Nuria Agirre
Neguaren izotz ilunaren artean
lore bat jaio da
bere bidea
malko izoztuen artetik egina
bi bihotzez da eragina.
Laztan baten berotasunean
lore bat sortu da
bere koloreak
zuk eta nik nahi ditugunak
aurpegi lotsatuen gorritasunak.
Nere etxearen ixiltasunean
abesti bat entzun da
bere esanahia
nere bihotzean, kitarra soinua
eta zure bihotzean, oihartzuna.
Itsasoko ur leunaren artean
olatu bat jaio da
bere urdintasuna
zure begietan isladatua
nere bihotzean markatua.
Nere bakardadearen iluntasunean
argi bat piztu da
eta bere izpiek
dute gaua argitzen
nik bezala, zu maitatzen
|