Asekaitz
Martin Iturbe

CAP, 1974

 

 

ZERBAITEN BILLA

 

Goseti nabil,

lurrean zehar,

ase nazakean

janari bila.

Asekaitza naiz,

ori ba dakit.

Ez dut, ordea,

gosez il nai.

Ez

dut

onartzen

laiñoek

utsean

ixuritako

ogi

alperra!!!.

Nere eskuz

iritxi

behar dut

ase nazakeana.

Lau iltzez

egurrean

josiko

ba-ninduteke ere

ez nintzake

geldituko

larru-azalak

eten-urratu arte.

Besterik

eziñean,

aizea

ozkatuaz

bizi-bide

arkituko nuke...

 

Asekaitz
Martin Iturbe

CAP, 1974