Asekaitz
Martin Iturbe

CAP, 1974

 

 

NERE AMETSA

 

Besteren eskutik

azitako umea

naiz.

Besteren indarrez

alderdi batera

iraulia.

Ala behar ere!!

Eman didatena

jan dut.

Eskeiñi zaidana

edan.

Orain, ordea,

amets bat

besterik ez dut:

«Nere buruaren pixuz,

galburu betea bezela,

alderdi bakarrera iraulia

nai dut bizi».

 

Asekaitz
Martin Iturbe

CAP, 1974