapurkeri guzi oriei kolofonaren ipintzeko, Erroma'n bere begiz ikusi zun lapur urratzea ta puzkatutzea atsegiñez yaulkitzen du: «Orain berrian, Erroma'ra egorri zuten Seluro bat Etna'ren seme zeritzana, gudari-taldea buruzagiutz lapurkeri gogorrez Etna'peko inguruak luzaro ibili zituzan. Auxe iiziek urratzen zutela ikusi genun burruka-enparantzan, yolasak izaki. Oltza goi baten gaiñean ezarri zuten. Etna mendiaren gaikean bailitzan. Ustekabean lixatu ta eroririk, oltzapean egoki gerturik zegon iizitegi urrakorrera amildu zan».

        Gure elexuriketa, noski, senazkoa da. Guzien beltzkeri ta gordinkeriaz esatera aier dazagugun gizon onek, Euskoak uzi, lapur, giza-aragi yale, lizun, gudazale zirala, ez du iñola ere esaten. Geroztik argi bego orduko Euskaldunek eta ordun baño lenagokoak ere zibilizatuak eta bakezaleak zirala, ta loratzen asia zan Berri Onaren artzeko gai nolabait ere. Orduntxe Mediterraneo'ren beste egitik Nazaret ospegabeko iriskan lanari loturik genun, gizadiaren pozgai Yesu Kisto. Onetsiak bitez aren esku laztuak! Ogei ta lau bat urteko sasoian zan, Strabon'ak orduntxen idazten zun mundu ororen ixilik:

        «Mundu ororen ixilik eta Yainko Yaunari ageririk».

        Aren susmoa Etiopi'tarrak bakarrik zeukaten nolabait ere: «Yainkoa siñesten dute, bata egor, ileziña, ta auxe dala gauz ororen iturburua; bestea, berriz, ilgarria, ez-ezagun norbait eta ez ageria». Agian, Euskaldunek ere Aren susmoa ba-zuten, Eusko-amonek altxatuko gertakari au, ordudanikoa baldin ba da:

        «Yentilak leizean bizi omen ziran. Ordun lañorik ez zan ikusiko noski, ta bein batean, laño polit arrigarri bat agertu omen zan ortzean eta danak arrituta gelditu omen ziran. Lareun urteko aitona zaar-zaar bat omen zuten; aspaldidanik itsu zana, ta lañoak zer esan nai zun aretxek yakinen zula-ta, lezeko txoko batean zegon tokitik artuta, atarira argitara atera omen zuten. Itsua nola baizan, basora yoanda, pago-urkuluk eginda pago urkuluz begiak iriki omen zeuzkioten».

        «Aiton zaarrak lañoa ikusita, «gazteak —esan omen zun—, gazteak, gure garaia yoan duk: Yesu mundura yayo duk eta gu galduk gaituk».»

        «Ori esanda, danak kuzkur kuzkur leizean sartuta, ez omen ziran geiago iñoiz ere atera».

        «Gero Kisto'ren legea munduan zabaltzen asi zanean, yentil danak sakabanatuta bereala galdu omen ziran».

        Eta bereala paganismoak anka egin zula, Kisto'ri tokia uzteko Euskaldunen artean, Tertuliano idazleak aitortzen du: «Hispaniarum omnes termini», «Españetako bazter guziak».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.