Poemaz
Mireia Uribetxebarria
Suari so erre nituen begiak
ametsetan ametsak
Udaberriak ekarriko zuen gozotasuna sentituz, dastatuz
ur ertzeko hondar hezearen gainean etzanik,
zerurantz begiak jaso ta...
sua bizitu zen, erabat indartu,
eguzkiak erre ninduen, amets hartatik atera nahiean
berriz ere gortina artetik elur hotza, isila, txuria...
|