Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera / Ondar Mondar—

 

Ori ba'leike, orrek ba'leike

(E.G. 56, 35-36)

 

Ormaetxea

 

Bizkaian galdua da lezake, eta gañera, aditzari erroan d nain g kentzen ba zaio, naspide aundia da. Ori ba-ledike; orrek ba-legike. Ezan ordez egin. «Ikusi gegike» dio bizkaitar onek emen. Ederki dago g ori; baña beste uts bat dauka: gegike ordez gengike bear du. Diteken gertaeran ezaugarri auek ditugu: nen-, nen-, gen-, adijabe edo sujeto'a k duten aditzetan; eta, nin-, nin-, gin-, altxumarik edo sufijo'rik ez duten aditzetan. Ni nintzan, zu zintzan, gu gintzan, &. Nik nenzan, zuk zenezan, ark zezan. Oraingo idazle batzuk n ori zergatik kentzen dute? Beste naspilla bat bereizteko. Nik ua eraman nezake; ark ni eraman nenzake: yo pudiera llevarle a él; él me pudiera llevarme a mí. Bañan ez dugu lenbizikoari n kendu bearrik, nen- eta nin- egiten ba ditugu:

                Nik ua eraman nenzake;

                Ark ni eraman nindezake

        Ortaz, nik nengike, zuk zengike, ak legike.

        Orobat idazle berrorrek «Ba'geuke» esaten du ba'geunke ordez. Mataza ori lengoan bezala arildu dezakegu:

                guk ua ba'genu(ke)

                ark gu ba'gindu(ke);

                zuk ua ikusi zenun;

                ark zu ikusi zindun.

        «Guk ausiko leukegu». Arritzen naiz idazle bikain orrek ortan uts egitea. Leu irugarren nordanaren ezaugarri da; gu, berriz lenengoarena. Beraz, yoka-itz berean lenengoa irugarrenarekin elkartzea (leukegu) idia astoarekin uztartzea da. Ausiko geunke eta ez ausiko leukegu. Gipuzkoan orobat: zuk esan ziozun, zenion ordez. Zio irugarrena da, ta zu bigarrena. Gogoan daukat illoba bati entzuna, aur zala: zuk esan zezun. Ziozun entzunen dunak, burubidez egin du zezun, zenun orde. Eskoletan aurrek ez lukete neke aundirik, onela irakatsi ba ledie:

 

                nen-u-n                        nen-io-n

                zen-u-n                        zen-io-n

                z-u-n                                z-io-n

                gen-u-n                        gen-io-n

                zen-u-ten                        zen-io-ten

                z-u-ten                                z-io-ten.

 

        Beerago «gegikezala» zuzendu bedi gengikezala.

        «Ikasi leiken» (lediken). Gaizki or: ikusi dediken «esan leike» (ledike) Gaizki puédese ordez: dedike. «egin leikena» (ledikena). «Lo que se puede hacer»: ditekena.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.