Elerti
Erderakadarik txarrenak
Altube'k
Sarri esana da : izkuntzen arima, mintzaien benetako muiña, beuren Gramatika dala. Itzak, itz zaarrak, itz berri txukunak maitagarria ditugu. Nik neuk, nere jaioterriratzean, lengo euskal itz zar bat edo beste orain erderatikoaz ordeztuta entzuten dedanean, benetan min artzen det, biotzean zarrastada mingoitza nabaritzen det. Baña milla bider mingoitzagoa, euskal Gramatika jatorrari dagozkion itz-jokoak, erderatikoz edo erdera kutsudunez ordeztuta entzun oi ditudanean; gaitz au ilgarriago baita izkuntzeentzat.
Gramatikaki bat mintzaiak benetan galtzen duanean, eztago berpizterik; idazleen artean gutxi-asko bai, baiña erri-izkeran ez. Egi au, izkuntz jakintzaren ikaskizunik lenenetarikoa degu, izkuntz istoriak toki guzietan gertatutzat irakasten diguna. Beraz, euskeraren berantzaldi larri oietan euskal-gramatika erriaren adimen eta ezpanetan biziarazten alegindu bear genuke beiñen, iztegi garbikeriaren lepotik ba da ere.
Bai, bai, onako itzai, badakigu iñok iñoiz zer erantzun izan dien: «Ni neu dirausku itz-garbi zaleak, aur mixkatua bezeleko naiz: galde zaiozue oni, pastela ala karamelua naiago duan. Biak erantzungo dizu dudatzeke».
Nik ere pozik erantzungo nuke ori, baldin biotz-deiai jarraituko banie. Baiña buruak besterik diraust: guk pastel eta karamelutzat ditugun geure idatz-lanok, euskaldun geien geienek, iruntsi eziñezko jaki esten dituztela; eta au ola dateken artean, gugana igo nai edo al eztuten irakurleekin adiskidetzeko, gu beeraxeago jetxi beste egitekorik eztukegula.
Norbaiteri, dagokion baiño gaitzagoko lan bat egin-arazi zaionean, oker ori burlaxkatzeko, Gernika aldeko baserritarrek, onako au esan oi diote: «Astoari lasto-askie goregi imiñi yeutsek». Orixe ez ote degu egin 50 urte oietan? Dana dala, autu onezaz, bear degu inportantzi aundiko beste egi-bat ere gogora-arazi. Itzek, itz ulerkaitzek, iztegi garbikeriek, uxatzen dutela euskal-irakurlea, ta ez gramatikaki jator, garbi ta legezkoek, oietan, erria bera (batez ere baserritarra) baitegu maixu, jakitun, jator. Baiña egi au itxulitara bailitzean jokatzen degun euskal-idazle askok. «Zaietan irin eta iriñetan zai» dio esaera zaarrak, eta orixe egin oi degu sarri guk ere. Bai ba: benetako «irin» izkuntzaren arima dalako ori baitugu euskaldun xumeek gozo ta eiotze-errez duten euskera baitugu, ots, Gramatika jatorrez moldaturiko euskerañ; baiña «irin» onuragarri orren ordez, itz berri ulerkaitzez jositako birzai ligor eta iruntsi-eziña jan-arazi nai baitiogu euskaldun oieri.
Egia esan, gaur idatz-luma eskuratzean, orrako eztabaidetan ekitea enuan nere asmo. Baiña, kerixek aillez aille trabatuka elkar ekarri oi duten bezela nire benetako asmoak, esan ditudan itzok bururatu dizkit, eta idatzi ditudan ezkero, begoz ortan.
«Nere benetako asmo» ori, beraz, euskal gramatikaki bat edo beste zuzen eta jator nola erabilli bear ditugun argitzea nuan. Baiña ez jakitun sundez, ex maixu zurrian: erdal lurrunetan murgildurik bizi geran euskal-idazleok guziok aurkitzen baikera uts-okerrak egiteko arrisku gogorrean, eta nik iñorenak bezala iñork nereak erakustea ere, ez uste gaitz-etsiko nukeanik. ¡ez orixe!
Baiña aurre-itzok, nai baiño luzexeago atera baitzaizkit, utzi dezagun urrengo baterako, aipatu uts-okerrok zuzentze-lana.
|