Olerti / Euzkel-Pizkundiaren olerkirik onenak
Tori nire edontzia
Zaitegi eta Plazaola'tar Iokin
V Eusko-Olerti Egunean Zarautz'en 1934'go Garagarrillaren 10'an ospatutako sariketan lenengo saria irabazitako olerkia.
Tori artzai-ontzi au, olerkaria!
txatxarra izan-arren, abenda-odolez
igortzi eta aren gogoaren atsez
lurrindu baitizut nire oparia!
Aitonaren aitak asi zun arloa;
oianean ezpel-makilla ebaki
ta pitxi bait-litzan landu dut poliki...
Azaltzera noa gure lan-asmoa.
Belarra-morrozten ardia dakusgu:
bildotsen pakea begi-biotzetan
izaki, ordeka erdiko aitzetan
exeririk, aizto-utsez egin dugu.
Edontzi-Inguruko azal-goi batean
artzai-bizitzunak irarri genitun:
Euzki biribilla, etzatera, an... urrun!
baseliz-gaillurra yartzen du argitan.
Urrutx-makilla artu eta artzai gaztea
txistu-yoka mendi gorantza dijoa.
Erpin-goiak igo ta ardi erdiloa
txistu zorrotz otsez itzar da maitea.
Berealakoan, bidetxigor zear,
berago ikusten dan txabolara doaz
ardiak. Artesi baten bereziaz
batzekoak, itxi oi du ataka azkar.
Umedun ardiak etzalekurantza doaz.
Be-aldean, kaikua itzar-arten
loturik, badago artzai esne-batean:
aren asmoa ba-doa ara-onuntza!
Irudin dagonez, batzu izuti-uzkur,
bestetzu otzanak dira batzekoan.
Otzanak, lepoker, ausnarka dagoan
antza du, geldirik eta ipurdi-makur.
Izuak artzaiek beregana ditu,
ontziratzeraiño errape: iztarretik
oraturik dakarz. Erro banetatik
esku biaz eldu ta laixter yeixten du.
Erroberoa ba'dator txirrioan...
Batutako esnez kaikua gaiñezka,
bits zuri arroa dula yarioka
dager irarririk ontzi azalean.
Beste goialdean bertsolari zarra,
eskuan sagardo edontzia izaki,
itz-neurtu ederrak esanaz yarraiki.
Inguruko gaztek ezpaiñetan parra...
Beraxego, itxaso geldi-ezin barna
arrantzale beso aunatuak ager.
Goiznabar miñean uretan lur musker
dakuste: aize da-ta jitoan txalupa.
Txopa-aldean zutik lemazain sendoa.
Ta begiak ñir-ñir lurra ikustekoan.
Begi-zimur ta ille-zuri agure izan-arren,
zaiñak lertu zorian lepoa.
Irudi guziak bizi-bai-bizirik
ziruditen: orren ikusgarri zegon!
Ontzi berriaren usaia zerion:
egundo iñork ezpai-zun edan oraindik.
Aurten, udaberriz, buka dizut lana.
Inguruko pago pertxentak orrimin,
ta nire barruan biotzak neskamin...
Txori bi egaka zeru garbi barna.
Ordun, zagi bizi lez biotz azia
lauskituaz, asmo eder aratzena
ereika atera-ta, ontziaren barna
yalgi dut, iduri larrosa gorria.
Barnean asmoak irakin dagio:
gaiñeratu nitun oroipen goxoak,
ipui zarren ezti eta gogo-ikarak...
ardo zarren zillar-aparra dario.
Ikusten dezunez edontzi onetan
eusko-bizikera eden nai izan dizut:
Zure olerkien ordaiñez damatzut,
edan zazun gogoz idatzi-aurrean.
|