Euskera
Antxul dala-ta
Elentxu
Azkenengoz argitaratu ALDERDI'n (Uzta 1950) Ogoñope euskaltzale argiak zion: «Nun dago beste erri bat ganorabakoari «antxule» deitzen yakena?
Nik dakidala, iñun ere ez. Elantxobe'n ordea, bai eta ez bezin sarri darabilkite itz ori. Euskal idazleetan batxok ere ez du erabili. Idatzita beintzat, iñoiz ere ez zait itz ori begipean gertatu. Azkue'k etzuen bere iztegi nagosian yaso. Yakiña, arrezkero argitara diranek are gutxiago.
Orain lau edo bost urte, or nunbait, Azkue yaunarekin euskeraz eta euskeratzaz, beti bezela, niardun. Ustekabean «antxul» itza ezpain-ortzetaratu zitzaidan. Bereala Azkue'ren belarriek yaso zuten. Bere iztegian ezarri gabe zegoala ere gaineratu nion, eta berbertan eskuz iztegiratu zun «Antxul» (Elan-B) geiturik, bobo, inexpresivo erdel esangurapean.
«Antxul antzeko itzak, orraitio, ba'dira euskeraz:
MARGUL MARGULDU
MUTUL MUTULDU
ORRIUL ORRIULDU
UTUL eta DU aditz-atzizkia geituz UTULDU
aditzak sortu ditu erriak. Itzok, geienak beintzat, Bizkai'ko euskalkian erabili oi ditugu.
Erriak UL eta ULDU ere, bakar eta soil darabilzki, marg, ut, mut, eta orri itzetatik bereizi-ta. Ala dakar Wen. ROLLO'k The Basque Dialect of Markina
UL without
ULDU robbed, despoiled, faded
Lhande'n iztegian UL il'en aldaketa dala dio, eta ondoren ULTHU dakar, Hiriart'i egotziz, mourir, s'evanouir adirazten digulazkoan.
Olabide idazle oentsuak (yakitunak) ere UL atzizkitzat erabili zun itz berri txanbelin bat sortzeko MINTZUL mintzo ul, lateratik yetzitako MUTU adirazteko.
ENUL eta IÑUL (nul, impuissant, mou) ere ba ditugu, iñuldu, iñulkeri eta abar sortarazten ditutenak. Lhandeen iztegian ordea, izarrño batez kutsutuak datoz, erderatikoak bai'liran. Ala ote?
Dana dala, MARGUL eta ORRIUL'en kanorea ezagun da: margo gabe, orri edo osto gabe. Beraz UL atzizkiak, gabetu, ezabatu, kendu naiz erauziren indarra bere bi letrcctxoetan dizu.
Oriek orrela, ANTXUL itza azter dezagun. Lenago aipatu itzetan bezela zati bi atzeman ditzakegu itz ontan ere: ANTX bata, UL bestea. Bigarrenaren esanaia gorago argi ezarria dagola deritzat. ANTX ori zer dugu ostera? Nere gardiz, itz osoaren esanaiak zati orrena berez damakigu: Elentxu'n (B) ANTXUL, bobo, inexpresivo adierazteko darabilgu. Beraz ANTX ori ANTZ'en aldaketa ez ote? Iñoiz mintzo, minto ta mintxo'n aldatu oi da, ANTZ ere erriaren ezpainetan ANTX biurtzea ez da bat ere arrigarria euskal-ponetikari gagozkiola. Or ba, ANTXUL itzez-itz, antz aurpegitzat artuta, erderazko sin faz, inexpresivo litzake. Ez ote deritzazu itz polita irakurle?
Onatx, argibidetzat, itzian-pitzian Elentxu'n erabili oi ditugun esakeratxo batzuk ANTXUL tartean dutela
Ixi, antxul ori!
Antxul-antxule da. (A mugitza E bezela ebaki oi dugu geienetan beintzat)
Beti antxulkeriak esaten! Antxulduta dago ori! eta abar.
Gainera, aipatu itzak, itz-amaikera durunditsu eta egokiaren yabe dirala deritzat, neurtitzetarako. Bakan, baina norbaitek erabili ditu, Ikus, «Eusko-Artzairena» poematxotik yatzitako ahapaldi bat:
Eusko artzaiarena
Buka dut ta mintzul
Mingaña ta arpegia
lotu zaizkit margul
Eskarrik ainitz orde
Gogo osasunez aul
Ez nadin, ekark beltza
Aldentzeko eztul.
(Goldaketan Mexiko 1945)
Bear bada, izkuntzarien bat yauziko zait zartailua eskuan duala. Betor, zartailuak ez nau batere bildurtzen, bizkar zabalaren yabe bai naiz. Bainan linguistika gaietan alotz bat naizela ere ao bete-betean aitortu bear dizuet. Euskera erabiltzen pixkat saiatu naiz, nere asmoak doi-doi iritzi ba'ditut ere. Eta aurrerantzean ere ortan ekingo diot, pilologi-mendi gallurrak besten eskuetan utzirik. Dana dala, on derizkiot ni bezelako su-arrak ere beren argi-xinta ekartzeari danon artean argi-mutilla osotu dezagun.
Paris, 1950
|