Uztailla-Dagonilla. 7-8 garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Uztailla-Dagonilla. 7-8 garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Gizarte-Gayak—

 

Beti bat

 

Jon Andoni

 

Gizonak irauten duten bitartean gudak izango dira, eta ez litzake arigarria izango, laxter ezagutu degun aundiena sortzea. Itxurak ala dira. Guda ori lertzen dan arte, batak eta besteak bakoitza bere alde bil lezazkiken lagutzak biltzen ari dira. Ez ziran biziro sudur luzeak bear ala gertatuko zala sumatzeko. Gertaera oiek dakaizkiten esanak, irudipenak, eztabaidak, izugarrik dira. Urrutirago joan gabe, gure artean euskotarren artean, biotzak erorixamartu dira, azkenengotan gaudela xinixtuaz: orintxe bai, gure etsaiak gogortu dira, zapalduko gaituzte, eta Euzkadi gajoaren azkeneko egunak ikusi bearrean gera. Askok xinixten dutena orixe da.

        Betikoa: algararen ondorean negarra, lañoaren ondorean eguzkia izaten dan bezela. Gauzak ongi oldoztuko ba giñuzke, ez litzake orrenbesteren bearrik: ez lenago par geiegi, eta ez orain itun beltza. Esango nuke, beñere ez bezela, alaitzeko zorin arkitzen gerala. Naiz irakurleak par egin. Ara zergatik.

        Uste oso osoa daukat, datorren guda ori gure aldekoak irabaziko dutela, Ipar Amerika eta bere lagunak (eta ala gertatuko ez balitz Jainkoak goarda). Ori ala ba da, gizonen, sendien eta errien askatasunak ez dira bazterreratuko, edo bestela gizonak oso lotsa galdu dute. Bañan ez; ez dira baztarrean geldituko. Bukatzen danean, indartsuenak al egiñak egingo dituzte azkatasunaren alde, askatasuna agintari ez dan bitartean guda besterik sortzen ez dala ikusia dagolako.

        Ori izango da «Askatasun eguzkia» ren eguna. Ez nastu eta ez erruan erori egun oietako gertaeerekin: oiek, ongi asteko, irabazteko bidean ipintzeko lanak besterik ez dira. Oraingo kaltea gerorako ongarri izango degu. Miñ ematen duala, bai; bañan ez, da ajolarik.

        Bitarte orretan kalte aundik egingo dizkigutela... Baleike. Eta, gijoazen bezela, txikigoak izango al giñuzen? Gijoazen bidetik, asmoetara eta itxaropenetara besterik ez giñan irixten. Beti, oñarri bat sendo zutitzeko eziñ ipiñirik. Oraingo bidetik argitasuna batbatean azaltzen da.

        Gora bada biotzak. Gure Jainko maiteak ez gaitu bere eskutik utziko. Guri eguzki ori etorri bitartean, lan bat bakarrik egoki zaitu: euskerari eutsi.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.