Panpina Ustela aldizkaria 1975eko urtarrilean sortu zuten Bernardo Atxagak eta Koldo Izagirrek. Bi zenbaki gehiago izan zituen ondoren: Zorion Ustela eta Mermelada Ustela (biak 1976an). Aldizkaria amatatu zen, baina Ustela izenak jarraitu zuen, 1977ko martxoan Koldo Izagirrek eta Joxemari Olaizolak Ustela Saila argitaletxea abian jarrita. Zazpi urtetan 19 liburu kaleratu zituzten, denak berriak, Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobelaren bigarren argitalpena izan ezik. Ustela Sailak hamabi idazleren estreinako liburuak plazaratu zituen: Joxe Austin Arrieta, Juan Inazio Garmendia, Jon Casenave, Mattin Larzabal, Pello Lizarralde, Maripi Solbes, Gabriel Korta, Daniel Garbizu, Alex Azkue, Jose Luis Otamendi, Rafa Egiguren, Jon Iñaki Lasa.

  1. Oinaze Zaharrera. Koldo Izagirre
  2. Joan eta Ane zigarro bat erretzen. Ibon Sarasola
  3. Bidaia / Termitosti. Joxe Austin Arrieta
  4. Hitzakia. J.I. Garmendia
  5. Zutaz amoroski. Jon Casenave
  6. Guardasola ahantzia. Koldo Izagirre
  7. Hilargiaren hotzikarak. Pello Lizarralde
  8. Azkenean dilindan. Jon Casenave / Mattin Larzabal
  9. Gauzetan. Koldo Izagirre
10. Egunero hasten delako. Ramon Saizarbitoria
11. Haize lainotuaren nekeak. Maripi Solbes
12. Isiletik. Gabriel Korta
13. Espaloietako ginola. Daniel Garbizu
14. Poemak. Alex Azkue
15. Egunsenti biluzia. Jose Luis Otamendi
16. Itsu-mandoka. Jon Casenave
17. Txipiroiren bat edo beste. Rafa Egiguren
18. Alizia eta biok. J. Iņaki Lasa
19. Azken undinaren kaira. Jose Luis Otamendi

literatura sarean