Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Erderakadarik txarrenak

 

Altube'k

 

II

 

Ointsurengo idazkian ikusi genuenez, erderakadarik txarrenak, euskerarentzat kaltegarrienak, eztira erderatikako itzak, erdal-kutsua duten gramatikakiak baizik.

        Alan-da-guzi-ere, orrako «euskal-gaizto»keriak, sarri ta sarri paperreratu oi ditugu, gaur-eguneko euskal-idazleok (Autu ontaz, bagenuke zer ikasi, orain bazterregituta ditugun zar batzuetan).

        Nik, esan nuan bezela, agertuko ditut, iñoen idatz-oker batzu; ordaiñez, nereak beste norbaitek agertzea, atsegin nuke.

        Idazleen izenik eztet aitatuko, ori ezpaita nere egitekoa, baizik-eta, idazle guziok, erderak eraginda agertu oi ditugun idatz-jokera txarretzaz, elkar argitu ta kontu araztea baizik.

        Orraitio, idatz-okerrok nun aurkitu ditudan jakinaraztea ezpaitugu kaltegarri, ona emen sarrienetariko toki oien izenak. «Alderdi ', «Eusko-Gogoa», Paris'ko «Euzko-Deya»...

 

                ERDERAKADAK                                 ERRIKOIAGO

                = (Egin bearreko degu)                         = (Egin bearreko degu)

                «euzkaldunok euzkera                                «euzkaldunok euzkera

                mitzatzea, eta baitere                                mintzatzea, eta bai

                mintzatu eraztea... «                                mintzatu eraztea ere...»

 

                = Ezagutu bediye baita                                Ezagutu begiye

kanpotarrak...                                        kanpotarrak be

                                                                (edo kanpotarrak ere)...

 

        Erderazko «Tambien esto», «Tambien eso»... ordez, oso gaizki dira euskeraz:

                1º — «Baita ere au», «Baita ere ori»...

                2º — «Baita au», «Baita ori»...

        Euskeraz, olako esakunak, iru eratara agertzen zaizkigu (jarri ditzaiegun, orko au eta ori ordez, aita eta ama itzak):

        a) «Baita» uts-utsik, ola:

                = Aita ikusi al dezu? — Bai. Eta ama? — Baita.

        b) «Baita» itzak ERE atzizkia lagun dualarik; baiña orduan, ERE atzizki onek, «Baita» ordez, beste itzen bat bear du aurre-lagun, ola:

                = «Baita AMA ERE» edo-ta «AMA ERE baita».

        c) Geienetan, erderazko «Tambien» itza, euskeraz, ERE utsez (Baita gabe) ordezten degu:

                = «Tambien he visto a la madre» «AMA ERE ikusi det».

                = «He comido a gusto, pero tambien he pagado bien» «Atsegiñez jan det, baiña PAGATU ERE ederki egin det».

        Azken esakun au bezelakoetan uts egin oi dute idazle askok, au da, erderazko También itzaren urrengo, «verbo conjugado» delakoa agertzen danean, ola:

                = «También he pagado», «No siempre quietos, a veces, también andábamos»...

        Onelako esakunak, euskeraz, ERE itza, beti-beti aditz-buruaren urrengo bear dute ezarri:

Pagatu ERE egin det» «Beti geldi ez, noizik bein, ibili ERE bagenbiltzan»... Eta azkenengo onen antzera, euskera-euskerazko ditugun esakun politik asko moldatu oi dituzte benetako euskaldunak:

        «Ibili ERE bai» «Baita ibili ERE» «Ederki dábil ibili ERE... «Baita izán ERE» «Geiztoa zera zu izan ERE «Izan ERE bagiñán lagunik asko»...

        Aditz-buru oik, -ko, (edo -go) eta -ten (edo -tzen) atzizkiez ere agertzen dira ikoiz-ikoiz:

                = «Esan diot, baita esango ERE»

                = «Donostiako neskatxatxuak

                     Errenterian dendari

                     Yosten ERE badakite baiña

                     Ardua edaten obeki... »

        Onelako esakunak, eztituzte, erderaz, itzez-itzezko ordaiñik; orregaitik, gaitz dituzte, jator moldatzen, erri-euskera bazterregiturik duten idazleek.

 

(Yarraitzeko)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.