Olerti / Euzkel-Pizkundiaren olerkirik onenak
Cantemus Domino
(Mois'en Abestija)
Arriandiaga'tar Imanol, M. B. S.
Jaun-Goikuari abestu dayogun,
Aintzaren aintzaz goretsi dalako,
Zaldijak eta zaldi-ganekuak
Itxasuari iruntsi-eragiñaz.
Jauna neure indarra, neure goraltza,
Bera egin da nire gaizkallia:
Bera nire Urtzi, neuk aintzatuko dot;
Asaben Urtzi da; neuk goretsiko.
Gudari-antzez urten zan Jaungua:
Alodoruna beren ixena da.
Paron-gurdijak, Paron-gudoztia
Amildu egin dituz itxasuan.
Beren lendari gixon ederrenak
Iz gorrijetan ito egin dira.
Leza-barrenak iruntsi ein dabez:
Jausten dan legez arrija ondora
Itxaso-ondora jausi dira danak.
Ein daun indarraz, Jauna, goretsi da
Zeure eskumea; Zeure eskumeak
Arerijuak, Jauna, jo-egin dauz;
Ta aintzaren aintzaz aurrezkagilliak
eratzi dozuz; bidaldu dautsezu
Zure samiña: subak aotza lez,
Iruntsi dozuz gixatalde arek.
Zeure sumiñak urak batu dituz:
Uin igikorra lotuta egon da:
Leza-barrenak itxaso-erdi gan
¡Egundo ez-entzuna! agiri dira.
Areyuaren autuba ixan zan:
Jarraingo natxake; atzitukodaz,
Artun gudakinak, ta ainbanatuko;
Asebeteko yat nire gogua.
Aterauko dot nire ezpatea:
Neure esku onekaz erailgo dodaz.
Zeuk, baña, Jauna, putz-egin zenduban
Eta itxasuak iruntsi ebazan.
Beruna legez uraren ondora
Amildu ziran itxas-barrenan.
Zeu bestekorik gixon indartsurik?
Zeu bestekorik, Jauna, iñor ete-lei?
Deunaren deunaz andi, ospatsuba,
Ixugarrija ta goragarrija,
Gauza zurgarrijak eingo dauzana?
Zure eskumean eruan zenduban
Leza-barrenak iruntsi ebazan.
Ixan ziñakon errukijor orrek
Zeuk gaizkatuko erri laztanari
Bide luze garratzan zuzendari.
Zure eskumean eruan zenduban
Zeuk autestako biztoki deunera.
Mendi-gañetara digoz errijak:
Ikusi gabez ta sumindu dira.
Ala gogorrak pilistarra artu dau:
Asaldu dira Eduma-nausijak,
Ixuikaratu moabar gixonak,
Ta kanandarrak ozkirritu danak.
Ixuikareak artu ta iruratsi beiz,
Zeure eskumaren indarra dala-ta:
Atxa legetxe lotu beitez oro.
Zeure erri au, Jauna, digaron arte,
Digaron arte, Jauna, zeure erri au,
Zeuk eukitako erri laztantsu au.
Sartuko gauzuz eta eregingo
Zeuk aututako jaubetza-mendijan,
Eregi dozun jauregi gogorran,
Zeure eskubok sendaitako txadonan.
Jauna, zeu aldun beti ta betiko.
Guda burdi ta zaldunik askokin
Paron zalduna sartu da itxasuan;
Baña, Zeuk, Jauna, batu dozuz urak
Euren ganian, iruntsi eyezan.
Isrraeldarrak lur-liorrez dabiltz,
Arek bestiak itoten dirala.
("Euzkadi» aldizkingian 1909-urrillan)
|